Erromatarrei Gutuna

Erromatarrei egindako epistola Bibliako Itun Berriko liburua da. Bibliaren edizio ia guztietan Apostoluen Eginak izeneko liburuaren ostean agertu ohi da. San Paulok idatzi zuen K. o. 57-58 urte inguruan, artean Korinton zela.

Erromako kristau elkarteari idatzitako gutun honek Ebanjelioa kultura eta herri guztientzat dela azpimarratzen du. Horretarako Itun Zaharreko aipamen ugari jaso zituen Paulok, judutar jatorriko kristauengan sortutako mesfidantzak leuntzeko asmoz. Zehatz-mehatz, hauek ziren bere helburu garrantzitsuenak:

  1. Jerusalemera egin beharreko bidaiaren aldeko otoitzak eskatzen dizkie Erromako kristauei. Era berean, jentilen artean egindako diru batzea bertan onartuko dutela espero du.
  2. Iberiar penintsulara bidean Erroman gelditzeko asmoa duela azaltzen du eta bertan harrera ona egingo diotela espero du.
  3. Erroman inoiz izan gabea zenez, bere mezua argi azaldu nahi du, aurretik egondako "sasiprofeta" eta "gezurrezko irakasleen" aurrean.
  4. Erromako komunitatean judu jatorriko kristauen eta jatorri jentileko kristauen artean zegoen gatazkak konpontzeko bitartekoak eskaini zituen.

Epistola hau idatzi zuenean Erroman izan gabea zen oraindik, baina bertan aipatzen dira Inperioko hiriburuko berri jasotzeko erabili zituen iturriak: Priszila eta Akila. Gutuna bera ere Febe deituriko emakume batek eraman zuen Erromara.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.