Erromero
Erromeroa edo erromania (Rosmarinus officinalis) landare loredunen espezie botaniko bat da. Erromeroa Lamiaceae familiaren eta Rosmarinus generoaren barnean dago. Landare usainduna da, lore ezpaindun urdinak dituena.[1] Mediterraneo inguruko landarea da. 0 eta 1000 metro arteko garaieran bizi da.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Erromero | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Lamiales |
Familia | Lamiaceae |
Leinua | Mentheae |
Generoa | Salvia |
Espeziea | Salvia rosmarinus |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | rosemary (en) , rosemary oil (en) eta extracts of rosemary (en) |
Deskribapena
Zuhaixka honek 50 eta 200 zentimetro arteko garaiera har dezake. 10 mm lore urdin-moreak izaten ditu, urtarril eta abenduaren artean loratzen direnak. Loreak usaintsuak dira, eta eztitarako erabiltzen dituzte erleek. Fruitua txikia da eta lau nukulaz osaturik dago.
Hostoak txikiak dira, eta oso ugariak. Luzeak eta finak dira, eta gainaldetik berde ilunak badira ere, azpialdean kolore zurixka dute, eta ile txikiz estalita daude.
Erabilera
Landarearen hostoak erabiltzen dira gehienbat, baina batzuetan loreak ere bai. Osagai aktibo asko ditu. Honako hauetarako erabiltzen da:
- Landaretik ateratako esentzia-olioekin erromero-alkohola egiten da, hantura eta minak lasaitzeko erabiltzen dena.
- Burusoil gelditzea eragozteko buruan igurzketak egiteko erabiltzen da.
- Erromero hostoen egoskinak eztula arintzen du.
- Erromero-keak txurruna arintzen du.
- Erromero-kanforrak efektu hipertentsiboa dauka eta odolaren zirkulazioa bizkortzen du.
- Zauriak orbaintzeko erabiltzen da.
Erreferentziak
- Lur entziklopedietatik hartua.