Erromatar zentsore
Erromatar zentsorea (latinez: censore) Antzinako Erroman, hiritarren eta haien ondasunen errolda egiteko ardura zuen bi goi kargudunetako bakoitza. Bost urtez behin aukeratzen zituzten –hasieran patrizioen artean biak, geroago haietako batek plebeioa izan behar zuen–. Senatarien eta zaldunen zerrenda egitea eta hiritarren jokabide morala begiratzea zituzten, besteren artean, beren egitekoak. Kargua K.a. 435. urte inguruan sortu zen eta Augustoren garaian desagertu zen.
![](../I/Marcus_Aemilius_Lepidus_I.jpg.webp)
Marko Emilio Lepido I.a, kontsul, Pontifex Maximus eta zentsorea izan zen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-11-17 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.