Erromatar-Germaniar Museoa (Kolonia)
Erromatar-Germaniar Museoa (alemanieraz Römisch-Germanisches Museum) Kolonian dagoen arkeologia museo ezaguna da. Colonia Claudia Ara Agrippinensium kolonia erromatarraren aztarna ugari ditu. 1974ean ireki zituen ateak.
Erromatar-Germaniar Museoa | |
---|---|
Römisch-Germanisches Museum | |
Römisch-Germanisches Museum Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Alemania |
Alemaniako estatua | Ipar Renania-Westfalia |
Eskualdea | Kolonia |
Hanseatic city | Kolonia |
Koordenatuak | 50°56′26″N 6°57′32″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1946 |
Inaugurazioa | 1961eko azaroaren 24a |
Zuzendaria | Marcus Trier (en) Hansgerd Hellenkemper Hugo Borger (en) Otto Doppelfeld (en) Fritz Fremersdorf (en) |
Arkitektura | |
Bisitariak urtean | 181.009 |
Kontaktua | |
Helbidea | Roncalliplatz 4, 50667 Köln |
E-posta | mailto:roemisch-germanisches-museum@stadt-koeln.de |
Telefonoa | tel:+49-221-22124438 |
Webgune ofiziala | |
Museoa
Koloniako katedralaren ondoan dago, erromatar villa bat zegoen gainean. Villa hau 1941ean aurkitu zuten hegazkin erasoen aurkako aterpea egiten ari zirela. Gela nagusian Dionysusen mosaiko ederra dago, 220-230 urte inguruan eginikoa. Erromatar beirateria (bertan ekoizturiko munduko beirateri bilduma handiena) eta bitxiak ere ugari aurkitu dira, baita eguneroko tresnak ere. K.o. 40 urteko Poblicius legionariaren hilobia ere badago.
Irudiak
- Caeloren zutabea
- Dionysusen mosaikoa
- Erromatar gurdia
- Pobliciusen hilobia
- Gladiadoreen olio lanpara
- Soli Serapi jainkoaren omenezko izkribua
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.