Erromanikoa Euskal Herrian

Erromanikoa Euskal Herrian gaur egun presente dago batik bat Nafarroa Garaian eta Araban.

Leireko monasterioaren kripta.

Europako beste toki batzuetan bezala, arte mota hau Donejakue bideari lotuta dago.

Arte erromanikoa, hizkuntza europar bat

Erromanikoa: kultur gertakaria

Erromanikoa arte estilo bat baino zerbait gehiago da. Kultur gertakari bat da. Mendebaldeko kristautasunean X. eta XI. mendeetan zehar osatuz joan zen pen­tsa­tzeko, senti­tzeko, adierazteko eta bizi­tzeko modu jakin bat da. Izaera oso ezberdineko eragileen elkar­tzea izan zen eraketa honen egilea[oh 1].

Politika alorrean, berriz, ziurtasun egoera: estatu kristauak lehenago arriskuz estu­tzen zituzten kontrako indarren aurrean –Hungaroak, Bikingoak nahiz Musulmanak– lor­tzen ari ziren nagusitasun gero eta handiagoak sorturikoa. Nafar euskaldunen lurraldeari bagagoz­kio, sortu berri zen Aristatarren monar­kia Ebro ibarreko Banu‑Kasiren gorteko interesetatik urrundu zenean eta musulmanen aur­kako frontearen behin betiko atzera­tzea lortu zenean hasi zen aldi hori eta ehunka familien monasterio txikiek bereganatu zituzten sarrazenoek utzitako lurrak.

Bizimodua gizarteko eta ekonomiako kimu berrien garapenari esker ere aldatu zen eta, hazkunde demografiko ikaragarri batekin batera, hiriko mer­katari­tza eta gizarte baten sorrera erraztu zuen. Iruñeko erreinuari dagokionez, Lacarrak XI. mendean diruaren garapenak izan zuen garran­tzia az­pimarra­tzen du, musulmanei zergetan eskatu zi­tzaien urrearen bitartez eta, Iruñeko errege‑erreginak Donejakueko erromesbidetik pasa­tzen ziren kanpotarren­tzat sorturi­ko ostatuen bidez sor­tzen zen gaur egun “dibisen mugimendua” izena emango geniokeen horretan oinarrituz, eta Iruñea, Lizarra eta Garesko “Frankoen” burgu berrien ezarpenekin lortuak.[1]

Giza alderdia ere erabakigarria izan zen: per­tsona erlijioso ospe­tsuen agerpenak funtzio handia izan zuten gizalegeari dagokionez. Nahikoa da kultur alorrean ezohiko eragina izan zuten ar­tzain ba­tzuen izenak aipa­tzea, Clunyko abade ospe­tsuetatik hasita: beraien abadia ikaragarriaren eraiki­tzaile Mayolo (906‑984), Odilon (962‑1049), eta ondoren Hugo Handia (1034‑1109); bere garairako jakituria en­tziklopedikoa zuen Gerberto balioanitza (938‑1003), Silbestre II.a izenarekin go­tzain duintasunera igoa izan zena; Adson bere laguna, Saint‑Benigne de Montier‑en‑Der abadiako lehenengo berri­tzaileetako bat; Oton III.aren hezi­tzailea izan zen Hildesheimeko Bernward (960‑1022); Gauzlin (980‑1030), Hugo Capeto Fran­tziako erregearen sasiko semea eta Fleury‑sur‑Loireko abadea; Caengo Saint‑Etienneko abade eta Ingalaterrako go­tzain Lanfranco (990‑1030); Dijongo St. Benig­neko abade Volpianoko Gillermo (962‑1033); Chartresko go­tzain, zien­tzialari, poeta eta musikari, Europa guztiko ikasleak bil­tzen zireneko eskola humanistiko ezagunaren sor­tzaile izan zen Fulberto (960‑1028); bere monasterioari Naiarako Gartzia erregeak Garinoaingo eliza –Elotik hurrean dagoena–) eta Erroko Antso kondeak Erronkariko Burguko eliza eta ospitalea eman zion Conqueseko Sainte‑Foyeko Odalrico abadea; konde eta erregeen kon­tseilaria, avant la lettre esaten zioten europar bat, Fleuryko Gauzlin eta Clunyko Odilon abadeekin eskuti­tzez­ko harremanak izan zituen Ripolleko Oliva abadea; Toledoko ar­tzapez­piku Clunyko Bernardo (1086‑1124); eta Baskoniara etorriz, Saint‑Sever‑sur‑l'Adoureko abade Montaner­ko Gregorio; Rodako (Rodez) edo Andouqueko Pedro (1083‑1115), Iruñeko go­tzain bizia, eta abar luzea.

Erromanikoa: artea

Noiz eta nola jaio ote zen arte erromanikoa? Azal dezagun, lehenik eta behin, XVIII. mendean erabil­tzen hasi eta latinetik eratorritako Erromaniako hiz­kun­tzak oroi­tzen dituen erromanikoaren izendapena desegokia dela; izan ere XI. mende hasieratik “iparraldeko erromanikoa” azal­tzen da, eragin mediterraneoarekin zerikusi handirik ez duena, eta arte erromanikoan arrago bat berean elementu kultural arras ezberdinak urtu ziren, hainbat mundutakoak: latindarrak, germaniarrak, zeltak, bizan­tziarrak eta arabiarrak nahiz ekialdekoak. Erromanikoaren sorreran gai eztabaidatua izan da bidearen eragina. Denboraldi batez erromesaldiei oinarriz­ko garran­tzia eman izan zaie arte erromanikoaren jaio­tzan. Aro modernoan iri­tzi hori kritikatua izan da. Ez da Bideko arterik, ida­tzi zuen Bango Torvisok nolabaiteko anbiguotasunez.

Ziur asko, eta Donejakueko katedrala salbuespentzat hartuz, erromanikoaren foku nagusien sorreran Bidea ezinbesteko eragilea ez zela izan froga daiteke; hau da, monumentu erromaniko nagusiak erromesaldiak bul­tzatu nahia ez bezalako arrazoiengatik eraiki zirela. Baina, ukaezina da erromesen joan-etorriek arte erromanikoari hats estilistiko nahikoa batera­tzailea ematen ziela eta Europako herrialde ezberdinetan bere zabalkundea erraztu zuela.

Eraikun­tza erromaniko handi asko Europako iparraldetik jai­tsiz Donejakue aldera Fran­tzia eta Espainiatik pasa­tzen diren lau ibilbide nagusi ezagunetan kokaturik dauden monasterio eta elizak dira. Donejakuerako ibilbideak Ostabat eta Garesen elkar­tzeak nahikoa froga­tzen du Baskoniako arte erromanikoaren garapenean Bidea erabakigarria izan zela dioen tesia.

Baina, non jaio zen erromanikoa? Baina Donejakue izan al zen estilo honen ama, edo Burgundian edo Languedozen jaio ote zen gerora Pirinioen hegoaldera eramateko?

Iparramerikatako iker­tzaile handi Arthur Kingsley Poterrek baieztatu egin zuen Donejakuerekiko lehentasuna. Bere teoriaren aur­ka, besteak beste, Emile Mâle, Paul Deschamps eta fran­tses aditu ba­tzuk al­txa ziren, eta hauek estilo berriaren bul­tza­tzaile nagusia Clunyko Ordena izan zenaren iri­tziari eu­tsi zioten. Historialariak sutu egin zituen eztabaida horrek 1920‑1930ko hamarkadan. Hasieran su­tsuki babesten zuen fran­tziarren tesia George Gaillardek; besteen jarrerak arindu eta korronte paraleloei buruz hitz egitera iri­tsi zen.[2]

Gaur egun ez da jada eztabaidarik sor­tzen arazo horri buruz eta artisau, eraikun­tza ira­kasle eta monjeen bi norabideetako joan-etorriak zen­tzu bietan eraginak sortuko zituela onar­tzen da.

Erromanikoa: elkartasun espirituala

Donejakuerako ibilbideen bitartez egin zitez­keen eraikin-formulei eta modu estilistikoen transmisioari garran­tzia eman beharrean, agian Europako hainbat herrialdetako jendea topa­tzen zeneko bide eta bideguru­tze hauetan sor­tzen ziren elkarte espiritualak az­pimarratu behar­ko genituz­ke. “Jainkoaren ibiltari” haiek hainbat herrialde eta gizarte maila ezberdinetakoak ziren; eta jende heterogeneoen aldibereko mugimendu hark “Europa erromaniko” izenez ezagutzen zen kultur batasun handia bultzatu zuen.

Baina, Europari nolabaiteko batasun bat eman zion espiritu erromanikoarena ez da ulertu behar era bereko egituren moduan, izan ere garaiko monumentuak gertutik beha­tzen direnean harrigarria da egituren eta eraikun­tzako irtenbideen ugaritasuna. Zen­tzu materialean baino gehiago, balio sinbolikoan begiratu behar den XI. eta XII. mendeetako gizaki ia nomada hezurmamitu zuen mugimendu haren zen­tzu sakonean sar­tzea da historialariari gehien axola zaiona: lurretik askatu eta betikotasunaren bilaketarako prestutasun seinale da Bidea. Bidearen mistikak –Guru­tzadetako mistikak bezala– horrela batzen mistika eskatologikoarekin.

Lehendabizi, mende haietako sinestunak erlikia sagaratuak ikusteko, uki­tzeko eta muin emateko senti­tzen zuen egarri bizi hura zuela eta, ibiltari izatea fedearen kanpoko zeinu bat ote zen ulertu behar da, Raymond Ourselek ida­tzi zuen bezala egarri hura “debozio erromanikoaren zutabe eta hazgarrietako bat izan zen”.[3] Bekatuaren kon­tzien­tzia, zigorraren beldurra, epaimahai baten epaia bete­tzeko beharra, bizi­tzako une zail batean emaniko zin-hi­tzarekiko leialtasuna edo bidearen aszetika gogorraren bidez martiri eta santuen an­tzeko izan nahia oso bizirik zeuden mende hartan, ez zen falta egarri hura senti­tzeko arrazoirik.

Monjeek beraien egonkortasun botoa uniber­tsoaz haraindiko erromesaldi es­piritual batekin elkar­tzen zuten monasterioetako peregrinatio in stabilitate‑ren aurrean, bere fedean sendo zegoen herri bat astin­tzen eta mugi­tzen zen –stabilitas in peregrinatione– santuen, erlikien eta mirarien etengabeko bilaketan.

Hain zuzen ere, 1200. urtearen ingurumarian, XIII. mendearen hasera honetan ikus daitekeen guztiaren per­tzepzio sinbolikoa uniber­tsoaren arrazoi mailako ikuskera batez ordez­katzea izango zen erromesaldien zaletasun haren gainbeheraren eragilea. Debozio hori elizetako eta katedraletako benetako kristau-liturgian oinarrituriko gur­tza arrazional baten menpe egonkor­tzen denean amaituko da garai erromanikoa.

Gerora ere, monjeak izango dira –baina ez lehengo kontenplariak, berriak baizik, “Mendikanteak”– “abian jarriko direnak”.

Euskal artea erromes bihurtua

Erromesbideak eta guru­tzadak

Agiri ofiziala IX. mendean Santiagoren hilobiaz eta bere gainean eraiki beharrez­ko elizaz hitz egiten hastearekin batera, Kristautasuna erromes bihurtu zen, abiatu egin zen eta gaur egun, kristautasunaren Hirugarren Milurteko honetan, Apostoluaren hilobi alderako jaiera ibiltarian hamaika mende igaro direla esan dezakegu.

Hasierako mendeetatik jada ez ziren gu­txi, Eteria moja galiziarrak bezala, Salba­tzailearen Hilobi Santua Jerusalemen bisita­tzeko ame­tsa bete­tzen zuten lagunak. Eta X. eta XI. mendeetan Jesusen lur honetako aberriaren gainean musulmanen indarrek Palestina alderako bidaia guztiz arrisku­tsua bihurtu zutenean, Erromako Go­tzainek deituriko borroka santuarenganako berotasuna hedatu egin zen kristautasunean. Guru­tzadak gerra ekimenak izan ziren, kristautasun osoak bereak bezala hartu eta Palestina aldeko santutegien profanazio eta txikiziotik salba­tzeko eta halako lekuetara sinestedunak joaten jarraitu zezaten lor­tzeko beharrez­ko­tzat hartu zituzten gerrak.

Erromes ala guru­tzatu izatea bekatuetatik askatu eta salbamena ziurta­tzeko bi moduak ziren. Kokatuak gauden garai honetan hiru izen mitiko izan ziren Jerusalem, Erroma eta Donejakue; eta XII. mendean sorturiko Gesta Kantek horren berri ematen dute.

Baina, erromesaldi eta guru­tzaden erlijioz­ko ikuspegi honek ez diz­kigu beste ikuspegiak ahaztarazi behar, nazioarteko mer­katari­tzari indar berria ematearekin batera, arte eta kultura egitura berriak lo­tzeko bitartekoak izan bai­tziren, Donejakue aldeko bideak. Antso Nagusiak[4] buruturiko lan itzela laburtu nahi izan denean, artearen historiarekin zuzen-zuzeneko zerikusia duten hiru gertakari aipatu izan dira: Donejakuerako erromesbideak, Almanzor eta Abd‑al Malik‑ek txikituriko elizen berreraikuntza eta mugetako gotorleku-marrak.

Nafar errege handia izan zen Donejakue bideko aldaketaren susta­tzailea, euskal probin­tzietan sar­tzeko bide deserosoak utzi eta Pirinioetan bi igarobideak, Orreagakoa eta Somportekoa hartuz, Nafarroatik eta Errioxatik Gaztela aldera sar­tzeko “fran­tses Bidea” sortu eta sustatu zuena. Santiagorako bide berriak XI. eta XII. mendeetan barna garran­tzi oso eraginkorra izan zuen Europa erdialdeko herrien lotura sozioekonomikoak eta kulturalak eragiteko; izan ere, gertakari honek era guztietako fundazioak, hasi zubi eta ospitaleetatik eta auzo edo ”burguak” eta baita, Gal­tzadaren zerbi­tzu hoberako jaioak ziren hiri osoak ere, egokitu behar izan bai­tzituen.

Lau bideak

Egia bada ere erromesen hedapenik handiena XIII. mendean eman zela, egia da halaber arte erromaniko ikusgarrienak egungo Donejakue aldera doazen Europa aldeko lau ibilbide famatuetan aur­ki di­tzakegula. Hori dela eta kapitulu honetan aipa­tzea merezi dute:

  1. Fran­tzia iparretik, Paristik eta Orleansetik, zetorrena, Tours, Poitiers eta Angulemetik pasa­tzen zen, eta “turonense”a esaten zi­tzaion;
  2. Alemania iparraldetik Burgundian sartuz, lehendabizi Vezalay‑ko abade-e­txe eta santutegitik eta ondoren Limoges eta Perigeux‑etik pasa­tzen zena: limusina bidea;
  3. Alemania hegoaldetik Lyonera zetorrena, Le Puy‑en‑Velay santutegitik eta Conques eta Moissac abade-e­txetatik igaro­tzen zena.

Hiru bide hauek “ad Hostavallem”en (Erromesaren gida), 1140 aldera hiri pilaketa bezala aipa­tzen den egungo Ostabat euskal herrixka ondoan elkar­tzen ziren, Nafarroan, Ibañetako Zize mendatetik sar­tzeko.

  1. Laugarren bideak Italia eta Fran­tziako hegoaldeko erromesak bil­tzen zituen eta Arles, Tolosa eta Oloroetik pasatuz, Somport mendatetik zehar­ka­tzen zituen Pirinioak. Handik Jaka eta Monreal zehar­katuz Garesera iristen zen, aipaturiko beste hiru bideekin bat eginez.

Beste bide ba­tzuk. Euskal Herriari dagokionez, ez dugu ahaztu behar Bordeletik eta Baionatik zetozen bazirela bi bide, euskal itsasaldetik sar­tzen zirenak, eta besteak baino gu­txiago ibiliko ziren bideak nonbait.[5]

  • Bata, Baionatik Gasteizera jaisten zen eta Bur­gos aldeko lurretara Mirandatik sar­tzen zena;
  • Bestea, Kantauriko itsaser­tza jarraikiz Zumaia eta Astigarribiatik Kantabrian sar­tzen zena.

Bi bide horiek XI. mendera arte izango ziren ibiliak, Errioxako ibilbidea musulman zelata­rien ha­tzaparretatik oraindik aske ez zen garaietan.

Ibañeta‑Orreaga igarobidea

Baina, Ibañeta eta Orreaga ziren Nafarroa eta Fran­tzia arteko ibilbide arruntak. An­tzina, Burdigalatik Asturikara zihoan gal­tzada erromatarra “summus Pyrimeus” horretatik egin zen.

Lacarraren ustez, Orreagako inguruetan egona izango zen San Zakariasen monasterioa, 848. urtean San Eulogiok bisitatu zuena –“situm ad radices montium Pyrinaeorum”, dio Kordobako santu martiriak–, zeinak bertatik monasterioko liburutegitik al­txor aberats bat eraman zuen. Orreagatik gertuan izan ziren Leire eta Sante‑Foy de Conques‑en menpe egonak izan ziren monasterio eta ospitale fundazioak.

Calixtino Kodizeko Erromesaren Gidak delako Crux Caroli batez hitz egiten du; elezaharrak dioenez, mendiaren gailurrean Carlomagnok kokaturikoa zen, eta gailur horren gainetik egin ohi zioten erromesek Santiago apostoluari beren lehen otoi­tza.

Antso erregeak, Peñalengoak, 1071. urtean monasterio bat eman egin zuen –Sanctus Salvator de Ibañeta– edo Rolandi Kapera. Monje edo kanoniko elkarte txiki bat izango zen, agustindarrak ziur asko, kaperaz arduratu zena. Lehenbiziko eraikin hura behin eta berriz sun­tsitua eta beste hainbestetan berreraikia izan zen.

Artean ere, XVII. mendean, erromesak Ibañetan igaro ohi zuten gaua, biharamunean Orreagara jai­steko. Egun, eguraldiak eta bestek gogorarazten diz­kigute zenbait alditan hondaturiko monumentu xume bat, Pirinioetako ospitaletan fundazio zaharrenetarikoa, eta han gertuan nonbait hil zen Chanson de Roland‑en egile-heroia.

Ibañetaren magalean, mendiaren hegalean bertan, Orreagako Andre Mariaren Errege Kole­gio‑eliza dago.

Mendiko lehen ostatu bat sor­tzetik hasi ziren 1127. urtean.[6] Gerora mendiaren hegalera ekarri zen, gaur egun Kolegio‑eliza dagoen lekura. Urteekin Iruñeko Kabildoaren ondasunez eta bestelako emai­tzez jan­tzi egin zen, ospitalea eta aterpe­txea bihurtzeko, aldi berean. Erromako Go­tzainaren babes eta eskumen zuzenean erromesen aldeko osasun, ospitale eta ongizatezko lanak buru­tzen zituelako sona handia hartu zuen, ondorengo mendeetan. Pixkanaka aipaturiko zeregin hau Erroldan heroiaren elezaharrarekin lotu zen, eta az­kenean “Erromesen Gidan” Hospitale Rotolandi esaten zaio.

Ostatuaren ondoan Sancti Spiritus kapera eraiki zen, Orreagako eraikinik zaharrenetarikoa, XII. mendekoa; karratua da eta egitura bera duen kobazulo baten gainean eraikia, ospitalean hil­tzen ziren erromesen hezurtegi modura erabil­tzen zena.

Kolegio‑elizaren hegoaldean –1215. aldera, nonbait–, Santiagoren Kapera eraiki zen eta, egun utzia badago ere, Orreagako eraikinik zainduena da. Txikia eta xumea da, ojibaz­ko bi tarte dituena, saihe­tsetan kapitel loreztatuak dituen hiru zutabe parerekin du atea eta krismoi bat tinpanoan.

Orreagako eraikinik galantena Santa Maria Elizarena da; nafar gotikoaz hitz egitean aipatu behar­ko dugu.

Orreagatik Garesera

Orreagatik erromesak Auritz, Aurizberri eta Biz­karretatik igaroz Zubiri zubia zehar­katu, eta Larrasoañara iristen ziren, XI. mendean Santa Mariari eta San Agustini eskainitako monasterioa eta ospitale bat sortuak ziren lekutik. Eraikin luze bati eusten zioten horma‑bular zati ba­tzuk geratu dira zutik, eta aurrealdeko horma batean Orreagako guru­tzea ikus daiteke.

Hurrengo ibilaldia Iruñean buka­tzen zen, eta erromesek han, harrera atsegina eta ostatu erosoaz gain, guretzat ikusezina den eder­tasun bat gore­tsi zezaketen: katedral erromanikoa.

Nafar hiriburuaren barruko ohi­ko ibilbideak Katedralaren mendebalde aldera jotzen zuen, Curia eta Mer­caderes kaleetan zehar, San Zernin auzora arte. Han bazen ospitale bat –XIV. mendean, bederen– Burgoko frankoek goberna­tzen zutena. Erromesen­tzat jaiera bereziko eliza zuen honek, San Saturninori eskainia; zeren eta leku honetan San Saturninok lehenengo kristauak bataiatu zituela uste izaten bai­tzen. Hemen ere izan zen lehen eliza erromaniko bat, gerora, XIII. mendearen az­ken aldera egungo eraikin batek ordez­katurikoa.

Nafar hiriburua utzi ondoren, erromesen ba­tzuk agian, Gazolaz­ko eliza bisita­tzeko kilometro pare bat desbideratuko ziren, eta haren atariko kapitelen ederra gozatu ahal izaten zuten. Gehienak ordea, Erreniega mendikate aldera abiatuko ziren errenkan. Egungo errepidetik ez­kerretara saihestuz Zizur Txikin kokaturiko ospitale batera iristen zen. Gaur egun, ez dago Jerusalengo San Joan Ordenari 1135. urtean emaniko eliza bat besterik, han emai­tza ugariak jasoaz jarraitu zuen honek, XII. mendean Ordenako gunerik garran­tziz­koena bilakaturik. Protogotiko estiloko eliza honek lau tarte eta zir­kuluerdi-formako absidea du; 1835. urtean, desamortizazioaren ondoren, bazterrera­tze tristea izan zuen, duela gutxi (1989) zaharberritua izan den arte.

Zizur Txikitik ospitale txiki bat zegoen Astrain aldera jarrai­tzen du bideak eta mendikatearen gorenean, mendi berari izena eman zion Bar­kamenarena deritzon ermita. Jai­tsieran, erromesek San Joan Ordenako etxe bat topa­tzen zuten, Garesko Guru­tzearen zain­tzaren menpe zegoena, Legardatik jarraitu eta beharbada Obanosera hurbilduko ziren beren ibilbidea Garesen buka­tzeko; han aurkitzen baitzituzten beren debozioak behar zuen berotasuna eta arte aberastasun apartak, geroxeago azalduko dugun bezala.


Garesen bide guztien elkargunea. Kale Nagusitik herriari izena ematen dion zubi ospe­tsura iristen ziren. Gaur egun oinez­koek eta animaliek besterik erabil­tzen ez duten zubi hau, sei ar­kuz osaturikoa da, XI. mende hasierakoa eta beraz, Santiago bidean zutik daudenetatik zubi erromanikorik garran­tziz­koena da eta hemen elkartzen ziren Donejakuera zihoazen bide guztiak.

Somportetik Garesera

Fran­tziako hegoaldetik edo Erromatik zetozen erromesak Somportetik sar­tzen ziren eta Santa Kristina ospitalean har­tzen zuten ostatu. Canfrac‑tik barrena Jakaraino jaisten ziren, eta han An­tso Ramirezek XI. mendean eraikitako katedral erromanikoa bisita­tzen zuten. Santutegi bikain honen oroimena bide luzean lagun izango zuten halako bikaintasuneko beste eraikinik ez bai­tzuten topatuko Donejakuera bitartean.

Erromes batzuk San Joan de la Peñako monasterioa ikusteko desbideratzen ziren, aurrerago Tiermas herria aldenik alde igaroz sar­tzen zirelarik Nafarroan, ordurako ospe­tsua zen Leireko monasteriora igota; izan ere, IX. mendean, San Elogio martiriak bisitatu zuenetik harturiko izen ona Europa osoan barreia­tzen hasia baitzen.

Leiretik auzoan zegoen Zangozara pasatzen ziren, herri hau lehendabizi Rocaforte muinoan eraikia izan bazen ere, Aragoi ibaiaren er­tzeko egungo kokalekura Sancho Ramirezek (1076‑1094) eraman zuen, erromesaldiak sustatu nahiez eta bere menpeko lurretan frankoak finkatzeko erraztasunak bilatuz. Santiago eta Santa Maria la Real elizak –eraikuntzaz eta irudiz­ko apainketaz XII. mendean zehar osatzen zihoazkienak– bisitatu ondoren, Aragoi ibaia han bertatik igarotzen zelako, Vadoluengo zeri­tzan San Adrian ermita eta ospitalea bisita­tzen zituzten erromesek.

Monreal aldera jo­tzen zuen bideak; herri hau da, gainera, Erromesen Gidaren arabera, Aragoiko Biderako az­ken txangoa. Aragoiko gal­tzada horretako erromesak Garesera iri­tsi aurretik Eunateko eliza liluragarri honetatik pasa­tzeko zoriona ere bazuten.

Garestik Lizarrara

Garestik erromesak Mañeru eta Ziraukitik jarrai­tzen zuten, bertan San Romanen eliza ederra bisitatu, eta atariko eskulturak kontenpla­tzen gelditu ondoren. Gero, gaur egun orain­dik zutik dirauen zubi batetik erreka zehar­katu, eta Vilatortako San Migelera iristen ziren, han bertan izandako eliza eta ospitaletik arte latz batez landutako harlandu ba­tzuk baino ez dira gorde; horiei buruz hitz egin dugu aurreko kapituluan. Ez oso urrun, beren ibilbideko txango baten az­kena bistaratzen zitzaien: Lizarra. Calistino Kodizearen Gidak herri hau Bideko txango nagusi moduan goraipa­tzen du: “Erromesak han aur­ki­tzen du ogi ona, ardo bikaina eta haragi nahiz arrain ugari eta era guztietako zoriona”. Herria oinetan begizta­tzen zuen muinoan, Sancho Ramirez (1063‑1094) “aragoitarrak”, Borrokalariaren aitak, gaztelu bat eraikia zuen –1572. urtean eraitsirikoa– eta XII. aren az­ken aldera Nafarroako Erregeen Jauregia al­txatu zen. Anaidiek zain­tzen zituzten ospitalez bete­tzen joan zen hiria. Ez zen falta ez, urte horietan eraiki­tzen hasi ziren santutegi eta erlijioz­ko monumenturik: Lizarrako San Pedro, Ruako San Migel, San Pedro, San Joanen parrokiak eta Hilobi Santuarena.

Lizarratik Logroñora

Logroñoko bideak, aldaketa gu­txi ba­tzuk gorabehera, XIX. mendeko egungo errepide beretik jarrai­tzen zuen. Rocamadorretik fran­tzes erromesek, Quercy‑tik zetozenak alegia, bada, lortu zuten beren zeruko zaindaria han ere gurtua izateko modua, berehala eraiki baitzen Ira­txeko monasterioa, X. mendeko monasterio beneditarra, Zister­ko monjeek monasterioa okupatu zutenean al­txa zen hiru habeartetako eliza erromaniko bikaina.

Ira­txetik bideak, Montejurra eta Monjardinen artetik jarrai­tzen zuen, delakoen gaztelua Turpinen Kronikan aipatua azal­tzen delarik. Gaur egun ez dira aurriak besterik gera­tzen. Mendiaren oinetan, berriz, atari eder bat erakusten duen parrokia-eliza erromaniko duen Villamayor de Monjardin aur­ki­tzen da; haren kapiteletan guru­tzadetako heroien borroka-eszenak ikus daitezke.

Uran­tziatik, XIII. mendetik aurrera garatuko zen hirigunetik, eta ospitale bat zegoen San­tzoletik igaroz iristen ziren erromesak Torresera, Donejakuerako bidean eliza‑faro izenekora; hau hilobi-eliza izan zen, Eunatekoa bezala. Guru­tzaturiko nerbioak zituen kalifa-ganga bereziek erromesei gogora ekarriko ziz­kieten, Pirinioak zehar­katu aurretik, Oloroen eta Done Bladin lehen ikusiak zituztenak.

Torrestik, Poyoko Andre Mariaren ermitaren ondotik pasa ondoren, erromesak Vienara iristen ziren. Antso Indar­tsuak eraiki zuen hau, Gaztelaren noizbehinkako erasoetatik Nafarroa babesteko. Berehalakoan hazi eta garatu zen. Gaur egun desagertuak diren eliza ba­tzuk ere eraiki ziren. Bazen han erromesek aur­ki zezaketen aterpe­txe bat baino gehiago; han­txe indarberriturik bide lauetatik barrena, bara­tza oparo eta zelai berdeetatik pasatuz, Logroñora iristen ziren.

Ebro gainetik zubia zehar­ka­tzean, beste erreinu batean sar­tzen zireneko ezaugarria zen ibiltarien­tzat Errioxan sar­tzea, txanpon aldaketak egin behar bai­tzituzten –oraingoan ez ordea kornadu nafarrez, Gaztelako marabediez baizik. Orain zehar­ka­tzen hastera zihoazen lur haiek eta bide haiek Gaztelakoak ziren 1076.az geroztik.

Baionatik Mirandarako bidea

Gaztelakoak ziren, halaber, Baionatik zetozen erromesak hautatzen zituzten Gipuz­koa aldeko lur eta bideak, erlijio ikuspegi nahiz ikuspegi estetikotik interes gu­txi eskain­tzen zuen bidea izateaz gain, Beasaindik hasita bihurriak eta neke­tsuak ziren, Aiz­korri mendikatea aldenik alde igaro behar bai­tzen elezaharretako San Adriango zubitik. San Adrianetik Araiara jaisten ziren eta Aistrako baselizak –San Joan eta Santa Basilia– eta Amianoko San Joan, denak ere Zalduendon –Erdi Aroko “Saldodon”– direnak bisitatu ondoren, harrapa­tzen zuten, bada, Arabar lautada: Agurain eta Gasteiz.

Asko harri­tzen zituen halako paisaiak, han erabatekoa baitzen aldaketa. Gasteiztik –1200ez geroztik, hau ere Gaztelari lotua– bidea laua zenez ez zen inolako eragoz­penik aurrera egiteko, go­tzainaren egoi­tza zuen eliza zoragarria duen Armentiatik an­tzinako Iruña (Veleia) inguratu, eta Arganzon eta Lakorzana herriak aldenik alde zehar­katuz, Mirandara iri­tsi arte.

Araba aldeko ia herri hauek guztiek –nahiz eta oso desi­txuratuak dituzten izenekin erromesaldietako kroniketan askotan aipatzen diren herri hauek– gaur egunera arte oso gu­txi gorde dute Jainko­aren bidazti haiek kontenplatu zutenetik eta zenbait lekutan gorde direnak ez dira arte balio handienekoak. Santiago Apostoluaren hilobiari muin egin nahi zioten milaka erromes haiek barren-barrendik bila­tzen zuten a­tsedena eta babesleku a­tsegina eskain­tzen zien lekuek garai haietan zuten garran­tziaren kon­tzien­tzia izatea oso da zaila, gaur egun.

Beste ibilbide ba­tzuk

Donejakuerako bidearen eskemaren laburpen honetan aipatu ditugun izenak berriro ere ahoan erabili behar­ko ditugu arte erromaniko eta gotikoaz hitz egitean. Baina ezin ahaztuko ditugu bigarren mailako beste bide ba­tzuk:

  • Baionatik Iruñera, Baztandik barrena zihoana;
  • Iruñetik Gasteizera, Arakildik eta Aralartik zihoana,
  • Ebroren ibarretara, Tafalla, Erriberri, Balterra eta Tuterara iri­tsiz jaisten zena.

Ez da zalan­tzan jar­tzekoa an­tzinako Baskonian arte garapenerako erromesbide hauek izan zuten garran­tzi itzela, ezta Antso Nagusiak Europa aldera ireki­tzeko egin zituen ahaleginak ere. Arrazoiez zioen Iñiguez Almechek, Antso Nagusiaren Fran­tzia aldeko ibilerek eta klunitarren aldeko proiektuek baieztapen egokia dutela eragin zituen artelanetan;[7] hala ere, ireki­tze horrek ez zuen erago­tzi Nafarroak ohikoa zuen berez­ko izaera eta arte tradizioaren zati handi bat gorde­tzea.

Ibili beharre­koak dira erromes-gal­tzada zabal eta bide estu horiek, baldin eta Nafarroako eta Arabako arte aberastasun galant horren ezaguera osoa hartu nahi bada. Ez dugu ahan­tzi behar, esaten den bezala, bide guztiek Erromara daramatela egia baldin bada, beste hau ere hala izango dela: gure Euskal Herrian, “bide guztiek Donejakuera garama­tzatela”.

Lehen euskal erromanikoa

Azalpena

“Lehen arte erromaniko” kon­tzeptu hau Puig i Cdafach‑ena da, eta Penin­tsula mailan, berak eman nahi dion zen­tzu zehatzean, Kataluniako eliza ba­tzuetan baizik ez zen hasi, eta gerora ar­kitektura erromanikoa izango den berrikun­tzari dagokio. Bestalde, gogoan izan behar da beti, lonbardiarraren ondoan oso bestelakoa den “otoniarra” dei diezaiokegun beste “Iparraldeko lehen arte erromanikoaz” hitz egin daitekeela.[8]

Puig i Cadafalchek lehendabizi bere ideiak katalanez argitaratu zituen, L´Arquitectura románica a Catalunya izenburua zuen lana lau liburukitan, 1911tik 1918ra bitartean. Gerorago azalduak dira gai berberari gaztelaniaz eskainitako El Primer Arte Románico eta Geografía del Primer Arte Románico izenburua duten beste bi lan hauek (1929‑1932). Eraiki­tzaile katalanek hainbat herri eta eskualdetatik jasoko zituzten eragin ugariak aztertu eta aipa­tzen ditu egile honek, hala nola: Ekialdea, Italia, Languedoc‑a eta Proven­tza, Cluny, musulmanen Hispania eta abar. Ondoren, Kataluniako lurraldeetan azaldu ziren hainbat kristau-eli­za diakronikoki kokatuz eta horien hainbat motatako desberdintasunak deskribatuz jarrai­tzen du.

Ezaugarriak

Puig i Cadafalch-en­tzat “Lehen arte erromanikoa” eraikun­tzako ezaugarrietatik ezagu­tzen da: paramentuan harri zakarra erabil­tzen du, kolpekako tresneriaz moztua eta opus spictum eran kokatua sarritan; bere hu­tsarteak oso estuak dira, barruko espazioak kanoi-erdiko gangez estal­tzen da; eta ez du apaingarritako eskulturarik.

Erromaniko zakar eta fun­tsez­ko hau hasieran bere burujabe­tzaz gara­tzen da baina, luze baino lehen, X. mende erdialdean edo,[9] Italiako Iparraldeko eragina jaso zuen eta bat egin “estilo lon­bardoaz”, bere kanpoaldeko apaingarriak alai­tzen dituzten zerrenda eta ar­kuengatik ezagut daitekeenaz. Kanoi-gangen gainean tronpa gainetan kokatua dagoen oskolpe edo kupula azaldua da, XI. menderako jada, italiar elizen erara, eta, beroietan bezala, sa­ihe­tsetan leiho askoz zulaturiko dorre garaiak eta ar­kuen apainduria dutela, esaterako, Ripoll, Cardona, Cuixa, eta abar.

Espainiaren Iparraldeko erromanikoari buruz Raymond Oursel‑ek az­pimarra­tzen du –Kataluniaz pen­tsatuz, batez ere–, sistema berriak, ordura arte erabil­tzen ziren mozarabiarren formulak utzita, beste hiz­kera bat sortu zuela egituran, esaterako, bere ferra ar­kuen profil gaindituak; eta horien ordez, hartu zituen “italiar Lakuetan garai­tsu hartan bertan nagusi ziren egitura eta apainketa osagai guztiak, egundoko an­tzarekin, alegia, mailuz mozturiko paramentu txikiak, zerrenda eta ar­ku makurrak, absideko horma‑hi­lobiak eta sigi‑sagako osagai apaingarriak”.[10] Ar­kitektura hau, “lonbardiar” izenekoa –geografikoki, etenaldi bi­txiak dituen arren–, ia Italia, Dalmazia, Fran­tzia mediterraneoa, Katalunia, Sui­tza, Renania, Burgundia eta Herbehere osoan hedatu zen.

Euskal eta Nafar monumentuetatik mozarabiarren eragineko osagaiak baztertu zituena, eragin lonbardiarra izan zen XI. mendearen az­ken aldean; mozarabiar hauen agerpenak prerromaniko­tzat har­tzera bul­tzatu izan gaitu, ba­tzuetan behin­tzat –Aragoiko Serrabloko eliza, adibidez–, eta, iriz­pide kronologiakoetatik kanpo utzirik, aurreko kapituluan koka­tzera bul­tzatu gaitu. Dena den, kultur ikuspegitik behin­tzat, gogoan hartu behar dugu kristau-errekonkistak beti eta nonahi ez zuela islameko kultura deusezta­tzea eragin, eta XI. mendetik Ebro ibarreko kokaleku judutarrek, arabiarren kultura eta kristauen kulturaren arteko transmisio ildoak ezarri zituztela.

“Lehen Arte Erromanikoaz” hitz egiten duten idazle guztiak ez zaiz­kio katalan historialari honek duen iriz­pide zorro­tzari lo­tzen. Az­ken batean, hiz­kera edo deitura horrekin normalean, estilo erromanikoaren lehen aldia izendatu nahi izan du, idazle bakoi­tza bere erara defini­tzen saia­tzen baita.

Lehen erromanikoaren esanahia

Hemen behin­tzat, lehen arte erromanikoaren izenburuari esanahi kronologikoa emango diogu, batez ere, betiere, ohartarazi nahiez, Europako arte estiloen ibilbide historiko guztian gerta­tzen den bezala, ez dela sinkroniarik izan hainbat herrialdeetan. Gure­tzat lehen arte erromanikoa soil-soilik ar­kitek­turari atxiki­tzen zaion kon­tzeptua izango da.

Eraikun­tza mota berria da, harriz­ko gangez espazioak estal­tzen hasi, eta hainbat habearte artikula­tzeko edo erdiko habeartea bere guru­tzadurarekin lo­tzeko egituraz­ko konponbideen bila baitabil.

Gehienetan bere paramentuak zakarrak dira, eta normalean ez du eskulturarik. Eta noizbait azal­tzen bada, oso soiltasun latz eta esanahirik gabekoa da, apaingarritako erliebe gisa begiratu beharreko ebakidurak dituzten ateburu eta kapitelak alai­tzeko besterik ez.

Leireko monasterioa

Sakontzeko, irakurri: «Leireko monasterioa»
Leireko monasterioko kripta, erromanikoaren lehen adierazpenetako bat Euskal Herrian.

Antso Nagusiak nabarmenki lagundu zien, bai alde materialean nahiz alde espiritualean, Nafarroako monasterioei; izan ere, jabetza pribatuzkoak zirelako, asko izan arren, kulturaz eta erlijioz bizimodu ahuldua zeramaten.

Erreforma politiko garbi batean saiatu zen Errege Handia, monasterioetan beneditar arautegia sartuz eta jabetza pribatu eta laikoen eskutik berauek askatuz; hauek helburutzat harturik etorrarazi zituen zenbait fraide Clunytik, Paterno buru zutela eta San Juan de la Peña monasterioan eman zien bizilekua. Litekeena da, 1022an, bere eskutik zaharberritua izatea Iruñeko eliza, laster bota zutena. Antso Nagusiaren ondoren, Nafarroako beste errege-erreginek ere jokaera bera izan zuten eta, behin eta berriz­ko emarien ondorioz, LEIREKO monasterioa erreinuko egoi­tza erlijiosorik garran­tziz­koena izatea lortu zuten.

Goñi Gaztanbidek azal­tzen duenez, kultur gune handi bat izan ez bazen ere, gauza materialetan behin­tzat, aurrerapen maila handia iri­tsi zuen bere baitan beste monasterio asko bildu zituelako.[11] Eskumenean 72 monasterio eta zaz­pi herri izatera ere iri­tsi zen Leire.[12] “Leireko abade-e­txea Nafarroak Fran­tziarekin izan beharreko harremanak ziurta­tzen ziz­kion monasterio guztiak bilduz joan zen”.[13]

An­tzeko gertakariak esan daitez­ke Ira­txeko monasterioari buruz ere. Han santu baten, San Verebundo deritzonaren– itzalak erakarpen handi bat sor­tzen zuen, egia bada ere XI. mendeko hamar­kada horietan Nafarroako monasterio hain handi bati buruz­ko agiriak guztiz urriak direla. Ira­txeko ondarea nabarmenki hazi zen eta honek XII. mendeko eliza erromaniko bikaina eraiki­tzen lagundu zion. Leireko ondasunak handitzeak monasterioaberreraiki­tzeko zeregina erraztu zuen.

Leireko San Salbatore eliza, 1057an sagaratu zenak monasterio bizi­tzako unerik gorena erakusten dute Antso eta Joanen abade­tza aldietan, hauek Iruñeko go­tzain ere izan ziren. Lanbide honi, Antso Nagusia erregeak lehenik eta, ziurra izan daitekeen babesaren ondoren, bere seme Gar­tzia San­txezek eman zion jarraipena.

Leireko eliza erromanikoak bakearen gozotasunera baino borrokako ohituretara jarriagoak dauden gizon ba­tzuen espiritua bistaratzen du. Lanak kriptatik hasi ziren eta burualdetik jarraitu, biak ere batera sortuak nonbait, eta aldaketarik gabe burutuak, Lamperezen ustez. Horregatik gorde dute halako oreka. Horma lau eta biluzien, profil garbien eta hainbat ñabardurako hareharrien margo beroenganako zaletasun modernoa duenaren­tzat, Leireko abside hirukoi­tzaren kanpoko ikuskizunak edertasun liluragarria eskain­tzen du.

Lur sailaren maila desberdinen oztopoa gaindi­tzeko pen­tsaturiko kriptak burualdearen zama izugarria jasan behar du. Horregatik, nonbait, halako harri­tzat izugarriak, fusteen garaiera txikia eta haien bikaintasun ikusgarria –usteen arabera, berriz erabilitako erromatarren garaiko harroinak dira. Erdiko habeartearen zabalerak beldur emango zien eta goiko elizaren zama guztia jasan behar­ko zuen harriz­ko gangaren ziurtasunagatik, arrisku guztietatik ihes egitea erabaki zuten, espazioren ikuskizun estetikoaren kontura: beste eusgarri ilara bat kokatu zen erdiko habeartearen arda­tzean. Kontraesan arkitektoniko horrekin guztiarekin, eta, egitura osoaren laztasun itze­laz aparte, bisitaria ez da geldituko oroimenetik ezabatu ezinez­ko harridurarik gabe.

Goiko elizaren burualdea, halako oinarri sendoen gainean finkaturik, oldar­tsu al­txa­tzen da goialdera. Zir­kuluerdi-formako oinplanoa duten hiru abside zoragarri ditu, nolabait ere mozarabiar zaporedunak. Luze-zabalean habearteak berdinak eta Hispaniako artearen historiaren barruan berrikun­tza dira. Bi tartetako hiru habearteak –ez dakigu gehiago egin ziren– kriptakoei dagoz­kienak dira; lerdenak dira kanoi-ganga jarraituez estal­tzen dira. Harlanduetan ohikoa ez den neurri galantak edonor uzten du harriturik.

Arrazoi osoz idazten zuen On Luis Mª Lojendiok Leireko San Salbatoreko fun­tsez­ko pieza burualde erromanikoa dela eta bere garran­tzia an­tzinakotasunean sustrai­tzen dela esatean. Lehenengoz, 1057an sagaratu zen eta 1090ean hurrengo aldian.[14] “Espainiako erromaniko monumentu handietan lehenengoa da, lonbardiar joerako eragina duten eliza kataluniar ba­tzuen salbuespenarekin. Jakako katedrala, Leongo San Isidoro, Fromistako San Martin eta zalan­tzarik gabe Santiagoko katedrala baino lehenagokoa da. Bere marren zehaztasunak, bere handitasunak, bere kapitelen berezitasunak eta aitor­tzen zaion an­tzinakotasuna dela eta Leireko burualdea paregabea eta bakarra da”.[15]

J.Gudiol eta J.A.Gaya Nuñok “Nafarroako erromanikoko lehen lan gorena” dela diote eta “monumentu jakin honetan eta Aragoiko ibarretako eliza zenbaitetan guztiz zehaztua geldi­tzen dela bertan jaio zirenen eraikuntza-eskola baten aukera” ere erakusten duela.[16]

Lehendabiziko ataria –gaur egun Porta Speciosa deritzona– ondoren egun dagoen kokalekura eraman zuten, XIV. mendean handiagotu zen mul­tzo gotiko osoaren ate izateko. Horregatik, bada, bere eskultura zatiak neurriz kanpoko handitasuneko ate-mar­koetan txertaturik azal­tzen dira.

Jakako katedrala

Ramiro I.ak, Antso Nagusiaren semeak, oinordeko­tzan Aragoiko konderria bereganatuz dinastia bat sortu zuenak, 1063an kon­tzilio bat bildu zuen Jaka hirian. Idazle ba­tzuen ustez, errege hori edo bere seme eta oinordeko Antso Ramirez izan zen bere eraikun­tza hasi eta bul­tzatu zuena (1076‑1082): baina iri­tzi berriago batek beraren hasierako data 1094‑1098 artean koka­tzen du.

Ar­kitektura nafar-euskaldunaren ondoren etorriko denaren gainean Jakako eragina izan zuen eraikin honek, merezi du hemen arreta pixka bat. Eraikina, Leireko eliza erromanikoa baino askoz beranduagokoa izanik, ez bai­tzen 1130era arte bukatu, Pirinioetako alde honetan eginiko guztiaren gainetik jar­tzen da handitasunean.

Elizak baditu hiru habearte, guru­tzadura eta absidea. Horma trinko eta sendoek eta hu­tsarte gu­txi ba­tzuk ematen dute garai hartako borrokarako indar la­tzeko espirituaren berri. Oinarriak zutabeekin txandaka­tzen dira.

Hiru absideek begirada berezia merezi dute, jatorriz­ko bat besterik ez delarik gera­tzen: zoruen arteko altueran gara­tzen diren inpostaz mar­katuriko hiru gune horizontaletan, tako edo zerrenda klasikoz apaindurikoei xake-itxurako jakarrei izena emango diena eta ondorengo eraikin erromaniko askotan aur­kituko dena.

Guru­tzaduraren besoak kanoi-gangaz estal­tzen dira eta erdiko zatia nerbio-gangaz, kupula itsu moduan, tronpa gainetan etzanak daude eta ez dira kanpora azal­tzen.

Habearteetan gangak gotikoak eta oso beranduan al­txaturikoak dira.

Sartaldeko atariak uztai­tzen du elizaren bi sarbideetatik bat. Atari ederra da, landutako kapitelak dituzten zutabe eta ar­kiboltekin, bi lehoiek uztaituriko krismoia duen tinpanoaz. Eskulturaz­ko erliebeak, arte erromaniko guztia goiargiz janzten zuen espiritua oroimenean eduki­tzeko, behingoz buruz gogoan har­tzea komeni izaten den ida­tziez uztaiturik izaten dira sarritan. Jakako katedraleko sarrerako krismoiaren ondoan latinez­ko ber­tsoetan idaz­kun batek bere sinbologia azal­tzen du:

HAC IN SCULPTURA, 
LECTOR, SIC NOSCERE CURA: 
P. PATER, A GENITUS, 
DUPLEX EST SPIRITUSALMUS. 
HII TRES QUIDEM
DOMINUS SUNT UNUS ET IDEM

Irakurle, eskultura honetan saia zaitez hau ikasten: P aita dela, A semea; bikoi­tza Espiritu Saindua. Hirurak Jaun bat bera dira.

Alboetako irudizta­tzeak Kristo adierazten dute lehoi irudian (Ap. 5, 5) eroritako gizonari bar­ka­tzen eta sugearen gainean ibiliz doana edo, har­tzari eu­tsiz, herensugearen gainetik dabilela (Ps 91, 13). Bi erliebeak bakoi­tza bere idaz­kuna buruan dutela daude. Lehengoak hau dio:

PARCERE STERNENTI 
LEO SCIT, CHRISTUSQUE PETENTI

Lehoiak badaki bere aurrean makur­tzen denari bar­ka­tzen, eta Kristok bere izenari dei egiten dionari

Bigarrenean irakur­tzen denak hau dio:

IMPERIUM MORTIS 
CONCULCANS EST LEO FORTIS

Herioaren erresuma zapal­tzen duen lehoi indar­tsua da

Tinpanoaren az­pian beste idaz­puru bat heda­tzen da:

VIVERESI QUAERIS 
QUI MORTIS LEGE TENERIS 
HUC SUPLICANDO VENI 
RENUENS FOMENTA VENENI. 
COR VICIIS MUNDA, 
PEREAS NE MORTE SECUNDA.

Herio­tzaren legeari lotuta zauden horrek, bizi nahi baduzu, zatoz hona otoizlari, sen pozoi­tsuak utzirik. Garbi ezazu zure biho­tza bekatu guztietatik bigarren herio­tza batean hil ez zaitezen.

Ez da zalan­tzarik eliza honen egitura berriek miresmena sortuko zutela. Eta laster asko asmakizun berri haren imitazioak ikusi ahal izan ziren. Pen­tsatu izan da Carcipollera ibarreko Iguacel elizak Jakakoaren eragina jaso zuela; baina dena galderatan geldi­tzen da, Jakako katedralaren data zeha­tza argi­tzen ez den bitartean, izan ere, Iguaceleko atariaren gainaldean idaz­puru batek elizaren eraiki­tzea Antso Galindez eta bere emazte Urrakari zor zaiela dio, San­txo Ramirez agintean zela egina dela, 1072. urtean.

Uxueko eliza

Jakako eredu hau Uxuera eramana izan zen, zalan­tzarik gabe, Gar­tzia Berreza­rlea Erregearen erabakiz. Baina Uxuera, 1089an eraiki­tzen hasi zen eliza ikusi nahiez joaten den bisitaria uste gabekoarekin topatzen da. Habearteak erai­tsiak izan ziren beranduxeago eta absideak estali egin ziren eta deanbulatorio modura, gotiko garaian eraiki zen eliza gazteluan bereganatua geratu zen. Hala ere, tako ilarak ikus daitez­ke oraindik, baita Jaka aldeko artearen eragineko apaingarri la­tzak ere.

Nolanahi ere, Dulce Ocon Alonsok hain zehaz­ki ida­tzi duen legez, garran­tziz­koena da Leire eta Uxuerekin “Nafarroa europarturiko ar­kitekturaren joeretan sartu zela”.

Aralar­ko santutegia

Aralar­ko San Migel in excelsisen Santutegiari dagokionez, bere karolingio jatorriaz aipamenak eginak ditugu. Iruñeko elizakoa zen eta, nahiz eta hasieran Zamar­tzeko monasterioaren menpe izan, bere ondareak gero eta gehiago haziz joan ziren az­kar, Pedro I.a Erregeren ustez­ko mirariz­ko sendakun­tza zela eta. Horrela, abade­-etxe bihurtu zen.

Lehendabiziko eliza erromanikoa, habearte bakar eta zir­kuluerdi-formako absidea zituena, agian 1074an sagaratu zena, buka­tzerik gabe geratua izango zen; garai horretakoak dira absideen az­pieneko zatiak.

Ondorenean, aurrealdea berregin zen absideen altuera haziz, harburuz­ko erlai­tzak eran­tsi zi­tzaiz­kion eta tronpen gaineko kupula egin edo berreraiki zen. Hiru habearteak eta nartexa ere eraiki ziren. Alfon­tso Borrokalariaren garaian beharbada hasiak izango ziren lan hauek, XII. mendean zehar luze jo zuten, baina ez da ziurtasunez bere sagara­tzearen datarik azal­tzen.

Az­kenik elizaren barruan monjeen otoi­tzerako kapera bat eraiki zen. Zamar­tzeko eraikuntza-lana egin zuen ar­kitektoa bera izatea litekeena da, oinplanoaren planteamendua, inposten egitura, erroseten eta zerrenden apainketa eta hu­tsarteetako diseinu urria berdin berdinak baitute.

Ikonografia erromanikoa

Esanahiak eta jatorriak

Eskultura erromanikoren azter­keta, bai Euskal Herrian nahiz kanpoan, lehen mailako garran­tzia duena da kristau artearen historian. Zenbait mendeetako isiltasun ikonografikoa igaro ondoren, Europa berriko kristau-elkarteak bere fedea adierazteko beharra izan zuen, egitura plastikoen sor­kun­tza-lanen bitartez, “salbamen historia” deituko dena bistaratuko dutenak. Goiz Erdi Aroko mututasun plastikoa gaindituz, arte erromanikoa saiatu zen, XI. mendeko bigarren erdi aldera fedearen misterioak kanpora­tzen, adieraz­pide horretan­txe utziz aldi berean, kristau eliza hornitu eta eder­tzearen zeregina.

Kultur ilunaldi bat

Edozein arte historialariren­tzat an­tzinako kulturak nozitu zuen bi ala hiru mendetako geldialdia, Iparraldeko herrien eskualde mediterraneoak indarrean hartu zituena, nonbait nabari­tzekotan ikonografian nabarituko zen. Zenbait mendetan sartaldeko gizonak ingura­tzen zuen mundu naturala beste nonbait adierazia ikusteko gogo guztia galdua zuela esan daiteke. Axolagabetasun honek, beste sentiberatasun bat adierazten zuen honek, ertilari grekolatindarrak burutu zituen arte klasiko zoragarri haiek buru­tzeko erabilitako teknikak ahanztea ekarri zuen. Herri horiek kristau­tzen eta, nolabait ere, “erromanizatzen” joan ziren heinean, marraz­keta eta eskulturaren berez­ko tek­niken berreskura­tzea astiro egina eta geldia izan behar­ko zuen, besteak beste, judu‑kristauak ingura­tzen zuen mundu sentikorra adierazteko sentitu behar zuen mesfidan­tzagatik.

Gizon Egitearen misterioaren ondorio logikoak norberagana­tzea eman zenean, desagertu egin zen mesfidan­tza hori, an­tzinako arte klasikoaren edertasunak ezagu­tzen eta miresten ziren abiada berean, ertilariak arte figuratiboa mendera­tzen eta eskura­tzen hasi ziren eta Europa prest zegoen estilo berri baten jaio­tza onartzeko.

Kultur laburbil­tze berri bat

Ikonografia erromanikoa, –marraz­keta eta eskultura– orduan, zenbait iturrietatik ateratako osagaien bilduma bezala jaio zen: Jain­koa Gizon Egitearen dogma, ekialdeko irudimen bi­txi eta zoragarria, iparraldeko herriek edergarrietarako zuten sena, eta paganismorik sakoneneko herrien “genius locia” elkar­tzetik, alegia.

Arte erromanikoan ikonoen estilistika bilduma batetik sor­tzen da: errealismo mediterraneoaren eta ekialdeko abstrakzioaren arteko bildumatik; imita­tzeko irudiaren eta sinbolo adierazgarrien bilduma, eta berez­ko egituren edertasunarekiko nahiera heleniarraren eta apaingarri atseginen eta edergarri bikainenganako zelten eta anglosaxoien zaletasunaren laburpen.

Garai bateko Baskonian, kristautasunaren sarreraren aur­ka luzez gogor eu­tsi ondoren, eskultura, prerromanikoa deitu diogun ar­kitekturari herabetasunez atxikia azaltzen zaigu. Leireko kriptako kapitelen ebakidurak eta Villatuertako harlanduen egitura lau eta eskematikoak ezin igar daitezke jaio­tzen saiatzen den artearen hastapeneko bul­tzada gisa izan ezik.

Arte txikiak

Euskal artearen historialariaren arreta eska­tzen duen esparru tekniko bat da arte txiki ala luxuz­koena, non ertiaren jeinua ala talentua, Europa iparraldeko jatorria duten herrien edergarrietako tradizio handiko ahaleginetik abiatuta, egitura naturalen irudigin­tzaz liluratua sentituko den. Kristau-ikuspegitik, lilura honi mesedegarri zaio, neurri txikiko objektuak izatea –ku­txak, erlikia-on­tziak, antipendioak, ostilamendu liturgikoak– gur­tzako idolo jarrerarik ez baitute eragiten. Hor­txe dago beraz, arte historiaren begirale soilarengan nahas­mena sor­tzen duen nolabaiteko kontraesan hori, gorputz-irudienganako leialtasuna eska­tzen duenaren­tzat konkor biribileko, hegalkin handiko eta betiere, osatu gabea eta munstroz­koa denaren bi­txitasuna, eta, bestetik, arte txiki ugarietan –marfilak, metalak, esmalteak, eta abar– teknika mendera­tze baten ondoan, egitura naturaletan, kontaketetan eta adieraz­penetan errealismo alderako joera garbi bat adierazten den eskulturen artekoa.

Marfilez­ko ku­txak. Hain zuzen ere, atal honetan gogoratu behar ditugu Donemiliagako monasterioan gorde­tzen diren marfilez­ko ku­txak. Donemiliagako ku­txa deri­tzona, non zorionez, salbatu ziren erasoan etorritako soldaduen irrikatik monasterioaren sor­tzaile bakarzalearen bizi­tza eta mirariak konta­tzen direneko marfilez­ko lauki txikiak, gaur egun metal bi­txiez gabeturiko ku­txarenak. Naiarako Gartziaren garaikoak dira, 1053koak eta Leongo San Isidro elizako, San Joan eta San Pelaioren ku­txa osa­tzen dutenen oso an­tzekoak dira. Beste beranduagoko data –XI. mende az­ken aldekoa– Yusoko San Millan monasterioan jasotako bigarren ku­txari dagokio: San Felicesen ku­txa.

Monumentuz­ko eskultura

Monumentuz­ko eskulturaren sorrerari dagokionez, arte erromaniko bikainaren ezaugarri izango denari buruz Henri Focillonek mar­katu dituen aldiak gogora­tzea onuragarria gerta dakiguke.

Lehenengo aldia “tutu-formako” esaten zaiona da, naturako egiturak eskema batean tolesten direlako non geometriaz­ko tutu-forman azal­tzen diren gorputz atalak.

Bigarren aldi bat “ar­kupeko per­tsonaia” duena bezala ezagut daiteke, sarritan presbiterioetan eta ateburu an­tzinakoenetan ikusten dira; giza irudiak oso modu zapalean erakusten dira, ar­kuek eta beren eusgarriek eskain­tzen duten tartean zorroz­ki egokituak direlarik. Hirugarren aldi bat “frisoen artea” deritzonak osatua izango li­tzateke; giza irudia, gorputz egiturari leialago izango zaio eta, berez­koa duen dinamismoa eraku­tsiz, ar­kitekturaren esparruko menpekotasun orokorraren arauak hau­tsi gabekoa da.

Eskultura erromanikoak berez­koa duen garai klasikoa –XII. mendeko bigarren az­ken zatia– “Atearen mendekotasun” horren ondoan, ezaugarri orokor bezala aipa litez­ke nolabaiteko irrealtasun espiritualista, sinbolismo alderako joera eta, bere apaingarri eta edergarrien zainketagatik, “horror vacui”an inspiraturikoa. Ezaugarri horiek, arte erromanikoaren eskulturari ku­tsu berdin eta nahastezinez­ko bat eman zioten, horregatik Europako eskualde bakoi­tzean “genius loci”-aren agerpena erago­tzi gabe.

Atal honen hasieran aipatu dugu arte erromanikoaren jaio­tzaren kontua, data eta kokamenak, historialari ba­tzuen nazio-espiritua sutan jarri zuen kontua. Delako gorabehera hau eskulturan kokatu zen, batez ere, eta eztabaida su­tsuan esku hartu zutenak arte esparru honetan adituenak izan ziren.

Eskultura erromanikoaren jatorria, Fran­tzian –Tolosa eta Moissac monasterioetan– jarri behar da? edo Espainian –Jaka, Silos, Donejakuen? Arazoa konpondu gabe gelditu zen eta batak besteaganako izan zuen eraginen interpretazio bat aur­kitu zen eta konben­tzigarria izan ez bazen ere, bai bakerakoa.

Arte historialariaren­tzat bereziki interesgarria gerta­tzen da gorabehera hori Euskal Herrian; izan ere, herri hau, Nafarroa zehaz­kiago, Bidearen erdian finkaturik dago, Pirinioen alde bateko nahiz besteko eraginen aukera berdinetan. Gure eskualdeko lehen eskultura-lanei buruz hitz egiterakoan, Nafarroako Erdi Aroko Artea lanaren egileak Jaka aldeko joera nabarmen­tzen zuten Iguacel, Uxue eta Naiarako eraikinetan.

Zenbait maisuren talentua bi mendeen abagunean agertu zen eta beroien lanak ondoren ekarriko zuen erromaniko plastikoaren garapen bikainaren norabidea. Uste izaten da 1100 urtea baino hamar urte lehenago jarri beharrez­koak direla Nafarroako arte erromanikoaren maisu bikainen artelanak: mende haren bukaeran Nafarroako bi eliza nagusienak eraiki eta apain­tzeko hautatu zirenak: Iruñeko katedrala eta bere klaustroa eta Leireko eliza. Has gaitezen, zorigai­tzez az­kar asko erai­tsi zutenetik: Katedraletik.

Eztebe maisua

Magister Stephanus edo Eztebe maisua da euskal arte erromanikoaren historiak gogoan gorde behar duen lehenengo izena. Nafar batekin zegoen ez­kondua zegoen, eta Marina izena azal­tzen da agirietan, baita maisuaren beste etxe, lur eta errentak ere.[17] Biziki ibiltaria izango zen. Egia­tzat har daiteke, Leongo Bar­kamenaren Atean, Donejakuen Zilarrezko Atean eta Iruñeko Katedralean aritu zela; “erromesaldieta­ko artea” deitura zuzenesten duten –esaterako, Durliat– haiei argudio sendoak ematen zizkioten gertakaria.

Iruñean

Katedral erromanikoaren kapitelak. Baina, 1100 urtean sagaratua eta 1391. urtean erai­tsi zen Iruñeko katedralaren inguruan nahikoa harri gelditu da, 1101 eta 1127 bitartean landurikoen artean, Esteban maisuaren edo bere lantegiaren estetikako kalitatearen berri emateko adina: bi erlaitz eta eliza atariko zaz­pi kapitel handi.

Haietako bat, “txorien kapitela” deri­tzana, hankak mokoka­tzen dituzten eta ba­tzuetan beren lepo luzeak elkar guru­tza­tzen dituzten bi txori izanik, beste Nafarroa eta Aragoiren mugako beste elizetan kopiatua izan da.

Nahikoa eder­ki gordeak izan diren hainbat zatiren artean, hiru dira eskulan bikainekoak, hauetako bat zapatari bat irudikatzen duena.

Leiren

Leireko eliza erromanikoaren eskulturari hel­tzerakoan, ez da imita­tzeaz hainbeste hitz egin behar, baizik eta egileaz beraz: Esteban Maisuaz. Bertako kripta eta burualdea eraiki zutenek zelaitua zeukaten bidea.

Gogora ekar dezagun, bere kripta zirraragarrian suma­tzen direla, nolabaiteko zan­tzu figuratiboa duen apaingarritako eskulturaren bilaketa-saioak. Han XI. mende erdialdera, kapitelak lan­tzen zituzten ba­tzuen lan xaloek harri­tzen gaituzte: ildoak eta kiribildurak tartekatuak, buruak edo fruituak adierazten dituzten bolekin. Oso oinarriz­ko lana da, kriptaren berehalako segidan eraiki izan zen elizaren burualdeko beste kapiteletan ikusten direnen an­tzekoa. Historialariek Erdi Aroko Katalunia eta Fran­tziako beste lan-garaikideen ahaidetasunak aur­ki dezakete horietan.

Baina, Leireko elizaren kapiteletan ezagunak ditugun marra-eskemak, erroleoak, erronboak, eta marradura geometrikoez gainera, giza aurpegiak ere azal­tzen dira, oso oinarriz­ko trazu eta kerak ferra-ar­kuetan uztaiturik, desagertu nahi ez duen mozarabiar joera baten islak, zalan­tzarik gabe.

Alderan­tziz­ko zen­tzuan berriz, elizaren hegoaldeko saihe­tsean, XIV. mendeko handiago­tze zistertarra egin zeneko hartan, zenbait leiho eta XII. mendeko hegoaldeko atea eta arkupe erromaniko bat errespetatu egin ziren: tinpanoaren erdian krismoia dago; eta kapiteletan, estilizaturiko landare-gaiak, erromesaldietako bideetan ematen zen estilo hoberenaren araberakoak.

Speziosa Atea

Garaturiko eskultura erromaniko bat elizako ate nagusian aur­ki dezakegu, bi mendeetako egoera hartakoa. Ate hori ordea, agiri zeha­tzik agerian ez dagoenez, benetako misterioa da.

Bere itxura bikainak zirrara eragiten du, alde bakoi­tzean fuste lauak dituen hiruna zutabe dituela, er­tz biribilez bihurrituak izatean, seiren itxura dutenak. Alboetako janbetan eskulturaz­ko irudiak egonak izango ziren, haietatik bat bakarra gelditu denez, ez­ker aldean. Erdi erdian, ezkila‑formako janz­kerak dituzten irudi zaharreko tinpano bi­txi bat dago, zir­kuluerdi-formako errosetaz inguraturik, eta lehoi eta zezen baten burugainera jaisten da. Erdian mainela, kapitel eta harroin oso apainduekin.

Tinpanoaren gainean eta er­tzetan irudi mordoa eta talde sakabanatuak, beren arteko antolaketarik gabekoak, halabeharrez jarriak, tarte hu­tsak bete­tzeko besterik gabe.

Atari honek, itsa­tsitako irudietan antolaketa gabea izanik –hau hala izanagatik Porta Speciosa deritzona–, ez du berma­tzen inongo ziurtasunik Sartaldeko Atearen pieza guztiak Maisu bakar bati dagoz­kionak direla esateko. Azter­keta formalak badirudi alderan­tziz­ko zerbait esan nahi duela, hots, mul­tzo osoaren eraketa astiro egina dela, eta eskulturen eraikuntza hiru unetan eginikoa.

Tinpanoa

Tinpanoko tailak dira zaharrenaren garaikoak. Jatorriz zaz­pi irudi ziren, eta egungoa baino txikiagoa zen tinpano bati zegoz­kionak.

Irudietako bat desagertua da, beste biri burua falta zaie. Ongi samar gorde diren beste lau gera­tzen dira: Salba­tzaileak erdiko tartea har­tzen du; bere eskuinaldean Maria Birjina dago eta haren ondoan San Pedro, gil­tza eta guzti; bestaldean apostolu gazte bat, San Joan Ebanjelaria izan behar duena, eta gero beste apostolu bat. Kontrako aldean Ebanjelari bat izan daitekeen irudi bat, burua falta zaiona. Eskulturek beren egilearengan, esangura­tsuak diren xehetasunak errealismoz osa­tzeko arreta azal­tzen dute. Kristok ongi samar landutako bizar joria du. Besteen aldean, Ama Birjinari aberastasuna nabarmen­tzen zaio jan­tzian, harri bi­txizko ilaraz osatua.

Atariko gainerako irudietakoak baino margo okre ilunagoko harria da honena, honexegatik baieztatu daitekeelarik kronologia desberdintasuna. Itxura guztien arabera, neurri txikiagoko aurreko atariaren tinpanokoa zen, 1098an sagaratu zen elizari sarbidea ematen zionarena. Une honetan­txe berdindu nahi izan ziren neurri desegokitasunak, erroseta zerrenda bat sarturik.

Kapitelak eta ar­kiboltak

Leireko bigarren eskultura mul­tzoa bere kapitel eta zutabeek osa­tzen dutena da. Ez­kerraldetik eskuinaldera, Jaka aldeko eragina duten lauoineko ba­tzuk ditu lehenengoak. Bigarrenak kuz­kurtuta dagoen irudi bat du, erromesen bideko irudi jatorra da. Hirugarrena lepoak guru­tzatuak dituzten txoriena da, eta lehen aipatu dugun Iruñeko katedrala ekartzen dute gogora. Gainerako kapiteletan landare gaien geometrizazioak dira nagusi.

Tinpanoaren gaineko biran lau ar­kibolta jarri ziren, era guztietako animalia-irudi oso finki landuekin; zalan­tzarik gabe moral sinbolismoaren balioa dutenak dira. Hemen ere, beste mul­tzo erromanikoetan bezala, bizipoza, bihurrikeria eta moral mailako asmoak nahasten dira.

Ar­kuteriaren gainean

Horretaz gain, badira, atearen ar­kuen gainean, hormatal bat eta ertz parea, oso bi­txi eta heteroklitoena izan daitekeen irudi sail bat nabarmen jarriak dituena: Kristo Pantokratorretik eta San Pedro edo San Migel bezalako Santuetatik hasi eta Ebanjelioko –Andre Maria Gizakundekoa eta Aingeruak bisita egin zionekoa– irudietarainokoak, infernuko irudiak eta abar, hau dena –diote Gudiol eta Gaya Nuñok– “Santiagoko zilargin­tzako atearen urrutiko isla” da.[18]

Iruñeko klaustroaren maisua

Esan daiteke katedralean Esteban Maisuak eginiko lanak eta delako Maisuaren Leireko atariko lanak Nafarroako eskualdean XII. mendeko eskultura erromaniko galantaren osotasun miresgarrirako bidea libre uzten zutela jada. Horretatik laster asko sartu zen, bada, Klaustroko Maisua izenez ezagutzen duguna.

Kapitelak

Klaustroa 1122 aldera hasi zen eraiki­tzen. Artean, behin­tzat, lanean ari ziren 1122an; izan ere, agirietan azaldu egiten da bukatu ahal izateko eskupekoak eska­tzen zirela. Biziraun duten kapitelak, ustez 1120 eta1140ko aldian eginak dira, eta, bada gainera Melero Moneoren ustea bera duenik, Moissacen lantegiaren eragina jaso dutela dionik. Bedera­tzi kapitel bikoitz dira –gaur egun Nafarroako Museoan direnak–, landare apaingarriak dituztenak horietako sei dira, eta gainerako beste hirurak, berriz, apaindurez hanpaturiko tailak dituztenak.

Kapitel landaredunak

Hosto-zuztar eta guru­tzadurez –horietako ba­tzuetan animalia irudi txikiak ere sar­tzen dira– hornituriko sei landareetan tailaren trebezia gorengo mailara iristen da. Aski da lanbide horren fintasuna egiazta­tzea bere egilearen ala egileen –itxura guztien arabera lantegi bat baldin bazen– arte- kalitatea zenbaterainokoa zen ikusteko.

Apaindurez hanpaturiko kapitelak

Halako hiru kapiteletan talentu handiko eskua azal­tzen da. Hauek dira gaiak: Joben bibliako historia, Kristoren Nekaldia eta Piztuera. Hiruretan, ikusgarria da irudimen bizia, simetriaz eta simetria gabeko antolaketaz esku jakin­tsu baten bidez lorturiko konposaketa plastikoaren sentiberatasun estetikoa, eta harriaren lanketa oso egokia.

Joben kapitela

Jobenak harrituta uzten gaitu, bere indar eta irudimenezko hiz­keraren trinkotasunagatik: Jainkoak bidaliko dion frogaren aurreko Joben bizimodu zorion­tsua; Jainkoarekin hiz­ketan dagoen deabrua; artaldeen akaba­tzea; etxearen hondamendia –deabru­tzar batek erdiko arda­tzetik gogor astin­tzen duen oihal denda bitartez adierazitakoa–, Joben konbertsioa bere emazte eta lagunekin; Job zauri artean; Jon bere zaurietatik sendatua...

Nola esan daiteke hainbeste kontu hain leku murri­tzean? Ez da inola ere harri­tzekoa pieza hauek “Nafarroako erromanikoaren gailurra” direla aitortzea. Benetako harridura sor­tzen du eskulturagile honek, zein maisuki dakien filigranazko lanketa bidez, itzal sakonak sor­tzen dituen puntu jakinetan benetako zulaketekin joka­tzen non, pun­tzoiak arropa finak iradoki behar dituen.

Ahaidetasunak eta kontrasteak

“Deus ez dakigu egileaz –idazten du Lojendiok– baina ez dago zalan­tzarik ere, Nafarra da, eta Aragoi aldeko eraginekin, eta artelanetan ahaidetasuna du Uncastillo, Unxeko San Martin eta beste Fran­tzia aldeko lantegiekin”. “Gaiari hel­tzeko moduan, Fran­tzia aldekoari buruz esan daitekeenarekin kontraste garbia du. Bai baitago beste Joben kapitel bat Toulouseko Agustindarren Museoan, La Daurade monasteriotik datorrena. Fran­tziako kapitel hau urregin­tza garbikoa da, oso ederra gainera. Iruñekoa monumentu eskulturagile handi batena da, bere trinkotasun eta adierazgarritasunaz gainera, historian zeharreko Hispaniako arte jatorraren trazuak azal­tzen zaiz­kio”.[19]

Nekaldiaren kapitela

Eskulturagileak, nekaldiaren irudiak egiteko nahiago izan du gai nagusiak kapitelaren alderdirik estuenetan ipintzea, gainerakoak kontakizuna osa­tzeko utzirik.

Judaren iruzurraren eszena da indar­tsuen adierazita dagoena. Musuan, Kristoren ez­painak eta apostolu iruzurgilearenak elkar­tzerakoan, per­tsonaia bakar batenak direla dirudite. Salba­tzailearen buru ederra, guru­tzeko koroi argitsu batez inguratua, konposaketa osoaren erdian dago, alde bakoi­tzeko hiru lagun simetrikoz osa­tzen dena. Juda bera da hiruetako bat. Beste bostak Jesusen bila datozen borreroak dira. Batek Haren gainean dauka eskua.

Gainon­tzekoek lan-tresnak dituzte eskuetan arma modura. Eszena hau beste alderdian osa­tzen da. Alde batera hiru lagun –bat, ez­pata­tzar bat duela–, eskribau eta farisearren segizioko taldea osatuz. Deabru itxura duen makur bat ere ikusten da, baita San Pedro bat ere, –besomo­tza, zori­txarrez– indarrez besoa jaso­tzen duena defen­tsaz­ko jarrera hartuz, beste besoarekin per­tsonaia txiki bati hel­tzen diolarik –belarria moztu zion morroia.

Eskuineko aldean, kapitelaren alde bikoi­tzarenean, irtetera doan Kristo ikusten da, Anas eta Sanedrinen etxetik kanpora botata bezala. Gozotasuna eta noblezia isur­tzen duen irudia da.

Bere bigarren erdian, kapitelak Guru­tzil­tza­tzearen gaiari hel­tzen dio: Kristo guru­tzean dagoen ohiko eszena koka­tzen da, alderdi estuan, eta bai alde batera eta bai bestera, lapur onaren nahiz txarraren oinazeak azal­tzen dira. Piztueraren kapitela. Kapitelaren lau aurrealdetan piztuerako hiru unerik fun­tsez­koenak gara­tzen dira: Guru­tzetik jaistea, hobira­tzea eta piztuera.

Jai­tsierakoan guru­tzearen besoak goi samar azal­tzen dira, Kristoren gorpuari neurria berezia emateko. Nikodemo eta Arimateakoaren irudiak bizitasunez beteak daude.

Baina batez ere, Hobira­tzearen eszena da edertasun plastiko paregabea harrapa­tzen duena. Hilarria luzexka da eta bi zutabe sailez eu­tsitako aldare baten an­tza du. Estalgarriak ar­ku baten itxura du eta bi lagunek eu­tsita, erdian Kristoren gorpu­tza ageri da hil-oihalez guztiz bildurik. Honek delikatuki areago­tzen du gorputz sagaratuaren tamaina. Hil-oihalaren eta mihiseetako tolesturen errealismoa eta simetriarik gabeko antolaketa oso dira erakargarriak, erromanikoaren erliebetako jardueran aur­ki daitezkeen onenak. Konposaketa osoak, Kristoren irudiari darion misterioz­ko argia manten­tzen du.

Kapitel bereko beste aurre bikoi­tzak Piztueraren eszena gogorarazten du. Erdian, hilobi hu­tsetik aingeru batek eta emakumetako batek estalkia al­txa­tzen dute; eta az­pian, soldadu eta tankera guztietako arma-nahaste bat pila­tzen da. Eszenako per­tsonaia guztietatik, aingerua da erakargarriena, kapitelaren bazter batera eramanak diren emakumeei piztueraren berri ematen die eserita jarririk; horietako batek lurrin gozoko on­tzia lurrean utzi du, hilobiaren estalkia al­txa ahal izateko.

Kapitelaren beste aurre estu batean ertilariak sentiberatasun handiz Madalena landu du Pedrori mirariz­ko gertakariaren berri ematen. Ederra emakume honen burua, finki landutako kapela jan­tzita, esku batean bere lurrin-on­tzia eta bestea zerua erakusten duela. Soina makurtua, jan­tziaren eta zangoaren mugimendua, sorbaldetatik jaisten zaion mantua, denak eszenari berotasuna eman nahirik.

San Joan de la Peñako maisua

Aldi honetan kokatu behar dugu, hain zuzen ere, San Joan de la Peñako Maisua, monasterio sonatu horretako klaustroko eskulturen egilea. Egile honetaz esan izan da, gogoan oso garbi zituela Iruñeko katedralean ikusiak.[20] Bere jarduera 1145 eta 1175 artean koka­tzen den maisu honek lan handia egin zuen Aragoiren alde.

Bere lanik ezagunena Huescako San Pedro el Viejo‑n ikus daiteke. Han aginduko zi­tzaion noski, Ramiro Monjearen (1147) hilobi kapera; zeren eta, han gelditu bai­tziren bere hilobiko idaz­kunak.

Litekeena dirudi Iruñeko Klaustroko Maisuagandik ikasia izatea bere taldeak sendoki uztar­tzen. Baina, bestalde bere nortasuna ahaztezina da. Ezer baino lehen esan dezagun, bere irudien kanona oso mo­tza dela: ez ditu lau buruak gaindi­tzen. Gainera erraldoi-begiak jar­tzen zizkien, beren profilak zakar­ki kanporatuz. Hark eginiko per­tsonaia guztiak hotz ageri dira, bai aurpegiz nahiz jarreraz. Hark bere eskulanetan nahiago ditu zoru zer­txobait uhinduak. Irudien jantziak marra txiki­txoz osa­tzen diren ildo ilarez gauza­tzen da. Maisu horren eskua ikusi nahi izan da beste hainbat lekutan ere: Zangozako Andre Mariaren elizako atari konplexuaren goieneko aldean, –Huescako probintzia– Santiago de Agüeroko eskulturetan eta –bere az­ken aldian, agian– Egea de los Caballeros‑eko eliza atarian.[21] Ez dirudi Nafarroan lan egiteko traturik egin zuenik.

Uncastilloko maisua

Aragoar Maisuaren garaikide zorro­tza izan zen beste ertilaria, nafarra agian Gudiol eta Gaya Nuñok Uncastilloko Maisua abizena eman zioten herri horretan egin bai­tzuen bere lanik ezagunenetariko bat: Santa Marta eta San Migel elizako tinpanoak eta kapitelak –egun Bostonen direnak.

Leireko Maisuarenak izan litez­keen itzalez eta Artaiz­ko erlaitzaren harburuen an­tzaz hitz egin izan bada ere, Uncastilloko Maisuaren hiz­kera plastikoa oso berea da. Janz­kera handi eta zabalen eta aurpegietako bibote luzatuak libre uzten dituzten ez­pain guztiz handien alderako joeraz ematen du ezagu­tzera bere burua. Ar­kiboltako hu­tsuneak bete­tzen dituzte bere irudiek: eta kanpoaldeko baketoiez zapalduak bezala ikusten dira. Kapri­txoz­ko txibistetan, hostoil lauak edo pi­txiz beteak, eta tximino-buru exotikoak egiten atsegin har­tzen zuen. Delako irudiei eman behar zaien esanahiagatik garbi ikusten da joera satiriko eta barre­ragilea duela.

Beste maisu ba­tzuk

Hain urrutiko mendeetan Euskal Herriko artisten bizi­tza eta jarduera zuzen zuzenean aipatuko dituzten dokumenturik ez egoteak baldin­tzaturik gaudenez, gure eliza erromanikoen monumentuz­ko apainketan eginiko hain lan handiaren hari gida­tzaile modura, nolabaiteko zuzentasun eta argitasunez azal­tzen lagunduko digun azter­keta estilistiko batera jo beharra daukagu.

J.E. Urangak[22] dioen bezala, XII. mendearen erdialdean, Nafarroan arte bul­tzada berri bat gertatu omen zen eskultura erromanikoan, Iruñean mende horren hasieran bertan gertatu zenaren parekoa. Nafar eskuen iaiotasun plastiko eta arte sentiberatasunaren lekukoak aur­ki daitez­keen atarien zerrenda luzea egiten du idazle honek berak, hasi Ira­txe, Artaxona, Gazolaz, Orisoain eta Zarikiegi eta Zirauki eta abarrera arte.

Nabarmendu dezagun, adibidez, filobizanziar artista nafar baten lan fina, Erriberriko San Pedro elizako atearen kapiteletan eta zimazioetan dagoena.

Beranduago beste ertilari bat etorri zen tinpano eta ateburu gotiko batez apain­tzera. Iñiguezek badu susmo bat, Silosko bigarren maisuaren lana izan zela lora­tze horren bul­tzada erabakigarria.

Orokorrean onartua izaten da, XII. mendeko elizen ar­kitekto maisua ados izaten zela monumentuz­ko apainketa lan osoa zuzen­tzen zuen eskulturagile nagusiarekin. Hori dela eta, XII. mendeko euskal erromaniko eskulturari hel­tzean, ez dugu aldi berean ar­kitektura aipatuz baizik egingo. Ikuspegi honek, kristau figuratibo plastikoa Kristautasunaren ar­kitektura sagaratuko Erromaniko handi eta oparoa den barrunbe horretatik jaio­tzen dela dakien inor ez du harrituko.

Nafarroako erromanikoaren hedapena

Eunateko baseliza.

Leireko monasterioa da bere tamainako eraikin erromanikorik zaharrena lurralde osoan, Esako udalerrian kokatutakoa. Honetaz gain, azpimarratzekoak dira Eunateko baseliza ikusgarria (Muruzabal) eta Aralarko San Migelen santutegia (Uharte Arakil), azken honek sinbolismo handia daukana. Sakana aldean ere, Zamartzeko monasterioa eta Itxasperriko Santiago eliza daude.

Bestela, Lizarrerrian alde batetik Hilobi Santuaren Eliza dugu, Torres del Rioko udalerrian kokatutakoa, eta bestetik Lizarran bertan dauden eraikinak: San Migel eta San Pedro de la Rua eliza azpimarragarriak eta Nafarroako errege-erreginen jauregia, lurralde osoko eraikin zibilik hoberena dena. Halaber, Lizarrako Santa María Jus del Castilloren, Hilobi Santuaren eta San Joanen elizak ere aipatzekoak dira. Merindade berean, Andre Mariaren eliza (Egiarte) eta San Andres eliza (Etaiu) ditugu.

Iruñerrian, Gatzolatz eta Araitz (San Martin) udalerrietako elizak ditugu, eta Iruñean Nafarroako Museoak arte bilduma ederra gordetzen du. San Andres eliza (Zarikiegi), Doneztebe eliza (Eusa), Doneztebe eliza zaharra (Berriozar), San Emeterio eta San Zeledonio eliza (Zizur), San Kosme eta San Damian eliza (Antsoain), San Migel eliza (Orkoien) eta San Migel eliza zaharra (Noain) eskaulde honetan daude. Merindade berean, Gares udalerrian Garesko zubi erromanikoa, Gurutzearen eliza eta Done Jakue eliza daude.

Erriberriko merindadean, San Pedro eliza (Erriberri) eta San Martin eliza (San Martin Unx)| oso nabarmentzekoak dira. Orbaibarrek ere altxor ikusgarriak eskaintzen ditu: Katalaingo Kristo Santuaren baseliza(Garinoain), Etxanoko San Pedroren baseliza (Oloritz), Jasokundeko Andre Mariaren eliza (Leotz) eta San Martin baseliza (Orisoain).

Bertzela, Zangozako Santa Maria la Real eliza oso nabarmentzekoa da, bai eta Nabaskozeko Santa María del Campo izeneko baseliza, Ezkarozeko Madalenarena eta Otsagabian dagoen Muskildakoa ere. Merindade berean, Andre Maria eliza (Artze), San Martin eliza (Itzagaondoa), San Martin eliza (Untzitibar), Santa Maria basilika (Oibar), San Salbador eliza (Galipentzu), Done Bikendi eliza (Itzalle) eta Done Sebasti baseliza (Bidankoze) daude.

Erriberan, Tuterako Santa Mariaren Katedralaren ipar eta hegoaldeko atariak eta mendebaldekoa ("Judizioaren Atea") ikusgarriak dira, klaustroarekin batera. Madalenaren Eliza bere dorrearekin eta San Julian ere nabarmentzen dira. Gainera, Fiteroko monasterioa, Olibakoa (Zarrakaztelu) eta Tulebraskoa baditugu. Azkenik, San Joan eliza (Cabanillas) dago.


Frankoen eliz erasoa

Nafarroa hasia zen Antso Nagusiaren garairako jada bere erresuma europar­tzen, hau da, ipar Pirinioetako iriz­pideak, errito liturgikoak eta kultur ereduak beregana­tzen. Baina Aragoi eta Nafarroako errege Antso Ramirezen (1076‑1094) agintaldian areagotu ze,n batez ere, mugimendu hori. Errege hau, bigarren ez­kon­tzaz Roucy kondearen alaba Felizianarekin ez­kondu zena, Iruñeko egoi­tzan bere anaia jar­tzen ausartu zelako Erromarekin zeukan lehenengo arazo bat gainditu ondoren, jakin zuen onar­tzen Saint‑Pons de Tomières‑eko Gregorio VII. abade eta Aita Santuaren eskualde hartako gorabeheretako ordez­karia zen Frotardok bere gustuko go­tzainaren aukeraketa. Honako hau Pedro de Rodez izan zen –edo Pedro Andouque–, monje fran­tziar bat, jan­tzia, az­karra eta bizia, Saint‑Foy de Conques monasteriotik zetorrena eta elizbarrutiko historiografian Rodako Pedro izenez ezagu­tzen dena. Berau izan zen San Agustinen araudiaren araberako aginpide kanonikoa Iruñeko elizan sartu, eta Goñi Gaztanbidek “frankoen eliz eraso” izenpe­tzen duena babeslea.

Bestalde badirudi, nafarren errentak, eliza eta monasterio frankoetara bidal­tzen neurriz gainez­ka ibili zela eta horretaz gain, ez zuen eragoz­penik jarri bere elizbarrutiko aginpidezko karguetan monje fran­tsesak jartzeko. Deyoko San Esteban monasterioan monje fran­tsesak indarrez sartu ziren nafarrak bidali ondoren. Pedro go­tzainak bere katedraleko nagusi izendatu zuen Aymon fran­tsesa. Halako kontuak bat baino gehiago izan ziren. Hugo de Conquesek duintasun bera lortu zuen. Eta Iruñeko katedraleko Ar­txiboan elkarteko kolonjei buruz­ko izen fran­tses ugari azal­tzen da.[23]

Fran­tsesen aldetiko “eraso” hau ez zen elizbarrutian soilik gertatu. Nafarroako errege-erreginek popula­tze politika aurrera eraman zuten burgu frankoen kokapena erraztuz, harrigarriz­ko moduan ematen hasi zen ekimen hau, batez ere Iruñea, Zangoza, Gares eta Lizarran. XI. mendeko ondarearen sun­tsiketa. Ezin jar daiteke zalan­tzan, Iruñeko katedraletik hasita, nafar eta aragoarren erresumako jabegoetan arte erromanikoaren garapen eta hedapenaren maila guztietako aurrerapen bistakoan eragileek babesa jaso zutela, Iruñeko egoi­tzaren eta Alfon­tso Borrokalari hedapen -zalearen aldetik (1104‑1134). Ar­kitekturaren lora­tzea, Raul Glaberrek esan zuen esaldi ezagun horretako gaia izango zen: “Kristautasuna elizen mantu zuriz jan­tzi zen”. Historialariaren lumatik atera zen liluraz­ko berotasun leher­tze haren ondoren, hurrengo urteetan halako ondare abera­tsak desagerrarazi zituen hondamendi sun­tsi­tzaileren gainean negar egiten jarraitu behar­ko du. Nafarroari dagokionez, J.E. Urangak gure hausnar­keta merezi duten eta arte ederrenganako maitasun apur bat duenari zirrara eragingo dion zati baten zenba­keta egin du datuekin:

“Kristautasunak galdu zituen, besteak beste, XI. mendeko Naiara eta Yusoko Donemiliagako monumentu nagusiak; bolada berak jarraitu zuen XII. mendean eta Iruñeko katedrala, klaustroa eta burguetako eliza guztiak, Zangozako Santa Maria eta Garesko Santiago izan ziren txikituak. Lizarrako hasierako eliza guztietan gauza bera gertatu zen; haietan abside ba­tzuk baino ez ziren utzi zutik. Eta hauei eransten badiz­kiogu mila monasterio eta monasterio ondo, Tenplarioen eta Jerusalengo San Joanen ospita­le eta aterpe­txe-fundazioak, ondorioa da arte erromanikoaren gune handiak ziren haietatik fun­tsez­ko guztia falta dela eta Leondik zetorren eta Naiaran garatu zen ar­kitektura handia izango zenaren zati bat besterik ezin irudika dezakegula; edo Jaka aldetik zetorrena, Zangozan garatuz Ira­txeko burualdean bukatu zena; ezta Donejakue aldekoa ere, Iruñeko katedralean inspiratu izan zena”.[24]

Beste hondamendiak

Eta an­tzeko zerbait esan daiteke gainerako euskal lurraldeez ere, Barrio Loza irakasleak ida­tzi duen bezala, gure lurrean borroka eta gizarte gataz­kak zirela-eta eman diren hondamendiei buruz: “1794.go inbasioa fran­tsesa, Independen­tzia gerra, Karlisten Gerra Zibilak, eta Espainiako Gerra Zibila. Guzti honi, gizarte gataz­ka eta Bandoen Gerra bukaezinak eransten badiz­kiogu, erraz ulertuko dugu Penin­tsulako zigortuena izan dela euskal artea eta batez ere Erdi Arokoa”.[25]

Sun­tsitua izan denaz gain, abera­tsa da Nafarroan ar­kitektura erromanikoa, beste gainerako euskal probin­tzietan baino aberatsagoa. Hainbestekoa, non merezi duen ezaugarri ber­tsuak dituztenak taldeka aipa­tzea.

Eliza‑faroak

Dorre ireki eta argi­tsua zutelako eta gal­tzada bazterretik Santiago Bidean erromes zihoanaren bidea argitu eta haien urrats su­harrak biziago­tzen zituelako merezi zuen eliza talde honek izen berezi hau.

Vadoluengo

Zangozako ingurunean aur­ki­tzen da Vadoluengoko San Adrian eliza, nafar eta aragoar Pirinioetako mendi adarrak utzita, Aragoi ibaia zehar­ka­tzeko eta Ebroko erribera aldera beren urra­tsak abia­tzeko, erromesak presta­tzen ziren tokian, hain zuzen ere. Alfon­tso Borrokalariak eman zion, 1141ean sagaratu zen eliza hau Clunyko abade-e­txeari.

Bere oinplanoa bi zatiko angeluzuzen xume bat eta burualde zir­kuluerdi-formakoa du. Garaipen ar­kua, erdi-puntu tolestua, zutarri gainean etzaten da. Zimazioen altuera berean inposta bat du inguru osoan. Barruan apaingarritako osagai guztiak jakatarrak dira. Ar­ku zerrenda gainean kanoi‑erdiko ganga du eta absidea labe tankerakoa da.

Kanpora aldeko ataria Epistola aldetik ireki­tzen da; baditu bi ar­kibolta lau; fuste mo­tzeko bi zutaberen gainean etzaten da barrukoa. Ateburua eta tinpanoa osatu dira orain­tsu zaharberri­tzean; baina krismoi bat gordea da. Apaingarriz­ko osagaiak eta animaliak adierazten dituzten harburu-ilara bat doa teilatu-hegal osoan zehar.

Habeartearen az­ken zati gainean, behealdean gezi‑leiho bat duen dorre lauki bat jaiki­tzen da, eta goiengo gorpu­tzean leiho biki parea alde banatan, profil oso lirainekoak, eliza‑faro izena egiaztatuz.

Eunate

Garestik ez oso urrun, zelai artean bakarti, erromesaren zain beti, Eunateko Santa Maria eliza, 1175 aldera eraiki zen eliza erromaniko erakargarria.

Bisitariari oso harrigarria gerta­tzen zaio honen oinplano berezia. Torreskoren antzera, oktogonoa da, eta batez ere ermita bere alde guztietatik ingura­tzen duen ar­kupea da berritasun bakarra, ez egituran eta ez eraikinean kaperarekin inolako loturarik ez duen oktogonoz­ko ar­ku irregularrez osaturikoa.

Gauza jakina da eraikin honen funtzioa 1520an hilerri izatea zela. Baina bere jatorriari buruz­ko ezer ez dakigu. Urteak dira Tenplarioen Ordenako fundazio bat izan zitekeenaren gogoetak ibili zirela, egitekorik garran­tziz­koena erromesak zain­tzea zuelarik. Orain berriz, Jerusalemgo San Joan Ordenaren ondasuna izan zitekeela uste da, eskualde honetan izan bai­tzituen halako fundazio ba­tzuk.

Ermitak, bi gorpu­tzeko abside ñimiño bat du, behealdekoa ar­kupe itsua duena, eta goialdekoa erdi‑puntuko ar­kuduna. Ermita honen berezitasunetako bat da sarrerako atea eta absidea bata bestearekiko elkarzutak izatea. Aurrealdean, inposta lau batez bereizten diren bi solairu bil­tzen dira. Goialdekoak, fuste oso mo­tzez inguraturiko hu­tsarteetan irekitako leihoak ditu. Zutabe­txo horien gainean gangen nerbio hasierak daude kokatuak, txermen‑formako musulman ku­tsuko kupula. Gangak bil­tzen dituzten nerbioak oker­tzen hasten dira, nahiz eta koka­tzen direneko horma, beste inposta lau bateraino zuzen igo­tzen den.

Mul­tzo osoaren tamaina oktogonala ez da prismaz­ko dorre­tzarra han dagoelako baliogabe­tzen, ez horixe, baizik eta teilatura igo­tzeko eta Izarbeibar lautadan kokatua dagoen ermita erakargarri horrek faroaren eginkizuna duela ere esan daiteke.

Mul­tzo osoaren apaingarritako osagai bakarrak zutabeetako kapitelak dira. Landareak, benetako animalia- eta mamu-irudiak, baita giza irudiak ere: hauen artean dan­tzari eta musikarien eszena bi­txiak ere badira. Baina argi dago eraikin honen balioa esteti­koa eta erakargarritasuna bere ar­kitekturaren edertasun soil, berezian, eta apartekoa esan genezakeenean dagoela. Gauza bera esan daiteke gertuan dagoen Torresko eliza-faroaz ere.

Hilobi sainduaren eliza

Donejakueko gal­tzada zaharraren er­tzean dagoen herri xelebre bat da Torres, Uran­tzia eta Viena arteko bidean. Badakigu han bazela ospitale bat; baina oraindik eztabaidan dago Hilobi Sainduaren Zaldunena ala Ira­txe monasterioaren menpekoa zen.

Eliza 1170ean eraikia izango zen. Beranduko data badu ere, harginentzat ez zen eragozpen izan mozarabiarren oroimena gorde­tzeko eta beren esparru hori kalifa-gangaz estali zuten, guru­tza­tzen diren arren gil­tzarrian elkar­tzen ez diren ar­kuez.

Jerusalengo elizaren aztarna bezala, oinplano erdiratuak badirudi lehenengo hipotesia iradoki­tzen duela, baina, egia esan eliza horren oinplanoa ez da biribila, baizik eta nabarmenki oktogonala.

Elizako sarrera hegoaldetik da; bere aurrealdea, altueraz txikiago­tzen diren bi gorpu­tzen bitartez ba­tzen da jakaldeko tradizioz­ko takeaturiko inpostaz bereiziak. Barruko esparruak horrela oso mul­tzo trinkoa osa­tzen du, edertasun plastiko ahan­tzezinez­koa. Eraikin nagusiari sartalde aldean, benetako “faroa” izan zedin eta eliza buka­tuta, eskuargi lirainean suari pizturik eusteko, dorre­tzarra eraiki behar izan zitzaion, karakola-eskailera itsa­tsia eta guzti; kontrako aldean abside txiki bat ireki zitzaion, burualde gisa.

Iñiguezen[26] ustez, eskulturak, Iruñeko oroigarriak Arabako San Vicentejoko eta Oz­kabarteko emariak bil­tzen ditu bere baitan. Kapitelen artean badira, eder­ki landuriko ba­tzuk. Beren ikonografiagatik bereziki garran­tziz­koak dira garaipen ar­kuko zutabeetako kapitelak, Piztuerako gertakariak sirobizanziar tradizioaren erara erabaki­tzen dituztenak. Absideko leiho txaranbelduak uztai­tzen dituzten zutabe­txoetan nagusi dira apaindutako kapitelak, hosto- edo animalia-irudiak (gameluak), hautako ba­tzuek Oz­kabartekoen eragin garbikoak direlarik. Badira zistertarren tradiziokoak ere.

Hiru habearte eta eliza oso apainduak

Eliza berezi moduan, lehenik eta behin, monumentalak direnak aipatu behar­ko lirateke –nekazaritza alorrean kokaturikoak ba­tzuk, gainera–, hiru habearte eta edergarri ugari dituztenak.

Aibar­ko San Pedro

Aibar­ko San Pedro 1146koa da: Bideko elizetako arte erromaniko jatorra duenetarikoa.

Honek ager­tzen duen berezitasuna hiru ataletako hiru habearte izatearena da, eta uste izatekoa da bazuela, XVI. mendean eliza zabalagotu zenean desagertu ziren zir­kuluerdi-formako hiru absidetako burualde bat. Al­txaeran habearteak kapitelak dituzten guru­tze egiturako sei harroinez bereiziak daude, beren aurrealdeei atxikitako zutabe erdiekin.

Hain zuzen ere, bere 23 kapitelen aberastasun eta joritasuna dira Aibar­ko San Pedro honen benetako arte al­txorra. Ezin ditugu deskribatu. Baina berauetan aur­ki daiteke erromaniko helduaren monumentuz­ko apaingarrietan gai abera­tsen agerpen zabala: kiribildurez hasi eta aldaskaz buka­tzen diren landare geometrizatu, lehoi eta lauoinekoak, arranoak, sirenak eta beste iru­dimenez­ko izakietaraino. Eskultura mul­tzo aberats hau Leongo erromanikoarekin zerikusia duena dela aitortzen da, nahiz eta beste ba­tzuk gertuagoko ahaide­ batera jo­tzen duten, Loarreko gaztelura, alegia; zeren eta txori eta arranoen gaiak hangoak izan baitaitez­ke. Baina, aho bateko aitortza da Aibar­ko maisua Oz­kabarteko erromanikoaren gai eta estilistikan guztiz murgilduta dagoela.

Zangozako Santa Maria

Sakontzeko, irakurri: «Andre Maria Erregina eliza (Zangoza)»

Aibartik kilometro gu­txitara, Zangozako Santa Maria ar­kitekturaz­ko mul­tzo oso interesgarria da, modu iradoki­tzaile batean zaharbe­rritua, mende batean zehar luzatu zeneko –erromanikoetatik hasi eta protogorikoetaraino– lan baten emai­tza konplexua.

Ar­kitekturaz mintzatu garenean esan dugun bezala, Zangozako Santa Maria mendearen bigarren herenean hasia izango zen eraiki­tzen eta hala hartu behar da, San Joanen Zaldunen mesedetan 1131n Alfon­tso Borrokalariak fundatu zuenetik laster.

Guztiz erromanikoa den horretan hiru habearte gera­tzen zaiz­kio –erdikoa alboetakoak baino garaiagoa–, hiru solairutan egitura­tua, bi inposta marrez bereiziak, kanpoaldean bezala, jacaldeko eragina azal­tzen dutelarik.

Baina, Santa Mariako eskultura da erromesaren eta bisitariaren arreta erakar­tzen duena eta historialariari igar­kizunak kanpora­tzen dizkiona.

Miresgarria da monumentuz­ko apaingarri-mota eta ugaritasuna, atariaren estal­garri, espainiar erromanikoetan lanketarik abera­tsena duena.[27]

Atea
Atariaren ikuspegia.

Zangozako atea txaranbeldua da eta bost ar­kibolta puntadunez egitura­tzen da zutabe-estatuen gainean finka­tzen direlarik –hiruna, alde banatan– eta 1200 baino lehenagokoak ez direnak. Horietan monumentuen hieratikotasuna, adieraz­pide plastiko moduan, bikain uztar­tzen da erritmo eta kontraste zen­tzu on batez.

Ez­kerretako hiru janbetakoak Hiru Mariak adierazten dituzte –Madalena, Jesusen Ama eta Santiagoren eta Joanen ama– Birjina Mariak eusten dion liburuaren gainean utzi nahi izan zu egileak bere sinadura: LEODIGARIUS ME FECIT. Eskuineko hiru janbetakoak dira San Petri, San Paulo eta apostolu iruzurgilea: JUDAS MERCATOR; idaz­kunaren bitarteko ezagu­tza egileak bilatu duena izan da, agian erromesei lagun­tzen zien mer­katari lukurreroen meha­txuen aur­ka ohartaraziz.[28]

Atearen gaineko atala
Ataria osorik

Ateburuan, berriro ere hamabi apostoluak ikusten dira Andre Maria buru dutela. Apostoluak, bakoi­tzak berea duen idaz­kunagatik ezagu­tzen dira eta jan­tziak daramatzaten soingainekoek tolesdura txiki eta lerro itxurakoak dituzte.

Tinpanoan, oso gizatiar eta bedeinka­tzailea den Kristo, sorbalda agerian eta belaun gainean liburu bat duela, Az­ken Epaiaren irudikapena dago. Suma­tzen da Epaile sagaratuak salbatuko direnengan gehiago pen­tsa­tzen duela –bere ez­kerretan– ilara estuetan pilatuta, alde batera beren galerara eroriz doazelarik galduko direnengan baino.

Atariko er­tzetan, hainbat neurritako eta mota askotako edukiak dituzten erliebe sailak txertatu dira mul­tzo askotatik datozenak zalan­tzarik gabe. Ikonoetako nahaspila horrek, atariaren fun­tsez­ko zatietan azal­tzen diren tamainarekiko zen­tzu handi horrekin desegoki direlarik, berriro ere sentiberatasun erromanikoaren horror vacuiari eran­tzuten dio, baina kategoria gu­txiagoko maisuen esku-hartzea ere susmarazten du.

Egiletza

Esku batek baino gehiagok landua da zalan­tzarik gabe, gu­txienez bi maisuren zuzendari­tzapean; argi dago, bata XII. mendeko az­ken laurdenekoa eta bestea XIII. mendearen hasierakoa denaren ondoz ondoko bi atariei dagoz­kien eskulturak berrerabili egin zirela. Garai honetan­txe osatua izango zen ataria egun ezagu­tzen dugun bezalaxe; zabartasun handi samarrez, gainera, bi aldeak zentratu gabe gelditu zirela ikusten bada.

San Juan de la Peñako Maisutzat ezagu­tzen den egilerik zaharrenak egina har­tzen da goiko aldea, hau da, Pantokratorra buru dela apostolu­tza estal­tzen duen koroaduran dauden bi ar­kuteriak; geldi-geldian dauden irudiak dira, ebakidura soilez­ko tolesturak eta begi handietako aurpegi karratuak dituztenak.

Beste maisua Leodegario da, ez­kerreko janbako zutabe-estatuan sina­tzen duelako ezagutzen da. Aurrekoa baino garatuagoa da maisu hau, fran­tsesa izango da agian, edo Chartreseko Portail Royaleko eskultura bikainen berri bazuena behin­tzat, nahiz eta beste ba­tzuk arte borgoindarrarekin lo­tzen duten.[29][30]

Habearte bakarra eta tronpa-kupula duten elizak

Nafarroan ere badira hainbat eliza, beren egitura berezia dela-eta arte erromanikoaren aberastasuna ager­tzen dutenak. Beronen iker­ketak, itxuraz­ko batasun-ideia baten gainean gure erromanikoarekiko iriz­pidea zehaztetik urruntzen gaitu. Bada Nafarroan eliza txiki talde­txo bat, habearte bakarrekoak, guru­tzadurarik gabeak gainera, baina tronpa-kupula batez bere erdi-erdiko gunean estaliak direnak. Uste izatekoa da, Loarreko elizaren kupula eraiki zuten maisuak ala hauen ikasleak direla hauetan lan egin zutenak.

Azueloko San Jurgi

Leku honetan bazen berehala desagertu zen beneditarren monasterio bat. Naiarako Santa Mariaren menpe zegoen abade­-etxe bat izaten hasi zen 1054an. Gaur egungo eraikina, Azueloko San Jurgiren elizarena, XII. mendeko lehen laurdenekoa da. Baina, zaharberritua izan da hainbat alditan. Bere ganga, adibidez, XVI.go berrikun­tza bati dagokiona da.

Erromanikoz egin zen lehenengo eraikuntzak Loarre gazteluko eliza izan zuen eredu.

Bere habearte bakarra bi tartetako karratu zabala da, horma‑hobi artean du guru­tzadura, eta burualdea kanoi-erdiko tarte batez osatua eta zir­kuluerdi-formako absidea lau esferaz estalia. Guru­tzaduraren erdiko tartea, lau tronpa txaranbelduren gainetan finka­tzen da, karratua oktogono bihur­tzen dutelarik; hau garai batean gaur egun galdua den oskolpe batez estaliko zen.

Al­txaera zutabe lirainez ba­tzen da harroin poligonal bikoi­tzetan eta zenbait kapiteletan.

Kanpotik ikusita, eliza honek horma sendoak ditu ongi lauturiko harlanduz­koak, eta bere burualdeak bolumen-joko ederrak eskain­tzen ditu guru­tzadurako gorputz kubikoaren bitartez, estalkiaren poligonoz­ko gorpu­tzetan eta bere absideko zir­kuluerdi-formakoetan amaituz. Guru­tzaduraren barrualdean apaindurez hanpaturiko kapitelak ditu eta Loarrekoak etor­tzen dira gogora: Badituzte lehoiak eta beste irudi sinbolikoak, Kristo ain­tza­tsuarena nabarmen­tzen delarik. Absideak hiru leiho ditu zutabe­txoak eta hainbat motatako kapitelak, landareki gaiak gailentzen dira besteen gainetik.

Katalaingo Kristoa

Katalaingo Kristoren Santutegia Orreagako kolegio‑elizari eman zi­tzaion an­tzinako monasterioa genuen. Donejakueko erromesen ospitale modura erabilia izan zen. Eta denbora pasa ahala garran­tzia galduz joan bazen ere, gaur egunera arte iraun izan du Katalaingo Kristorenganako jaiera herrikoiak.

Eraikin erromanikoa da santutegia, nahiz eta oso aldatua iri­tsi den guganaino, XVIII. mendeko lanak batetik eta duela gutxi eginiko zaharberri­tzea direla bestetik. Gorde diren zatiak, XII. mendekoak, al­txaerako sistema, estaliriko absidea, inguruko hormak –habearte bakarreko lau tartedunak– eta elizaren aurpegia dira. Mul­tzoari batasuna eta izaera ematen dion oskolpea eta elizaren aurpegia koroa­tzen duen kanpai‑horma berriz, beranduago zaharberri­tu zirenekoak dira.

Apaingarri monumentalak

Beharbada gehien axola zaiguna izanik, Jakako artearen ukitua duena da, Valdorba eskualdekoa, gainerako elizak bezala. Absidea bi inpostaz bereizitako bi erregistroetan zatiturik dago, behekoa takeatua da eta goikoa boladuna. Behealdeko gorpu­tzak erdi-puntuko zaz­pi ar­kuen galeria aur­kezten du, Loarren bezala, hosto eskematikoez apainduriko kapiteletako zutabeen gainetatik, gainetik doakion zimazioa duela. Bigarren erregistroan hiru leiho txaranbeldu irek dira, aurrerago labe tankerako ganga datorrelarik.

Elizako atariak, goialdeko zatian, hiru leihoz zulaturiko hormatal bat du. Az­pian, erdi-puntuko bi ar­kibolta lau, eta hauei, kiribilean erroleoz apaindutako kanpoko ar­kua eta behean hosto-eskemaz­koa beste bat eran­tsi behar zaiz­kie. Alde banatako bi zutabeak zenbait motatako kapitelez koroatuak daude: harpiak eta asko ezagu­tzen ez diren per­tsonaiak. Tinpanoan krismoi bat dago. Jakako estiloaren eragina ikusten da denean, baina era zakarragoan.

Olletako Jasokundea

Olletalo Jasokundeko parrokia XII. mendeko bigarren zatian sortua izango zen, biek duten an­tzagatik, aurreko bi elizen eraginpean; eta haien antzera, zenbait zaharberri­tze nozitu dituzte.

Oinplanoa angeluzuzena da hiru zatitan, zir­kuluerdi-formako abside sakona, kapitel sendoak eta tronpa gaineko kupula handia, egitura karratuko dorre batean kokatua. Azuelon bezala, alboetan –iparrean eta hegoan– horma‑hobiak tronpak baino lehenagoko mailan, oskolpearen zama bota­tzen dute. Oinarriek zutabe erdiko entregak dituzte kapitel eta zimazioekin. Barruan halako kapitel sail handiaren artean, badira figuratiboak –eseritako irudiak, animaliak eta mamuak–, baita landarekiak eta apaingarritako beste gai batzuk ere. Absidea, hostoz apaindutako inposten gaineko labe-gangaz estal­tzen da, zeinaren az­pian erdi-puntuko hiru leiho txaranbeldu dauden. Inguruko horma, era guztietako harburuz apaindurik dago hegalean, eta lau kontrahorma lirainez sendotua. Sarrerako atea, erdi-puntuko ar­kuduna da biribileko bi ar­kibolta lodiez –kanpoaldekoa, erroseta eta boladuna– fuste lauz­ko zutabe­txo ukondotuez zutituak. Kapiteletan buruak ikusten dira, kiribildura eta aldaska artean; beraietan zimazioetan bezala, Jaka aldeko aztarna ikus daiteke.

Beste hamaika baseliza

Aipatu berri ditugun hiru eliza horiez gain, eta beren neurri eta topografiagatik hiriguneetatik urrutiratuak diruditenak –Gudiol eta Gayak “XII. menderen lehen erdiko landa-eraikinik onena” izendatu dute Azuelokoa–, gogoratu behar genituzke hemen­txe. Nafarroako zelaietan barrena sakabanaturik, landako erromanikoak eman zituen eliza­txo mordoxka dago eta sentiberatasunez begiratuko lukeenaren bisita merezi dute, ez egituretan edo edergarrietan fintasun berezia izateagatik, baizik eta halako eraikun­tza natural eta xumeen berez­ko graziagatik. Hala ere, honek ez du harridura a­tseginik ken­tzen ba­tzuen eskultura-apaingarrietan.

Halakoetan adituak gustura ari­tzen dira lehen aipaturiko maisu handien lanak eta landako beste eliza nafar askoren arteko berdintasunak erregistra­tzen; monumentu berezirik ez duten ermitak bazterretan gordeak. Nabarmendu di­tzagun haietako ba­tzuk.

Artaiz­ko San Martin

Irunberri eta Iruñea artean dagoen Artaiz­ko San Martinen ate ederrean ikusi nahi izan dira Iruñeko Klaustroko Maisuaren arrastoak. Egia da, bai, atearen alboetan diren lehoi sinbolikoak alde batera utzita, bai alde bakoi­tzeko zutabeek, bai ar­kibolta eta kapitelek trebezia berezia duen artista bat erakusten dutela.

Hango sei kapiteletatik bik dituzte finki landutako landareak, beste bik harpia irudiak eta gainerakoak apaindurez hanpaturikoak dira. Harburuetako irudiak nekez ezagu­tzen dira, eta metopetan, badira eskulangin­tza zakarrekoak –arimak pisa­tzen, meza, Epulon abera­tsa, eta abar.

Zamar­tzeko Santa Maria

Sakontzeko, irakurri: «Zamartze»
Zamartzeko ikuspegi orokorra.

Arakildik ez oso urruti, Zamar­tzen an­tzina monasterio bat izan zela azaltzen da dokumentuetan; Iruñeko egoi­tzari X. mendetik loturikoa zen. Hurrengo mendean, San Migel in Excelsis monasterioa, Zamar­tzeko monasterioaren buru azal­tzen da; baina, honek ondorengo urteetan bereganatu zuen garran­tziagatik, monasterio hura bigarren mailako bihurtu zen.

Eliza txikiaren eraikun­tza, gaur egun ikusten dugun moduan, Aralar­ko eliza baino beranduagokoa izango zen. Ar­kitektoa, Jakako erromanikoa egoki ezagu­tzen zuenak, hu­tsarteen inguruei ar­kuen zorioneko konponbide eman zien, Zangozako ereduei jarraituz. Eskulturetako apainketak landare-egiturak ditu. Palma-itxurako apaingarriak eta guru­tzaketak sentiberatasun handikoak dira eta Artaiz­ko elizakoen an­tza dezente dute.

Unxeko San Martin

Muino bat garaituz, Uxuetik hurbil dago San Martingo eliza, Unxeko San Martingo baserriari izena eman zion eta gaur egun desagertua den gaztelu baten bueltan osatuz joan zen.

Elizak lau tartetako habearte bat, kripta gaineko zir­kuluerdi-formako absidea eta oinetan koru garai bat du, ar­ku zorrotz baten gainean –XIV. mendeko lana. Absidea eta kripta dira zatirik an­tzinakoenak. Absideak hiru leiho ditu erdi-puntuko ar­ku tolestuekin, eta laz­ki landutako mamu buruak dituen harburu figuratibo gainetan inposta lauez amai­tzen da. Epistolaren alboan, XVIII. mendean eraikinari beste habearte bat eran­tsi zi­tzaion.

Atari nagusia da, iparraldetik beste bat baitu, lehen erromanikoa. Ar­kupe moderno batek babesturik dagoen eskultura landuak erakar­tzen du bisitariaren arreta. Hiru ar­kibolta txaranbelduak zutabe ukondodunek zur­kaizturikoak dira eta zimaziozko kapiteletan amaitua. Hauek Uncastilloko Maisuarenak direla esaten da. Hauen arteko bat fun­tsean edergarria da; gainon­tzeko hirurak irudidunak. Batean, leku hartako zaindari santua, San Martin dakusagu, bere kapa eskalearekin erdibi­tzen. Janbetan buru arraroak ikusten dira txibistez nahasian; ar­kiboltak edergarritan oso soilak dira, eta harburu­txoetan musikarien eta irudi bihurrikatuak sor­tzen dira; Artaiz­koan ikusten dira horien modukoak.

Aguilar Kodesko San Bartolome

Kodesko mendilerroaren oinetan, Azuelotik ez oso urruti, San Bartolomeren ermita dago.

Eliza, habearte bakarrekoa da eta bi tarte eta zir­kuluerdi-formako absidea du, XII. mendeko hormak zutik ditu baina, gerora zenbait alditan zaharberritua izan da; bere estalkia gurutze-ganga da, habearteetan protogotiko estilokoa et galloi‑kupula absidean.

Jatorrizko eraikinetik zati nagusia bere ataria da eta, zenbaiten ustez, bere zutabeen kapiteletako irudiek –harpiak, hegazti harrapariak, arrano buruak eta abar– Esteban Maisua oroitarazten omen dute.[31] Tinpanok, lehoi- eta ahun­tz-buru irudiko harburuen gainetan kokatuak, bere baitan har­tzen ditu ateburu estu batean Bibliako idaz­kun batekin dauden bi aingeru makurtuek eu­tsitako Krismoi baten barruan Bildots Mistikoaren erliebea; Armentiakoaren kidea den lanarekin lotu daiteke.

Ama birjina larreko

Nabaskozetik gertuan, errepidearen ondoan, Ama Birjina Larreko ermita aur­ki­tzen da, gaur egun hilerriko kapera modura erabil­tzen bada ere. Xumeetan xumeena den ermita honel XI. mendearen az­kenekoa ala XII. aren hasierakoa dirudi.

Tarte bereizgarririk gabeko habearte ba­karrekoa da eta zir­kuluerdi-formako absidea esfera‑laur­den batez estal­tzen da. Habeartearen gainean, ganga zorrotz bat abia­tzen da, inguru osoa ibil­tzen duen inposta lau batetik.

Bere barneko kapiteletan eta harburu­txoetan, batez ere, lumaje gogorreko eta moko sendoko txoriak, eta XII. mendeko hasierako hamar­kada horietan oso herrikoiak ziren alegia-bildumetako irudiak ikusten dira. Kuz­kurturiko giza irudiak, ileak laztanduz, musulman eskatologiako arima zigor­katuak, eta abar.

Berriobeitiko Garbikundea

Berriobeitiko Garbikundeko egungo parrokia-elizak 1200 aldeko eraikin protogotiko bat du.

Elizak hiru tartetako angeluzuzeneko oinplanoa duen habeartea eta labe-itxurako ganga eta zir­kuluerdi-formako burualdea ditu. Habeartearen estalkia kanoi-ganga da, zutabe karratuetan zin­tzilikaturiko erdi-puntuko ar­ku zerrendaz eta korurako­tze ar­kuan atxikitako harroin bikoi­tzez eu­tsitakoa.

Ataria da eliza honen bi­txikerietako bat, behin eta berriz eginiko zaharberri­tzeetan oso aldatua izan den ataria, hain justu. Baketoiak dituen hiru ar­kiboltako ataria da, ar­kibolta hauetako zutabe gainetako kapitelak, zentauroaren eta san Migelen arteko borrokaren irudiez apaindurikoak dira, Baskonian goiaingeruaren irudikapen zaharrenetarikoa delarik. Sarrerako ar­ku zorro­tza krismoi batez buka­tzen da. Eskulturaz­ko lan honek guztiak oso an­tzinako zapore herrikoia du.

Ar­tzeko Santa Maria

Ar­tze ibarra eliza erromaniko txikiz beterik egon zen. Gelditu direnen aztarnetatik eta oraindik landetan aur­ki daitez­keen ermitetatik, Ar­tzeko Santa Mariaren eliza nabarmen­tzen da.

Elizak oinplano angeluzuzena eta hiru tarte desberdin ditu eta aurretik tarte zuzen bat duen burualde zir­kuluerdi-formako bat, ar­ku zerrenden artean kanoi erdi batez estal­tzen da, garaipen ar­kua besteak baino makurragoa delarik. Zerrendak harroinetan finkatuak inposta lauez bira osoa ingura­tzen du. Beste inposta takeatu bat aurrekoa baino beheragoko mailan dago kokatua. Absidean hiru leiho daude eta bi habeartearen alde banatan. Erdi-puntukoak dira, landarez­ko kapitelak edo errosetak eta palma-itxarako irudiak.

Kanpoan, hegalaren az­piko harburuak higaduraz nahikoa hondatuak badira ere, Artaiz­koak gogorarazten dituzten giza aurpegi eta irudiak igar daitezke. Kanpoko hu­tsarteetako ar­kuen kapitelak, landareki eta estilo eskematiko berekoak dira.

Atariak, hegoaldean kokatua denak, hegal baten az­pian hiru ar­kiboltako erdi-puntuko ar­ku bat azal­tzen du puxtarriz, buru­txoz eta pinaburuz apainduak. Ar­ku hauei eusten dien zutabeek ederturiko kapitelak darama­tzate, kanpoko biak guru­tzaturiko landaredunak eta barrukoak irudidunak; eskuinekoak Kristo mandorladuna, bost lagunez inguratua, eta ez­kerretakoa sei irudi dituena. Oso hondatua badago ere, Igokundeko eszena dela esan daiteke.

Jakako eraginak

Eraginei buruz hitz egiten hasiz gero ez da zalan­tzarik ere, erromesaldietako Gal­tzadan kokaturiko eliza askotako gramatika zeinuak badirela. Jakaldeko apainketa modua Nafarroako leku askotan ezarria izan zen, hain zuzen ere lehen aipatu ditugun, Vadolungoko San Adrianen, Aibar­ko San Pedron, Katalain, Azuelo eta abarretan. Nahiko zaharrak diren datak aipatu ditugu jada.

Protogotiko elizak

Nafarroan landako beste eliza asko beranduagoko aldietan kokatu behar dira, sarritan protogotikoan izenda­tzekoak baitira; izan ere, guztiz erromanikoa denetik oso gu­txi baitago, adibidez: Aberingo San Joan Bataia­tzailean, Badostaingo San Migelen, Ziraukiko San Romanen, Lergako San Martinen, Etxanoko (Oloriz) San Pedro ad Vinculako ermitan, Eusako San Estebanen, Orisoaingo San Martinen, Egiarteko Santa Marian eta abarretan.

Gares

Donejakuerako erromesbide nagusiak Garesen bil­tzen ziren. Hiribildu honen jatorria, zubi erromanikoari estuki loturik aur­ki­tzen da, honen ondoan kokatuz eta haziz joan bai­tzen. Zubia XI. mendean eraiki zen hiribilduaren sorrera bera baino lehenago, Arga ibaiaren beste aldera erromesak igaro­tzen lagun­tzeko ezinbestekoa bai­tzen.

Santiago eliza

Rua (kale) nagusian kokaturik, Santiago elizaren ataria Donejakueko gal­tzadara begira dago zuzenean. An­tza denez 1142rako eraikia zegoen. Baina, hasiera hartako elizatik, habearte oso zabal bat ingura­tzen duten hormak baino ez dirau­te zutik; baina XII. mendean hiru izango ziren, agian.

Hegoaldeko ataria da eliza horretan garran­tzitsuena eta erromanikoa. Tinpano gabeko ate baten gainean ar­ku gingildunak Lizarrako Ruako San Pedron eta Ziraukin bezala, bere bost ar­kiboltetako erdi-puntuko ar­kuak turuta itxura har­tzen dute, eskultura landuz beterik, ez erradio eran kokatu­ak, baizik eta ar­kibolta bakoi­tzaren lerroa jarraituz segidako eskulturekin.

Ar­kiboltak, oso egoera hondatuan dauden giza buruak eta beste gai ba­tzuk ikusten dira, kapitel txikiak dituen zutabe ukondodunen gainean kokaturik. Alboetako hormak apainduak eta egoera hobean gordeak diren harpia zerrenda batek badirudi San Joan de la Peñako Maisuaren presen­tzia iradoki nahi duela, Garesen.

Ar­kiboltetako edergarriei buruz, aldiz, egoera onean zaindu izan balira, 79 erliebeek arretaz eginiko azter­keta bat mereziko zuketen; izan ere, mul­tzo osoak oso ongi hausnarturiko egitasmo batena dirudi.

Hori asko nabarmen­tzen da adibidez, ar­kibolta bakoi­tzaren gil­tzarria okupa­tzen duten irudiak begiratuz gero. Birjina Maria dago lehenengoan; aingeru bat, bigarrenean; Espiritu Saindua, hirugarrenean, Gizakunde bat, “Erospenaren historia”ko oinarriz­ko gertakaria oroitarazten duena.

Ar­kibolten biran aingeruak ezagu­tzen dira lehenengoan; San Jurgi eta zentauro ba­tzuk, bigarrenean; Haur­tzaro aldiak, hirugarrenean; Sorreraren saila, az­kenekoan.

Guru­tzearen kapera

Guru­tzearen kaperan, Murugarren auzoan kokaturikoa –Gares­ko Hiribildu zaharra deritzonean–, gaur egun hiribildu historiko honetan gorde den eliza erroma­nikoetan zaharrenetakoa da. Lehenbiziko elizak XII. mendearen az­ken aldeko data dauka. Tenplarioen Ordenak eraikia izango zen. Nafarroako eliza erromanikoetan hainbestetan errepikatu den eskema jarraituz eraiki zen: lau tartetako habearte bakarra, tarte zuzen batekin eta zir­kuluerdi-formako abside batez osaturiko burualdearekin, zorroztasun apur bat duten ar­ku zerrenda, kanoi-gangez estalia.

Eraikin erromanikoari XIV. mendean iparraldetik beste habearte gotiko bat eran­tsi zi­tzaion.

Absideko monumentuz­ko zenbait apaingarri erromanikoz aparte, Guru­tzearen kaperako gauzarik nabarmenena bere hegoaldeko ataria da. Hiru ar­kibolta eta beroien artean leudekeen bi baketoi ditu. Atari honetan gure begirada erakar­tzen dute oso finki landutako moldurek. Ataria ingura­tzen duen az­ken moldurako hostoek bizan­tziar estilo garbia dute.

Bisitariaren begirada lilura­tzen dute ar­kiboltetan pila­tzen zaizkion gai figuratiboek. Hostoenak eta ­gurutzaketak ugari dira, baita hegazti eta lauoinekoak ere; baina, batez ere, harrigarrienak gizakiaren grina txarrak gogorarazi nahi dituzten irudiak dira ugari: diruzalekeria, haragikeria, haserrea, sabelkoikeria, emakume tenta­tzailea... katekesi oso bat erromesen erabilerako.

Lizarra

Gure erromesaldiarekin jarraituz, Garestik laster iri­tsiko ginateke Lizarrara, lehenengo herri gune batetik; Lizarra, eta XI. mendean Antso Ramirez erregeak babesturiko ondoz­ko ondoko burguen fundazioetatik –frankoenak eta nafarrenak, ongi bereiziak hasieran– hiria garatuz joan zen eta, erromesbidea denez, garran­tzian haziz. Erromesek han arte eta debozio-leku galanki aur­ki­tzen zituzten, ospitaleaz gainera.

Ruako San Pedro

Ruako San Pedro XII. mendearen az­ken laurdenekoa da. Muino baten gainean eraikia eta San Juan de la Peña monasteriokoa izan zen hasieratik, Iruñeko Go­tzaindegiarekin auzi luzeak izan bazituen ere.

Elizak hiru habearteak ez ditu zabalera berekoak. Hiru abside dituzte. Erdikoak hiru absidiolo ditu. Ar­kuak, zistertarren eraginekoak, zorro­tzak dira. Alboetako habearteen gangak XIV. mendean berritu ziren; baina beranduago zaharberri­tze baten premian izan zen, XVI. mendean.

Ruako San Pedroren ikusgarritasunik handiena agian, bere klaustro erromaniko handian egonen da, Nafarroako eskulturgin­tzako mul­tzorik abera­tsena baita. Zori­txarrez, gaur egun bi hegal besterik ezin ikus di­tzakegu; izan ere, beste biak 1572. urtean txikituak izan ziren eliza gainean kokaturiko gazteluaren hondora­tze dorpe baten erruz. Inondik ere, 1170. urtean landua izango zen. Egile honek ezagu­tzen zuen Iruñekoa, zalan­tza handirik gabe, eta baita San Joan de la Peñako maisuaren lanak ere beharbada.

Bere kapiteletako gaiak oso dira aberats eta ugariak. Badira landarekiak, baita animalienak ere, eta argi­tzen oso erraz ez diren harpien sinboloak. Ebanjelioen araberako Kristoren bizi­tzako gertaerak eta beren martiri­tzako akten araberako apostolu eta martirienak dira jarrai­an. Hauetako ba­tzuetan, eszenak azalpen epigrafiakoa ematen du:

San Loren­tzorenak,

Hic tadit Laurencius tesauros

San Andresenak,

Hic iubet eum Egeas incarcenari

Ikonoetako bi­txitasunagatik eta ia lauak diren azalera kurbatuen gaineko tolesturen grabatuengatik, J. E. Urangaren ustez, ertilariak bere ereduak bilatu zituen, ez hainbat Silosko klaustroan, baizik eta erromaniko aragoarrean.[32]

San Migel

San Migelen eliza ere berant erromanikoa da. Berau, 1187rako egina zela baiezta daiteke, auzo eta azoka berria popula­tzeko Antso Az­karraren agindua ezagu­tzen delako. Elizak hiru zistertar habearte ditu. Burualdea besterik ez du erromanikoa.

Iparraldeko ataria

Hegoko eta iparreko bi sarreratatik, iparraldeko ataria da interesgarriena, aro modernoan berriro armatua, nahaspila­tsua beraz. Nafarroako eskultura erromanikoaren sinkretismoaren adibidea da San Migelen ataria, estilo protogotiko baten barruan hainbat eragin bil­tzen baititu, eta hurrengo urra­tsa izango dira Tuterako Epaiaren Atea[33] eta beste ondorengo mul­tzoak. Han, beste ateren batetik ekarritako Apostoluak daude, ba­tzuk zutabeei itsa­tsiak eta paramentu lauei besteak, Zangozako ataria ekartzen dute gogora. Azter­keta estilistikoaren arabera badirudi hainbat maisuren lana dela.

Lehenengo maisuak bere­tzat hartu zuen tinpanoaren lanketa –Kristo Pantokratorra tetramorfoekin; Maria eta San Joanen imajinak, alboetan–, ar­kiboltak –aingeru lurrinkari, profeta eta abarrekin–, kapitelak eta Apostoluen bi erliebe handiak. Horien identitate-ikurrak buru ile­tsu eta zapien ezaugarrietan bil daitez­ke. Ertilari garden bat da, burdin ziriz eginiko kaligrafia eta okerduretako lanketa nahiago izan zuen jan­tzietan eta aldi berean aurpegiak nolabait idealiza­tzea, gotikoaren aldarrikapena eginez. Komentariogile batek egiten duena gehiegiz­koa irudi­tzen zaigu: honen estiloa Silosko Andre Maria Gizakundekoaren Maisuaren estiloarekin lo­tzea.

Tinpano erdian Kristoren irudia ingura­tzen duen argi-koroan latinez­ko epigrafiaz eginiko bi seioinekoren irudikatze trinkoa interesgarria da, idolatriaz­ko sineskerietan eror­tzeko tentaldiaren aur­ka erne jarrarazteko.

NEC DEUS EST NEC HOMO
PRAESENS QUAM CERNIS IMAGO;
SED DEUS EST ET HOMO
QUEM SACRA FIGURAT IMAGO

Ez da Jainkoa ez eta Gizona ere ikusten duzun gizona; baina Jainkoa eta Gizona da irudi honek adierazten duen Hura

Lau ar­kiboltak Bibliako gaiez eta ebanjelioetako gertakariez estaliak daude. Kanpoaldeko eraztuna, bosgarren ar­kibolta bat izango li­tzatekeena, santuei eskainia dago: San Pedro, San Joan Ebanjelaria, San Loren­tzo eta abar. Ez­ker aldeko zutabeetako kapiteletan Haur­tzaroko aldiak eta beste gaiak doaz. Janbetako erliebeetan: San Migel herensugea lan­tzaz zauri­tzen eta arimak haztagan pisa­tzen; hilobi hu­tsa eta emakume santuak: hau dena, lanketa finetan, oihalen koka­tze ugarietan, eta zen­tzuz­ko konposaketa ederrean.

Zutabe‑estatuak bigarren maisu batenak direla esan behar: apostolu eta profeten irudi handiak, aurpegi eskematiko eta modelatu laburrekoak, lerrodura handieneko tolesturak dituztelarik.[34]

Hirugarren esku batek tailatuak izango dira atariko eskuin aldeko muturreko bi kapitelak, erromesaldiei buruzko gaiak. Konposaketaren oso bestelako iriz­pide bat adierazten du, eta sakona da bere teknika, argi‑ilunen eragina bila­tzen duena.

Hemen ez gara geldituko Lizarrako San Pedro elizaren aipamena egiten, zalan­tzarik gabe Lizarrako zaharrena delarik ere, baina gerora gotiko bihurtua; ezta Hilobi Santuarena ere, beranduko erromaniko hasierako eliza baten eskema errepikatua aur­kituko baitugu, burualde hirukoi­tza eta zistertar estiloko hiru habeartetan jarrai­tzen duena, eta beharbada izan zuen eskultura lanetatik balioz­koa duen ezer gelditu ez zaiona. Dena aldatu egin zen ondorengo mendeetan.

Errege Jauregiak

Errege Jauregiak, aldiz, merezi du bisita bat, bera baita erromaniko zibiletik geldi­tzen zaigun aztarna apurra. San Martin plazan dagoen hau, XII. mendearen az­ken herenekotzat jo daitekeena, eskulangin­tza erromaniko izugarria handi bat duena da.

Eraikinak baditu harlanduz­ko bi gorputz eder, molduraz­ko inpostez mar­katua fatxada bakoi­tzean, hainbat mailatan. Apaindurazko edergarrietan, giza eta gai adieraz­korren apaingarrien ordez zistertar artearen geometriaz­ko eta lorez­koen aldaketa hasia ikusten da. Ar­ku eta zimazioen edergarri guztiak zerra-hortz edo moldura soilak baino ez dira. Leihoetako kapitel txikiek behin eta berriz­ko osagaiak errepika­tzen dituzte, harpiak eta irudimenez­ko animaliak Ruako San Pedroren klaustrokoen senideak inola ere.

Orreagari buruz­ko Gesta Kantuetan inspiraturiko gaiagatik, Erroldanen eta Ferraguten arteko borroka irudikatzen duen kapitel bat ezaguna da, eta horrela sina­tzen du:

MARTINUS DE LOCRONIO ME FECIT.

Duelu mitiko baten historia da eta merezi du begirada pausatu bat borroka garaiko uneak eta armen zein janz­kera benetakoak nolako errealismoz gogora­tzen diren.

Ira­txeko Santa Maria

Ira­txeko Santa Maria monasterioaren an­tzinako jatorriaz ezer gu­txi dakigu. Monasterio hau, Nafarroatik Errioxarako igarobidean kokatuta egoteak haz­kundean mesede galanta egin zion XI. mendean zehar. Emari asko jasotakoa da. Eta mende honen bigarren erdian santu batek –San Verebundok– gobernatu zituen haren norabideak. Gaur egun oraindik baden eliza bikain hau, hainbat alditan izan zen eraikia hurrengo mendearen erdialdean, eta osatu, berriz, zistertarrak bertan monasterioa okupatu zutenean osatu zen. Bere gainbehera XIII. mendean hasi zen eta, diziplina lasaitu ahala, eraikina bera ere hondatuz joan zen. Maila guztietako berreskura­tzea lor­tzeko eta klaustro plateresko ederra eraiki­tzeko, XVI. mendeak iritsi behar izan zuen.

Beharbada, aurreko beste prerromaniko baten ordez etorri zen, monasterio-eliza XII. mendearen erdi aldera hasi zen eraiki­tzen. Garai horretakoak dira abside hirukoi­tza duen burualdea eta guru­tzadura. XIII. menderaino iri­tsi ziren ondorengo aldi ba­tzuetan guru­tzadura eta hiru habearteak zistertar erara estali ziren, guru­tze-gangaz.

Atariko al­txaeran, hiru gorpu­tzetan zati­tzen da erdiko habeartea, takoz­ko inpostez, landare gaiez eta guru­tzaduraren besoetatik luza­tzen diren diamante-muturrez bereizirik. Erdiko habeartearen behereneko gorpu­tza itsua da; honen gainean dagoen bigarrenak badu zutabe­txoen gaineko erdi-puntuko ar­ku sail bat eta bien artean hiru leiho txaranbeldu ditu. Hirugarren gorpu­tzaren amaiera begi‑zulo eta ar­ku txiki itsu sail batek ematen du. Guztien artean mul­tzo orekatu eta bi­txia osatzen dute.

Monumentuz­ko bere apaingarriei buruz lehendabizi Ebanjelarien lau irudi antropomorfoak aipatu behar dira, animalia-buru sinbolikoak dituztela, guru­tzaduraren tronpa az­pian egokituak eta beharbada XIII. mendean landuak. Honek ataria ere zistertar eraginekoa du, XII. mendekoa.

Baina kapiteletan azal­tzen dira dotoreen eskultura-apaingarriak. Zutabe handien buruetan direnak bikainak dira; baina leihoak uztai­tzen dituztenak ez dira gu­txiago. Habearteetan eta guru­tzaduran ugari dira jatorriz zistertarrak direnak, landarez­koak eta geometriazkoak alegia. Absideetakoak zeharo erromanikoak dira, apaindurez hanpaturikoak eta landarez­koak elkarren ondoan direlarik.

Garaipen ar­kuan kokaturikoak dira ederrenak: ez­kerretako zutabeak zaldunen arteko borroka bat erakusten du eta eskuinaldekoak, berriz, Ager­kundearena. Biak, lerromakurrez­ko eta tratamendu laburreko marraz­ki bikaineko irudiak dituzte agerian. Interesgarriak dira San Martin bere kapa ebaki­tzen eta ame­tsetan Jesus azal­tzearen ikuskaria dutenak. Gainerako kapiteletan gerrarien borrokaldiak, sagittarius bat, zuztarrez elkar loturiko zomorroak –Lizarrakoan bezala. Desagertuak dira ar­kiboltak eta haien ordez­koak dira moldura gotikoak.

Tutera: mugako erromaniko bat

Tutera Ebro ibarreko hiriburua delarik, Tuterako erromanikoa, kronologiaz eta aldi berean geografiaz­ nolabaiteko muga batean gara­tzen da. Ezin harrituko gaitu, sorreraz islamdarra eta Alfon­tso Borrokalariak 1119an bere errekonkista burutu zuen arte, zenbait mendez musulman, mozarabiar eta juduez populatua izan zen Tuterak berant erromaniko eta protogotiko baten ezaugarriak azal­tzeak.

Madalenaren eliza

Gorde direnetatik elizarik zaharrena Madalenarena da. Ba omen da han, XII. mendearen hasierako urteetatik dirudienez mozarabiarra izan daitekeen eliza bat.

Gaur egun­ko eliza mende horretako bigarren erdikoa da. Trazu irregularreko habeartea eta ardatz desbideratua du, zaz­pi tartetan bereizia. Kanoi erdiko ganga zorrotz batez dago estalia, zutabe-erdiz buka­tzen duten ar­ku zerrenda indar­tsuez zurkaiztua dago. Denbora joan ahala eliza honi kaperak erantsi zi­tzaiz­kion; horietako batek, kanpoaldera, gaur egun oso zahar­kituak dituen apainketa desberdineko ar­kiboltak eta kapitel apaindurez hanpatuak dituen ataria zuen.

Eliza honetan deigarriena, zalan­tzarik gabe, erdi-puntuko atari nagusia da, eta badu berezitasun bat, atari erromaniko nafarretan bi­txia dena: lau ar­kibolten erradioetan kokaturiko irudi landuak.

Barru aldeko ar­kiboltan, Gizakundeko Andre Mariaren gertakaria landu zen. Oso bi­txia da bere diseinua: eserita en­tzuten du Andre Mariak belauniko dagoen Aingeruaren berria. Gizonoi eskain­tzen digun Jainko Haragi eginaren Egoi­tza soil izatearen Andre Maria baten an­tzinako uler­menetik urrutira­tzen gaituen lana da. Oraingoan bera da koroaturiko Erreginaren begirada eta begirunea erakar­tzen duena. Eta han­txe bertan dago aingeruaren ondoan, argi‑koroetan dagoen usoa, Espiritu Sainduaren sinboloa, Birjinaren sabela sagara­tzen duena. Bigarren ar­kiboltan harpia eta animalia sinboliko sail bat dago: benetako eta fantasiaz­ko animalia-multzo oso bat.

Mandorla laugingildun baten barruan tetramorfoz inguraturiko Kristo dakusagu tinpanoan; eta bi emakume –zalan­tzarik gabe Marta eta Maria dira, zeina Madalenarekin identifika­tzen zen. Az­ken Epaia gogorazten duten tronpetak joaz, aingeruak ikusten direneko men­tsula gainetan kokatua dago tinpanoa.

Kapitelak, kanpoko atarian –oso egoera txarrean dago– nahiz barrukoan, Kristori buruz­ko ebanjeliotako gaiak dira, haur­tzarokoak batez ere. Landarez­koak ere badira eta hauek estilistikoki Katedraleko lehenbizikoenekin zerikusia dutenak dira. Mul­tzo hau Ira­txen ala Oz­kabarten ikus daitekeen harburu-multzoaren oso an­tzekoa da.

Beronen kronologiari dagokionez, badirudi Madalenaren eliza hau, Tuterako katedralaren klaustroko lanak baino zerbait lehenagokoetan sailkatu behar dela.

San Nikolasen eliza

Izan ziren bai, zalan­tzarik gabe Tuteran beste eliza erromaniko ba­tzuk, baina ez dira beroien zati ba­tzuk baino geratzen. Aipa dezagun San Nikolas eliza, 1131n eraiki eta Oñako monasterioari eman zi­tzaiona. Erai­tsia izan zen beranduago eta horren ordez eraikin barroko bat jaso zuten.

Hasierako elizaren tinpano erromanikoa besterik ez da gorde. Gaur egungo elizaren saihe­tseko ate baten sarrerako ar­ku gainean kokatu zen. XII. mendearen az­kenaldikoa da. Honen erdiko puntua hosto­tza mardul eta pinaburuak dituen zuztar zerrenda aberats batez dago apaindurik.

Hirutasun Santua da gaia, goitik behera irudikaturik: Usoa mendelaren muinean dago, eta Aita az­pian, bere belaun gainean duela Semea, ez­kerreko eskuan ebanjelioa daraman Jesus Haurra. Aita eta Semea hesi­tzen duen mandorla mistikoa tetramorfoen eta ertz batean kuz­kurtuta dauden Dabid eta Eliasen irudi profetikoez inguraturik dago.

Ohartaraz dezagun Silosko hirutasun taldea ere (1160‑70) –honen eredua izan daitekeena– bertikalean egituratua dagoela, Jeseren Zuhai­tzaren amaiera moduan; baina, ez Tuterako hirutasunaren antzera, zeren eta Aitaren esku bedeinka­tzailea ez baitago konposaketaren arda­tzean jarria.

Eredu bizan­tziarraz hitz egin izan da. Dena dela, hemen molduren, zuztarren eta profeten lan­keta San Nikolasen lanarekin aldera­tzen da, batez ere, Lizarrako Magdalena eta San Migelekin.

Ukitu erromanikoak dituen hirutasun gaiaren an­tzeko garapen bat Donejakueko Ain­tzaren atarian besterik ezin aur­ki dezakegu, gainon­tzekoak gotikoak baitira.

Katedrala

Abia gaitezen orain Katedraleko lanetara. Bazen Santa Maria Zuria izeneko eliza bat berau eraiki aurretik. Berari itsa­tsita hasi ziren gaur egun­go klaustroa eraiki­tzen. Gerora eliza osoaren berri­tzea etorri zen, eta katedrala eraiki.

Klaustroa

Egokia da beraz, gure aipamena klaustrotik hastea. Gauza jakina da zenbait gela bazela klaustroan, 1160 aldera. Hormako oroigarri batean ikus dezakegun datagatik: 1174. Eta agirietan ere azal­tzen da 1186. urtean oraindik eskupekoak ematen zirela “klaustroko lanetarako”. Beraz, kronologikoki mendearen az­ken hereneko eraikina dela esan dezakegu.

Bi hegal ditu, ipar eta hegoan, bedera­tzi ar­kuz osatuak; eta beste bi, sortalde eta sartaldean, hamabikoak; txandakako bi eta hiru zuta­be-taldeen gainetan zur­kaiztuak. Bada deseginiko kapitelen bat baina, orokorrean, nahikoa ongi gordeak dira, gaiak ezagutu eta bere taila ederrak estima­tzeko. Ipar galeriako kapitelak Kristoren bizi­tzari eskainiak daude, ebanjelioen arabera, Nekaldiko eszenak falta badira ere. Hego aldeko galerian apostolu eta santuen historiak ikus di­tzakegu. Sartaldeko galerian berriz era guztietako animalia eta zomorroen gaiek ugari dira.

Estilistikoki, tolesdura astun ugariez jan­tzitako irudi trinkoak nagusi­tzen dira, gorpu­tzak nabarmen­tzea lor­tzen dutelarik. Badirudi klaustroko maisuei buruak axola zaiz­kiela gehien, nabarmenki mar­katuriko begiak dituzten buru handiak, arima begietara­tzeko behar gotikoa senti­tzen hasiak balira bezala. Ileak eta bizarrak ba­tzuetan ildo soilez zirriborratuak daude, eta besteetan berriz kiz­kur eta txirikorda mardulak xeheki landuak. Irudiak ba­tzuetan hondo ar­kitektoniko edo landarez­ko era baten gainean emanak dira, estilo berri bat aldarrika­tzen duen paisaiaren garapena.

Tuterako klaustroaren iker­ketarik osoena egin zuen De Egryren arabera, estiloz eta ikonografiaz, lan honen ezohiko “nafar” berezitasuna az­pimarra­tzekoa da,[35] eta an­tza denez hiru eskuren ezagupidea suma­tzen du kapitel horien lanketan: iparreko eta sortaldeko kapitelak esku bat berarenak dira; aurrekoaren an­tzeko eskuaren estilokoa, baina askeagoa, hegoaldeko horma-tartea, eta hirugarren batena, sartaldeko ar­kuteria, estilo aurreratuago eta naturalistago bat nabari­tzen zaiona.

Eliza

Klaustrotik katedralera igaro­tzen bagara, beste garai batera igo garela konturatuko gara. Tamaina handiko eliza protogotiko bat da, kolegio‑eliza izaerakoa –XIX. mendera arte ez zuen katedral izenik jaso–, an­tzinako mes­kitaren sailean eraiki zen eta harlandu onez jan­tzi XII. mende bukaeran eta hurrengoaren hasieran, Antso Az­karraren eta Antso Indar­tsuaren erregealdi artean.

Zistertarren ar­kitektura eskemak jarraituz lau tartetako hiru habearte ditu, hauetatik nagusia garaiagoa eta zabalagoa da, eta tarteak angeluzuzenak, aldiz, alboetakoak karratuak. Bost zatitan ongi mar­katuriko guru­tzadura batez jarrai­tzen du, erdikoa karratua eta burualdea zikloerdiko erdigune sakoneko absidea, zir­kuluerdi- eta karratu-formako kapera bikoitz artean, Zistertarren tradizioren arabera. Bai habearteak eta bai guru­tzadura, hirugingilez­ko traza duten guru­tze-gangaz estal­tzen dira, beren er­tzetan baketa handiz zuinkaturiko ar­ku zerrenda indar­tsuez berezitakoak, zistertar ezaugarri jatorrak, ia erabatekoa den apaingarririk eza bezala.

Barrualdeko erromanikoa, burualdean eta guru­tzaduran bilatu behar da; ipar eta hegoaldeko ateek, ziur asko, aldi hartan lanean zebilen klaustro lantegietan eginiko kapitelak dituzten.

Ateak

Katedralera eginiko bisitan az­pimarra­tzekoak dira bere hiru ateak. Hiruretan zaharrena hegoaldekoa da, “Birjinaren atea” ere esaten zaiona. Ez du tinpanorik; bai, ordea, ongi gordetako kapitelak, nahiz eta ez diren oso kalitate onekoak. Kristoren Piztueraren gai bat konta­tzen du.

Iparraldeko guru­tzaduraren atariak, “Santa Mariaren atea” izenekoak, ar­ku zorro­tzak ditu. Hiru ar­kibolta ditu eta haietan Joan Bataia­tzailearen historia eta San Martinen kaparen eszena kontatzen dute. Atlante pare batek osa­tzen du tinpanoa: Sansonek eta Dabidek. Ate nagusiak, Epaiaren atea izenez ezagutzen denak, sor­tzen du bisitariaren jakin-minik handiena. Galdua du tinpanoa; baina nahiko ongi gorde ditu joritasunez apainduriko bere zor­tzi ar­kiboltak. Lerroan jarriak ditu zenbait irudi gil­tzarrietan: Agnus Deia, Andre Maria, aingerua eta martiria.

Ar­kiboltetako gai nagusia Az­ken Epaiarena da: ikuslearen ez­kerraldean doha­tsuen poza eta beste aldean kondenatuen saminak. Eskatologiaz­ko adieraz­pen ba­tzuen araberako Erdi Aroko pen­tsamendua laburbil­tzen duten 51 dobela ditugu gizadiaren amaierari buruz­koak: sartaldekoak, bizan­tziarrak eta musulmanak. Herri arimaren ezten zirika­tzaileak irudimena aske utzi duela dirudi bekaturik higuingarrienei buruz­ko bere epaia adierazteko eta zigorrik finenak irudika­tzeko[36]: Mer­katari gezurtiak, truka­tzaileak eta lukurreruak, baita infernutik ateratako “ehiztari makurra” ere.

Atearen alde banatan, men­tsula gainetan, hirien irudiak ikus daitez­ke pizti eta animalia musikariekin. Gorago, errosetoi handiaren az­pialdean harburu­txoen erlaitz bat.

Ar­kiboltak zur­kaizten direneko kapitelek Hasierako gaiak gara­tzen dituzte; nekez gaindi daite­keen kalitatea dute. Kontenplari sinestuna gizakiaren sorrerako irudietatik az­ken hondameneraino igaro­tzen da. Aldi baten amaierako igaro­tze-krisi eta arrazionalismo gotikoko aldiaren inguruan “gizadiaren historiaren” laburpen moduko bat zen. Margo anitzetan irudika dezagun, halakoak izango bai­tziren klaustroko kapitelak, baldin eta garai hartako gizon emakumeengan sortuko zuen eragin emozionalaren an­tzeko ideia hartu nahi badugu. Eliza atari honen barrokotasuna ariko zen estilo baten akidura islatzen. Katekesi baten irakasbide zorro­tzetan baino gainez­ka egin eta gaiztoturiko herri fantasiaren irudikapen gehiago sar­tzen uzten zion estiloa zen hau nonbait. Monasterioetako artea, ikonoetako lasaikeria horrek ku­tsatua gertatu zen, eta horren aur­ka haserre biziz al­txa­tzen hasiak ziren, nahiz eta aldi bateko eta erdiz­kako arrakastaz izan, Klarabaleko San Bernardoren asmoak.

Arte erromanikoa Ipar Euskal Herrian

Iparraldeko Euskal Herrian erromanikoa, baserri girokoa bereziki, ugaria izango zen. Baina, gehienetan XII. eta XIII. mendetako elizak ondorengo mendeetan fun­tsean aldatuak izan ziren eta, ondorioz, burualde eta abside ba­tzuk besterik ez da gelditu.

Ainhoako Ama Birjina

Bada Ainhoan, Andre Mariaren eliza bat, hareharriz­ko harlanduen paramentua eta okre eta more kontrastez­ko margoak dituena, bisitariaren begirada liluratuz. Birmoldatu egin zuten XVI. mendean; bere barrunbean ez da dotoreziarik, ez berezitasunik falta, labe abside ederra, eta elkarte fededunaren­tzat gorde­tzen den esparru guztia euskal erako zurez­ko balkoi bikoitzak zeharkatzen du aldenik alde. Bere bost mailatako dorrea, oktogonoz hesituriko dorre­txo batez buka­tzen da, lau piramide­tzarrez karratuan sartua eta arbelez­ko xafladun gezia duelarik buruan ( XVII. mendea).

Donibane Lohi­tzuneko San Joan Bataia­tzailea

Donibane Lohi­tzunen, Luis XIV.a eta Espainiako prin­tzesa Maria Teresa Austriakoaren ez­kontzako San Joan Bataia­tzailearen eliza oso adibide argia da lehen aipatu dugun berrikun­tzen kontu horretan, bere oinarri erromanikoak besterik ez baititu gorde.

Irisarriko ospitalea

Jerusalemgo San Joanen zaldunena izan omen zen egun oraindik ikus daitekeen XII. mendeko eraikina, Irisarriko ospitale eta priore­txea; XVII. mendean zaharberritua da.

Senpereko eliza

Senpereko elizak ere, XVII. mendeko erretaula galantean interesaturik eta euskal herriko ezaugarri bereizgarrik dituen zurez­ko balkoia ikustera turista ugari bil­tzen duenak, baditu bere egituran XII. eta XIII. mendeetako aztarnak.

Nafarroa Beherea

Zuzen-zuzenean Iruñeko errege-erreginaren menpe zegoen eskualde honetan XII. eta XIII. mendeetako elizen aztarnak ez dira gu­txi; baina, betiere ondorengo mendeetan birmoldatuak eta aberastuak.

Bidarraiko Andre Maria

Kanbotik 16 km‑tara, muino batean den Bidarraiko Andre Mariaren eliza, oinetan baserriz ereindako zelai berdeeta­ko paisaia eder bat begiztatzeko aukera eskaintzen duena, hareharriz­koa da, eskualde horretan beste asko bezala. Jatorrizko eraikun­tza erromanikoaren aztarnak ditu.

Laurhibar ibarra

Laurhibar ibarrean, Donibane Garazitik bost kilometrotara Alzietako Guru­tze Saindua eta Baskasango San Andres kapera erromanikoak hargin berak eginak dirudite, hain baitira berdinak. Begien gozamenerako kanpoaldeko itxuraren goxotasuna eskain­tzen dute, barrualdeko aberastasun ezohikoa lagun dutela: esku sotil baina jakin­tsu batek margoturiko zurez­koak ditu gangak.

Haranbel­tzeko San Nikolas

Nafarroa behe­rea alde horretan bertan, Haranbel­tzeko San Nikolasen kapera beroa topa dezakegu, abel­tzain­tzako, mer­katari­tzako eta erromesaldietako bide zaharraren er­tzean kokaturik. Priore­txe‑ospitale batena zen eta XII. mendeko agiriek diotenez Maltako Ordenako “kideek” agin­tzen zuten bertan, Ostabat alderat –lau bat kilometro haran­tzago, ez gehiago– eta handik Orreagako pasabidera zihoazen milaka erromesen laguntzaile ziren.

Badu oraindik aterpe ireki zabal bat, agian oso erosoa ez bada ere, gauak harrapatu dituen erromesen­tzat aterpe­txea segurua. Erdi-puntuko ar­ku zabaleko aterpe hau kapera xume baten ondorengoa da, zorua angeluzuzena du eta XII. mende aldera eraikia izango da ziur asko, eta barroko aldian berreraikia. Barrualdean ez du erromanikoa gogorarazten duen ezer. Atariak barruko zatian badu, zorionez, Kristoren monograma duen krismoi eder bat, Alfa eta Omega, zir­kulu batean sarturiko Maltako guru­tzearen az­pian.

Bidaxune

Baskonian beste asko bezala, XIII. mendean eraiki ziren baina, aire erromaniko arnastuz, XIII. mendeko Bidaxuneko elizak erdi-puntuko ar­ku bikoitz bat duen ataria du, berezitasun batekin, inon kokatu gabeko gil­tzarri zin­tzilikako bat duela.

Iratiko San Salbatore

Haritz­guru­tzeko lepoa igaroz, abside prerromaniko baten zatia gorde­tzen duen San Salbatoreren kaperara iristen da. Haren habeartea XII. mendekoa da, ondorengo mendeetan birmoldatua. Gur­tza prerromaniko egin zitekeeneko toki batean dago eraikia Malta Ordenako ospitale zahar hau, kanpoan zutabe txikien gainean Guru­tze Bide bi­txi bat duela. Barrua, garai batean irudietan abera­tsa, orain hu­tsa dago zori­txarrez.

Donazaharrek badu oraindik imus pirineus‑etako iragan la­tzaren zenbait oroigarri. Hemendik gertu, utzia dagoen Done Bladiko santutegia erromanikoa dago, Aphat‑Ospital deitua, Donejakue alderako erromesen ospitale-aterpe­txea izan zena. Badu oraindik ar­ku zorrotz samarrak dituen ataria.

Usakoako San Pierre eliza XII. mendekoa da, baina oso zaharberritua dago. Ha­la ere, badu oraindik bere atari zaharra, apaindurez hanpaturiko kapitelak eta irudimenez­ko piztiak dituena.

Donibane Garazin merezi du historialariaren bisita Ugandeko Santa Eulalie elizak. Oraindik ikus daitez­ke arte erromanikoaren aztarna ba­tzuk, esaterako, Baigorriko Doneztebeko eliza.

San Migel Eliza erromanikoa

Zuberoako Ordiarpen, Errobi ibaiaren er­tzean, paisaia ederren batean, zutik da oraindik San Migel eliza erromanikoa.

Zilindro-formako egitura duten bi oinarrik, ziur asko gotikoak izan daitez­keenak, bereizten dute habearte soila beste ondoko bietatik. Burualde erromaniko zabala, erdiko zati bat eta alboetako biz osatzen dena, kanoi-erdiko gangaz estaliak, hiru zir­kuluerdi-formako absidetan buka­tzen da, baina berauen aurrean azal­tzen da lo­tsatu antzera ar­ku zorro­tza, uste gabeko eta itxaropen sor­tzaile den kimu baten an­tzera. Itsatsiriko zutabeak dituen oinarri gainetan koka­tzen da burualde erromanikoa. Hurrengo zatiak konpondu beharra izango zuen, zeren eta oinarriak kapitelik gabeko zilindro-formako eusgarri landuez ordez­katuak izan bai­tziren ar­kuak han ezar­tzeko.

Raymon Ourselen ustez, mul­tzo hau dena “Zuberoako biz­konterri osoko eta baita Euskal Herri osoko ederren eta bi­txienetakoa da”.[37]

Done Bladi Ospitale

Biarnoren mugan Zuberoako az­ken muturrera iristen bagara, bere historian Baskoniari her­tsiki loturiko herrialdea izanik, aur­kituko dugu bai az­kenik, arte erromanikoaren barruan benetan berezia den zerbait. Garai bateko Done Bladi Ospitaletik eliza erromaniko bizan­tziar bat gera­tzen da, XII. eta XIII. mende bitarte horretan eraiki zena ziur asko. Ipar Euskal Herriak gaur egun duen lan erromanikorik ederrena eta interesgarriena da, zalan­tzarik gabe, eta Euskal herrian Erdi Aroko fran­tziar ondareetan behar bezala zaindua izan den eraikin bakarretakoa. Bitan zaharberritua dago:1903an eta 1980ean.

Guru­tze grekozko oinplanoaren gainean oreka­tzen eta antola­tzen dira bere gorpu­tzak guru­tze-gangei eta oktogonoz­ko linterna ikusgarri bati eusteko, tronpa gaineko kalifa‑kupula bat buruan duela, berau delarik euskal lurraldeko ale bakarra.

Elizak gorde du bere hasierako gangaren egitura zati garran­tziz­ko bat; harrituta utzi dituzte eraikun­tzetako ar­keologoak, absidearen hormetan atxikitako zurez­ko erlai­tzaren egitura apartak eta erlaitza bera estalkiaren egiturarekin elkar­tzen zuten habeek. Zuraren hondakinen azter­keta dendrologikoak eraikuntza-lanen hasierako ustezko data eman du: 1184a.

Mul­tzo batu eta trinko honek guztiak, kanpotik begiratuta, tamainen joko eder eta orekatuak miresmena sortzen du.

Historialariari eliza honek emango dion beste ustekabekoa klaustraz ala hareharriz­ko konbinaketa geometrikoz eginiko mudejar tankerako leiho itxiak dira. Xehetasun honek eta kalifa‑gangak –gertuan duen Oloroeko Done Marian berriro azal­tzen da–, eskualde honek Torres, Almazan eta beste lur hispaniarrekin izandako kultur batasuna adierazten du.

Donejakuera alderako erromesen­tzat Done Bladi bigarren mailako ibilaldia zen, non Euskal Herri aldera sartuz, Arlestik Somport‑erantz zihoanetik desbidera­tzen zen.

Kanpandorre hirukoitzak

Gure herrialde honetan zenbat eta ekialderago sartu, orduan eta aldi erromanikoko aztarna ugariago eta bi­txiagoak topatuko ditugu, labe absideak, atari ederrak eta abarrekoak adibidez, Laguinge‑Restoue elizan, Aturbetik 3 km-ra, Sunhar‑ekoan, Haux‑ekoan.

Baina bi­txi ikusgarrienak hirutasun egitura duten kanpandorreak dira: hormapiko oso garaia pinakulu hirukoitz batean buka­tzen da, erdiko hor­tza garaiera handiagoa hartuz nabarmen­tzen delarik. Mota bi­txi honetako erakinik adierazgarriena Gotañe‑Libarreux‑eko Andre Done elizan dago, Aturbetik 10 km‑tara. Baina ez dirudi erromanikoak direnik.

Santa Grazi

Biarnoko mugan, baina Zuberoako lurralde berean, eskualdeko santutegirik ospe­tsuena aur­kituko dugu; historiaz abera­tsa da, fran­tziar bidean kokatua delako eta bereziki garran­tziz­koa, erromanikoaz eskain­tzen eta gorde­tzen duenagatik. Santa Graziko eliza da, erromesaldietako santutegi honetan, Zaragozako zaindaria den, santa martiriaren besoa gur­tzen da. An­tzina abade-e­txe bat izan zen, XI. mendean Fran­tziako erregeak, Aragoikoak eta Nafarroakoak sortua izan zen, toki hunkigarrian mendi lepo eta uharren artean estuki itxia dago.

Kareharriz eraikitako elizak badu kanpandorre erdi bat, estalgarri eta guzti, eta oso berriak diren XIX. mendeko kontrahorma handiak. Eliza zaharrak lau tartetako hiru habearte eta hiru abside ditu. Transeptuko eta absideetako oinarriek kono-enbor­rez­ko kapitelak dituzte, bibliako historiak ongi zizelaturik –emakume santuak eta Apostoluak Kristoren hilobi aurrean– eta profanoak –ehizakoak, txalupariak, irudi sinbolikoak.

Iparreko ar­kupea, elizarako sarbidea, gai figuratiboak dituzten kapitel eta ar­kiboltaz apaindurik dago, eta bere tinpanoan alde banatan krismoi eder bat, aingeru banarekin.

Oloroen

Eskualdeko erromanikoaren begiz­ko ezaguera osa­tzeko Baskoniaren muga estuetatik irten eta euskal lurrarekin bere his­toriaz­ko hainbat elkartasun, bai ahaidez­ko nahiz politiko gogoratuz Biarnon sartu behar­ko genuke eta lurralde honetako hiriburua bisitatu.

Santa Guru­tze

Oloroen deigarriena Santa Guru­tzeko eliza da: Hiru habearte, hiru tarte eta hiru abside ditu, kalifa-tronpa estilokoak eta nerbio gainean oktogono ganga nabarmen duelarik; apaindurez hanpaturiko kapitelak.

Andre Maria

Hiri berean bisita merezi du Andre Mariaren elizak, garai bateko ka­tedralak.

Ikonografia konplexuz­ko atari sonatua dauka: ar­ku handiaren az­pian, irudimen erromanikoan oso arrunta ez den gaia, Kristoren gorputz hila guru­tzetik jaisten. Ar­ku handi horren barruan beste bi daude, alde banatan kokatuak. Apokalipsiko 24 zahar Bildo­tsaren inguruan eseririk dauden bileraren adieraz­pena den. Ar­kuaren ar­kiboltatan hainbat urtaroetan gizonaren lanei dagoz­kien eszenak adierazten dira. Badira ehiza, arran­tza, mahats bil­tzeak eta batez ere, etxeko eta herriko otoruntzen eszenak. Hemen, ertilari erromaniko herrikoia azaltzen da hiz­kera bizi eta ekin­tzailean.

Arte erromanikoa Araban

Estibalizko santutegi erromanikoaren atari nagusia, elizaren hego-fatxadan.

Arabako lurraldean, bere arte erromanikoaren ondare zati handi bat gorde ahal izan da zorionez. Honen ezaugarria da, monumentuz­ko apaingarrien kalitateaz gain, ugaria dela emai­tza. Arabako erromanikoaren historia osoaren azter­keta, agian, oso oinarriz­ko “lehen erromaniko” baten urra­tsak miatuz hasi behar­ko li­tzateke; XI. mendean jada bere lehen haur ho­tsak probin­tziaren iparrean emanak izango zituen Donejakue alderako erromesek ez­kutuko bideen bila ibilitako haietatik; hau da, Ayuda ibarrean zehar, Valdegoviatik eta Ebroko goialdeko aldetik, zeren eta defen­tsaz­ko dorreen babesean bizirik gordeak izango baitziren biztanle-guneren ba­tzuk.[38]

Hain urrutiko kronologia hori agian Toberako Santa Maria eliza­txo bi­txiari eman behar­ko zaio, zir­kuluerdi-formako burualdea eta kapitel irudidunak, oso erliebe lauez landuak, eta prerromanikoa gogorarazten duen ezkila-formako janz­kerak dituztela.[39]

Egia da, Araban ez dela posible benetako erromaniko monumentala aur­ki­tzea –azter­keta egiteko moduan ongi zaindurikoa–, XII. mendean oso aurrera ez bada, Nafarroako errege Antso Az­karra eta Antso Indar­tsuaren eskutik foruak, besteak beste, Trebiñu (1161), Guardia (1164), Labranza (1196) eta Gaztelako Alfon­tso VIII.ak Lapueblari (1190) ematen hasi zirenetik, hau da, erromanikoaren beranduko aldietan izan ezik. Atzerapen hau erraz ulertzekoa gerta­tzen da, eskualdearen historia politikotik begiratuz gero; izan ere, arabar lurraldeko ia gehien­tsuenetan erlijioz­ko eta kulturaz­ko ezarpen egitasmo gu­txi egitaratu zitez­keen sarrazenoen ma­txinaden aurrean abangoardiako gotorleku gisa iraun behar zuen urteetan. Iruñeko erregeen zaharberri­tze egitasmoetan, Araba, XII. mendearen erdialdetik aurrera baino ezin sar zitekeen.

Hala ere, atzerapen hau berehala berdindu zen erlijio eta arte eraikun­tzen egitasmo ugariak abian jarri zirenean. Arabako mugetatik errekonkista borroka frenteak betirako ihes egin zuenetik gertatu zen biztanleriaren haz­kundeak eta ondorioz­ko biztanleriaren kokapenak eta lekune irekiak laboran­tzarako hartzeak gur­tza-tokien benetako beharra ekarri zuten. Ar­kitektura erromanikoaren ernamuin­tze hau bi ezaugarri orokorretatik deskriba daiteke: ugari izatea eta landakoa izatea, bi edo hiru eraikun­tza monumental izan ezik. Lopez del Valladoren ustez, monumentu erromanikoetan ehun arte ere konta daitez­ke, osorik nahiz zati bat gorde dutenak, zenbaki horretan estilo protogotikoa azal­tzen zaien eraikinak sartuz gero.[40] Lauz­pabost eraikin ezagun aipa­tzetik hasiko gara.

Armentiako basilika eta Estibalizko Andre Mariaren santutegia dira nabarmenenak; Gasteiz aldean daude biak. Halaber, aipagarri dira Abetxukuko San Migel, Lopidako eta Gamarragutxiako (Natibitatearena) elizak ere. Azkenik, Arabako Arte Ederretako Museoan ere ikusgai ditugu hainbat objektu erromaniko.

Bestela, Tuestako Jasokundeko Andre Mariaren eliza, Karkamoko San Joanena eta Toberako Andre Mariarena ditugu Añanako Kuadrillan.

Mendialdean, Markinezko San Joanen, Uribarri Haranako Andre Mariaren, Kontrastako Elizmendiko Andre Mariaren eta Maeztuko Landako Andre Mariaren baselizak daude.

Azkenik, Arabako Lautadan dauden Otobarren, Otogoien, Oreitia, Burgu, Dulantzi eta Gazeoko elizak ikustekoak dira, bai eta Trebiñun dagoen San Vicentejokoa ere.

Armentiako egoi­tza

Alvaro Velegia izeneko go­tzain baten ziurtasuna badugu agirietan 881. urtean jada, arabar lurraldean izan zenekoa, eta 987. urtean aldiz Munio azal­tzen da Arabako go­tzain, baina ez da zehaztasunez ager­tzen gaur­ egun Gasteiztik 3 km‑tara dagoen Armentiara noiz aldatu zen egoi­tza. Calahorra musulmanen eskuetan erori zenean eta Valpuestako elizbarrutia sortu zenean, zeinaren menpe geratu zen Araba ipar-ekialde osoa, Bizkaiko Enkarterrietara arte, elizaren babesik gabe geratua izan zitekeela uste izaten da; inola ere, hau izango zen Armentian egoi­tza zuen Arabako go­tzaindegia sor­tzeko arrazoia. Eta han gelditu zen 75 urtez, indar nafarrek Calahorra berreskuratu eta herri hartan berriro Arabako go­tzaindegiak bat egin zuen arte (1087).[41] Armentiako egoi­tza Kolegio‑eliza moduan gelditu zen 1498. urtean, Gasteiz­ko Santa Mariara eramana izan zen arte.

Eliza

Armentiako eliza lehendabizi San Andresi eta az­kenik San Pruden­tziori eskainia izan zen. Kaskanteko Errodrigo, 1146tik 1190era Calahorrako go­tzaina izan zenak sagaratua, beraz, argi azaltzen da, XII. mendeko bigarren zatian izango luke eraikuntza data.[42] Berrikun­tza handiak egin ziren 1776. urtean, batez ere, kanpoko aldean, desagertu egin bai­tzen ataria, ar­kupea (zimitorioa) eraiki eta eraikin zahar osoa, absidea izan ezik, horma berriz inguratuz.

Armentiako tinpano erromanikoa

Habeartea lehenbiziko egiturarena izango da, oinplano guru­tze latindarra, orain ganga modernoz estalitako guru­tzadura duena. Alboetako bere bi besoak kanoi puntudunak dira. Guru­tzaduraren gainean zinborioa al­txa­tzen da, bi guru­tze ar­kuz osatzen dena eta bere abiapun­tutan tetramorfoaren irudiez –lau ebanjelariak: lehoi, zezen, arrano eta aingeru-buruaz sinbolizatuez– eu­tsitakoa; Ira­txekoa eta Lizarrako San Migel elizakoak gogora ekar­tzen diz­kigun kupulako gangak eta Gaztela‑Leongo an­tzeko egitura garaikideek, Poitou fran­tsesaren iturriaren jatorrikoak izan daitez­keen pen­tsa­tzera eramaten gaituzte.

Armentiako presbiterioa bi zatitan antola­turik dago; kanoi-gangaz estalia bata, guru­tzadurarekin elkar­tzen den garaipen ar­kuaren egiturari egokiturikoa; eta ondoren, abside txikiagoa eta estuagoa, labe-gangaz estalia. Absidearen sakonean hiru leiho txaranbeldu ireki­tzen dira, erdi-puntuko ar­kuez; beroien az­pitik bost ilaratako xake-itxurako erlaitz bat igaro­tzen da.

Elizatea

Oinetan bi ate zeuden, iparraldera bata, komentuko geletara sarbidea zuena eta hegoaldean bestea, egungo eran, kanpoal­dera ematen zuena. Eliz­pean, 1776an kokatu ziren hasierako elizak ate nagusian zituen erliebeak.[43]

An­tza denez, hegoaldeko atariak bi mailatan landutako lanak ditu. Az­pikoan, erdi-puntuko ar­kuaren az­pian Bildo­tsaren tinpanoa erakusten zuen ate burudun bat zegoen; gainean, begi ala agian leiho baten inguruan, Apostoluen Salba­tzailearen tinpanoa zegoen kokatua eta saihe­tsetan Hobiratze Santua eta Anastasisenak izan behar zuten erliebeak. Eskultura-lan hori guztia, XVIII. mendeko berrikun­tzan eliza aurrera ekarri zen.

Armentiako basilikaren absidea

Uler­tzekoa da, jatorriz­ko elizari egin zaion berrikun­tza garran­tziz­koaren ondorenean, Armentiako basilika horrek gaur egun eskain­tzen digun gauzarik nabarmenena eta interesgarriena apaingarri eskultorikoetan dagoela esan behar izatea, ez berrikun­tza aldian zorionez salbatu ziren bere kapitelen eta erliebeen kalitate eta berezitasunagatik soilik, baita erliebeei interpretazio ikonologiko bat eman eta jatorriz­ko ordena eta kokapena dokumentatu nahi duen historialariarengan sor­tzen duen arazo larriagatik ere.

Azter­keta estilistikoak erakusten duenez, eskulturen tailak hiru maisuen artean eginak dira.[44]

Lehenengo maisuarenak lirateke absideko leihoaren kapitelak. Aldarte herrikoia, tolesgabea eta adieraz­korra duen ertilaria da egituretan nolabaiteko ar­kaikotasuna eta zenbait sinplifikazio geometrikorako joera duena. Egitura bi­txiko mamuak, deabru-buruak adieraztea gusta­tzen zaio, landare gaiez nahastuak. Bere lanei XII. mendearen az­ken hereneko data jar diezaiekegu.

Bigarren maisua, Gal­tzadako artearen egitura eta gaiei dien leialtasunarekin azal­tzen da. Berari zor zaizkionak izango li­rateke guru­tzadurako zor­tzi kapitelak; eta baita agian bertako harburu­txoak eta ebanjelariak ere. Bere eskua suma­tzen da Gizakundearen, Konstantinoren eta eliza aurreko beste erliebe ba­tzuetan ere, besteak beste: Bildo­tsaren tinpanoa. Bere lan honi 1200. urte aldeko data eman diezaiokegu.

Hirugarren maisuak, XIII. mendean jada, Silosko artera bideratzen digu pen­tsamendua, Kristoren hilobiko Marien irudiagatik eta elizaren aurreko Anastasis eta Apostoluekin dagoen Kristoren tinpanoagatik.

Harri Pontea

Bada Armentian bataiarri erromaniko bat ere, zimazio baten zatia izan behar zuen oinarri baten gainean jarria. Kopak tailaturiko apaingarriak ditu, angeluetan ferra lanketa ba­tzuk imitatuz, inguru osoaren biran koruko zutabeen oinarrietakoak gogorarazten dituzten ar­ku­txo ba­tzuekin.

Estibalitz

Gasteiztik 8 km‑tara, gutxi gorabehera, mendixka baten gainean, 1074. urtean jada bazen Naiarako Santa Maria Erreginaren menpean zegoen monasterio bat. Bi tartetako habeartea zuen. Mende honen hasieran hirugarren tarte bat eran­tsi zi­tzaion. Eta 1972-1973 bitartean burutu zen hirugarren zaharberritzea.

Eliza

Gaur egun oinplano guru­tze latindarraren gainean eraikitako basilika bat ikus daiteke, guru­tzaduran linterna duena, erdiko habeartean abside bat eta guru­tzaduraren beso gainean ireki­tzen diren bi kaperei dagoz­kien beste bi. Armentian bezala, elizaren burualdea, aurreko tartea baino txikiagoa den angeluzuzenez­ko tarte batez eta zir­kuluerdi-formako abside batez dago osatua. Honako hau guru­tzadurara irekia dago garaipen ar­ku zorrotz baten bitartez eta kanoi-gangez estal­tzen da. Labe gangaz estal­tzen da absidea eta xake-itxurako lau ilaratako erlaitz batetik abia­tzen da. Erdi-puntuko ar­kuak dituen bi leiho baino ez ditu sakonean, lauak dira, hona ermita batetik ekarriak izan zirela sumarazten dute. Hegoal­deko absideak ere bi leiho ditu.

Hegoaldeko guru­tzadurakoak eta habeartekoak puntudun kanoi-gangak dira, iparraldeko guru­tzadurako besoetan, berriz, ojiba-gangak. Eusgarriak prisma-forma­koak dira, zutabeak haiei itsa­tsitarik, ar­ku zerrendak eta barruak zur­kaiztuz, zeinetan gangaren ojibak zamalka­tzen diren. Oskolpea edo zinborioa kanpoaldera nabarmen­tzen da, dorre karratu moduan eta angeluetan zutabe­txoak dituela. Berandukoa da bere data, ar­kuen zur­kaiztetatik eta bere eskultura apaingarrien garapenetik atera daitekeen ondorioa delarik.

Estibalitzeko kapitelak

Eskulturak

Eskultura-lanak, bere habearte bakarrean, kapitel eta zutabeetan bana­tzen dira. Hemen ere azter­keta estilistikoak hiru maisuen aipamena egiten du.

Lehenengo maisua guru­tzaduratik burualderako lau kapitelen egilea li­tzateke. Erospenaren misterioa azal­tzen da horretan ikusgai: Adan eta Ebaren bekatua, paradisutik jaur­ti­tzea, Aingeruak Mariari eginiko bisita eta bekatu nagusiak.

Bigarren maisua, zenbait aztarna islandarrei loturiko hainbat klasizismorengatik, eta zulagailu teknika dela eta ezagutuko li­tzateke. Barruko zenbait kapitel zor zaizkio: bata guru­tzadurakoa, bestea habeartearen abiapuntukoa eta Epistola aldeko biak.

Eliza atariei buruz berriz, esan dezagun sartaldekoak ez duela ezer berezirik: berreginiko ate bat da horma-bular edo kontrahorma lauen artean kokatua, ar­ku zorro­tza eta eskema kiribileko kapitelak dituen bost ar­kibolta lauak.

Hegoaldeko atea deigarriagoa da, eskultura monumentalaren benetako harri bi­txia; nahiz eta, Lopez del Valladoren ustez, apaingarri ugariek dotoreziari osotasunean kalte egiten dioten, bere eusgarrien apainketak miresmena sor­tzen du, berauetan Borgoinako eliza klunitarren inspira­zio ongarri bat ikusiz, Gaztela edo Aragoitik –Uncastilloko Santa Maria– agian zehar­ka jasotakoa.[45] Eliza ataria inolako zalan­tzarik gabe XII. mendean landua da.

Janbetan bi zutabe ukondotu ditu alde banatan, apaindutako fusteak irudi berak errepikatuz, simetrikoki; hala ere eskuinaldekoak ez­kerraldekoak baino taila finagoa ager­tzen du, izan ere, lehenengoaren perlaz tartekaturiko lau lhostotako lore nerbiodunak, marraz­ki geometriko lauak bihur­tzen dira ez­kerreko zutabean.

Atearen ondo ondoko beste zutabeetan, fusteetako apaingarriak txirikordaz­koak dira, guru­tzaturiko lau hariz­pien zerrendatan. Horien kapitelak eliza barrukoen aldean bestelakoak dira. Horietako bik badute nolabaiteko kutsu korintiotarrik, beste biek landarez­ko erroleoekin joka­tzen dute.

Janbetan irudiak azal­tzen dira: ez­kerretara Pantokratorraren gaia: eskuinetara, San Joan Bataia­tzaileaz gainera, guru­tzaturiko zenbait irudi apaingarritako hosto­tzekin. Lau ar­kiboltak agerian dituzten egiturak eta eskemak apaingarritako soilak dira. Erliebeetan ageri dira Gizakundeko Birjina, sagitario bat eta beste.

Estibali­zko eraginak egiaz­koa dirudi Argandoñan, Duranan, Lasarten, eta bereziki Lopidanan.

San Bizentejo

San Bizentejo ermita zoragarria, gaur egun Arabako San Bizenteko Guztiz Garbiari eskainitako ermita bezala ezagu­tzen dena, 1963. urtean izan zen zaharberritua. Idaz­kun epi­grafiko bat daukanez, 1162ko data zeha­tza emateaz gainera, eskain­tza bat du:

IN NOMINE DOMINI NOSTRI JHESU CHRISTI
AEDIFICATUM EST HOC TEMPLUM
IN HONOREM SANCTI VICENTII
ERA MILESIMA CC.

Eliza gozo honen jatorrizko egitura bizan­tziarra­k harri­tu ez gaitzan, gogora dezagun garai­tsu horretan Zamorako katedraleko kupula ari zirela eraiki­tzen (151‑1174), joera bizan­tziar garbikoa. Neurriz oso da txikia, euskal erromanikoan aur­ki­tzen dugun ia guztia bezala, San Bizentejo Gasteiz­ko elizbarrutiko eraikinik ederrenetarikoa da.

Eliza

Oso da soila bere ar­kitektura: habearte bakarra, bi tarte eta hirugarren tarte mo­tzago batez osa­tzen den presbiterioa eta zir­kuluerdi-formako absidea. Harlanduz­ko gangez estal­tzen da, kanoi-erdi zorro­tzez habeartean eta labe-gangaz absidean. Ar­ku zerrendak, zutabe erdiak itsa­tsian dituzten harroinez osatuak diren babesgarrietan etzaten dira. Neurri handiko kapitelek badituzte akanto-hosto eder estilizatuak eta giza aurpegiak ere. Lanketaren fintasunak eta beren buru-zuloen sakontasunak bizan­tziar eta musulman eraginak bistaratzen dituzte. Barruko hormetan apaindu gabeko men­tsuletan kokaturiko erlaitz bat doa, burualdean gizaki eta animalien irudiz eta landaredi eta geometria gaiez edertua. Absidean dauden hiru leiho txaranbeldu ditu, modu berean kanpoaldera. Presbiterioko tartearen alde banatan bakoi­tzak erdi-puntuko ar­ku bikoi­tza duen bi horma‑hobi egin ziren, mainel sendoetan koka­tzen direnak, egun inork ez dakien moduan galduak.

Kanpoaldean, absidea horma-bularrez bereizten diren bost planotan zabal­tzen da, zutabe erdiz eta beren arteko poligonoz­ko oinarriez osatuak; zutabe erdi hauek hiru hu­tsartetako ar­kuak zur­kaizteko balio dute. Harroinak teilaturaino igo­tzen dira urratuz, hau da, beren neurria haziz. Bi kapitel erakusten ditu bakoi­tzak, garaiera desberdinetan. Teilatuaren ondokoek, oso zulaturiko hosto sortez apainduak daudenak, paregabeko edertasuna dute.

Bata bestearen gainean jarritako gorpu­tzek absidearen neurria goialderako mugimendua areagotu egiten dute. Lehen gorpu­tza trinkoa eta zir­kuluerdi-formakoa da. Bigarrenak bost hormatal osa­tzen ditu, aurretik aipatu ditugun hiru hu­tsarteen artean erdikoan irekiz, landare­tza apainketa naroa duten ar­ku eta kapitelak dituztela. Hirugarren gorpu­tza berriro ere zir­kuluerdi-formakoa da eta apainduretan, erlai­tzetan kokaturiko ar­ku hirugingildun itsuak daude itsa­tsiak.

Elizako sarbidean kapitel zistertarretan zur­kaizturiko sei ar­kibolta dituen ate bat dago, musulman kutsua duten biribilak dituzten eta apainketa soileko hiru izan ezik, harlandu lauez eginiko hegal baten pean. Oso ederrak dira bere kapitelak, arte korintiar garbi samarrekoak ba­tzuk, hosto­tzak jakin­tsuki tratatuak daude, buru zulaketa egokiez.

San Bizentejo oso eraikin berezia da euskal erromanikoaren barruan. Estilistiko­ki antz ugari aurkitu izan zaiz­kio: Silos, Donejakue, Zamora, Burgundia eta abar, eta guztien gainetik eredu bizan­tziarrak eta musulmanak. Bestalde, San Bizentejoko ereduak Araba, Errioxa, Nafarroa eta Gaztelan heda­tzen direla esan izan da. Begien bistakoa dirudiena da kanpotar ertilariren bat izan zela egilea.

Tuestako elizako ataria

Tuesta

Arabako hego‑mendebaldean, Tuestako Jasokundearen parrokia “Gaubeako katedrala” izenez ezagutzen da. Harri­tzekoa da hain herri an­tzinakoa izanik –993an jada dokumentuetan agertu izan da– bere eliza berant erromanikoak joan den mendera arte historialarien arretarik erakarri ez izana.[46] Agian, ahazte honen arrazoia nahasmendu estilistikoan eta eliza honen eraiki­tze aldiei buruz eman den hainbat kronologiatan bilatu behar­ko da. Eraikuntza XIII. mendean hasi bazen ere, bere gorputz eta esparruak ondorengo eranskinez aldatuak ditu.

Absideko irudiak

Eliza

Habearte bakarrekoa da, 29m luzean eta 11m zabalean, lau tartetakoa eta santutegiaren zatia ere eran­tsi behar zaio; poligonoz­ko burualdea bost hormataletan bilduak ixten du, beste hainbeste leihorekin. Paramentuz ezin hobea da eta kareharriak isodomoz­ landuak ditu, oso berdinduak neurrian eta bukaera zaindua er­tzetan. Erromanikoaz pen­tsarazten digun gauza bakarra bere burualdea da: erdiguneko espazioan biltzen dira marra indargarriak gil­tzarrian, guru­tzea daramaten aingeruen inguruan, eta batez ere garaipen ar­kuaren amaieran kokatua dagoen Pantokratorrarenean, zeinaren gainean badirudien gangako sei zainak ba­tzen direla. Hauek gangetako osagaien zama arin­tzera datoz, absideko poligonoko angeluetan sartuak dauden zutabe ederren kapitelen gainetan.

Elias maisua

Ez dugu arrazoirik ikusten maisu eraiki­tzailearen izaera zalan­tzan jar­tzeko, zeren eta Elias izena idaz­kun bati itsa­tsirik baitago eta, espiritu erromanikoaren arabera, eskatologiaz­ko egia galanten aurrean sinestunari bere betebeharrak gogorarazten baitiz­kio:

O DIVES, DIVES,
NON OMNIS TEMPORE VIVES
FAC BENE DEO IN VIVIS,
POST MORTEM VIVERE SI VIS.
ELIAS ME FECIT

Oi aberats, aberats, ez zara betirako. Egizu on Jaungoikoaren­tzat gizonengan, hil ondorenean ere bizi nahi baduzu. Eliasek egin ninduen

Mar­kiz

Trebiñuko Arabako mugan, mendialdeko eskualdean Mar­kiz hiribildutik kanpo dagoen San Joan ermitaz min­tzatu gara aurreko atalean. Hau ere gaur egunera arte gur­tza katolikorako gorde den monumentu erromaniko deigarria da. Ermita honi buruz­ko agiririk ez da ia geratu, baina, bere fatxada nagusian duen idaz­kun batek 1226ra eramaten gaitu, eraikun­tzaren eta Calahorrako go­tzain Juan Perezek fundatu zueneko garaira.[47]

Eliza

Trantsizio aldiko eraikin baten aurrean gaude, lanketa oneko harlanduez jan­tzia, hegoaldeko habearteko horma izan ezik, hau harlanduskoz eraikia baitago. Kanpoaldetik, eraikin osoa bisitariari erliebe deigarriz azal­tzen zaio, bai aldaparen desnibela konpon­tzeko burualdea al­txa­tzen duten harroinengatik, bai edergarritarako dituen apaingarriengatik: takeatuz­ko apaingarriak dituen erlaixa eta horma bitan zati­tzen eta, mul­tzoaren zabalerako garapenarekin, goialderako mugimendua oreka ederrean zati­tzen duen, altuera erdiko inposta marra.

San Joan baseliza (Markiz), atariko kapitelak

Arabako eliza txiki hauen guztien eskemaren arabera, bere oinplanoa areto egiturakoa da, hiru tartetako habearte bakarrekoa, zer­txobait zorro­tza den kanoi-ganga, pilastratan zutituriko bi ar­ku zerrendez zatitua. Burualdea bi tartetan zatituriko zir­kuluerdi-formako da, zeinaren altuera pixkanaka gu­txituz doan. Burualdearen eta gainerakoaren altura desberdinek tamainen arteko joko ederra eskain­tzen dute. Estalgarria, hasieran egurrez­koa izango zena, zaharberri­tze aldiren batean beste zeramikaz­ko burdin lan batez ordez­katu zen.

Bat bestearen atzetik estu­tzen diren bi tartetan zatituta dago burualdea. Absidearen erdigunean, hu­tsarte bat dago, neurriz gainerakoak baino txikiagoa. Erdi-puntuko ar­ku egitura du, eta inposta batean kokaturiko bi baketoiez osatua da. Burualde osoa horizontalki tartekatuta dago biletez apaindutako inposten bitartez. Harritu egiten du barruko apainketa soilak, eta kapiteletako landareen eskematismoak.

Atari bakarra, habeartearen bigarren tartearen hegoaldeko fatxadan dago, turuta-an­tzeko ate bat jar­tzen uzten duen kanpoalderako gorputz bat osatuz: landarez eta besante sortez apainduriko hiru arkibolta baketoiez tartekaturik. Ar­kiboltak, hiruna atzapar harroinez­ko zutabeen gainetan atse­den hartuz eta baketoiak zutabe bitartetan; eta sistema bera azal­tzen da janbetan. Kapiteletan landarekiak azal­tzen dira gehien. Lopez Valladori ar­kiboltak lan­tzeko erak iradoki dio, lan hauen egilea Estibali­zko edo Duranako eskolako ertilari bat izan zitekeela.[48]

Hegoaldeko horman bi an­tzeko leiho daude, bata atariaren ondoan eta habeartearen lehen tartean bestea. Erdi-puntuko ar­kuak dira, baketoie eratuak eta hiruna atzapar harroinez­ko zutabe parea, inposta soilak eta akanto-hosto­ko kapitel ongi landuak eta zutabe atzeko harroinetan besante (txanpon) sorta.

Arabako beste eliza erromaniko bat

Arte historialariaren­tzat garran­tziz­ko alderdiak eskain­tzen dituzten beste elizen artean, arabar lautadakoak dira nabarmenenak, go­tzain-egoi­tza izan zenetik ez oso urrun.

Lasarteko eliza

Lasarteko lehendabiziko elizatik absideko bi leiho txaranbeldu gelditu dira, Armentia eta Estibali­zko eskultura eta erliebeen garai berekoak diruditenak eta beharbada egile berak tailatuak. Hego aldean dagoenak akanto-hostoz apainduriko hiru ar­kibolta ditu, bai barrualdean bai kanpoaldean.

Lasarteko elizaren alderdirik deigarriena absidearen hego-eki­a­ldeko horman duen beste leihatea da. Apostoluen irudiak ditu bere leiho‑zangoetan, sei kanpoaldean eta beste seiak 1974. urteko zaharberri­tzean bistaratu diren barrualdeko txaranbelduan. Irudiek ez dute ezaugarririk eta kapitelen ondo-ondoko fusteen ordez jarriak daude, an­tzinako kariatideen tradizioa eskuratu nahiko balitz bezala. Hauetan, Armentiakoen gelditasun bera eta zapien kokamen bera suma­tzen da. Leiho honen gainerako apainketa akanto-hostoen eta geometriaz­ko guru­tzaketetan oinarritua dago.

Zaharberri­tzearen aurretik Aingeruak Andre Mariari eginiko bisitaldiaren bi irudiak hu­tsartearen saihe­tsak har­tzen zituzten, beste irudien kariatide-jarrera berdin berdinean. Ez­kerretara aingerua lore bat eskuan duela; eskuinaldean Birjina, bar­kila an­tzeko tolesturak dituen soingainekoaz jan­tzita. Az­kenekoz zaharberritu zenean bi irudi hauek eliza barnera sartu ziren.

Duranako elizaren ataria

Duranako San Esteban

Duranako San Estebanen XIII. mendeko elizan ere, an­tzinakoena eta ikusgarriena ataria da; burualdea XVI. mende aldera bi tarteetan zabaldu zi­tzaion. Bere ar­ku zorro­tza, lau zutabe bihurrituen gainean iraul­tzen da alde banatan eta hauek hosto­tza soilez apainduriko harroinetan. Lau ar­kiboltak duten apain­ketak harridura sortzen du ugaritasunagatik eta ekialdeko ezaugarriengatik.

Apainketa nahiko laua da. Ar­ku­txoak, palmondo-hostoak, zir­kulu izarreztatuak, zinten sigi-sagak eta sugeak dira oinarrien apaingarriak eta zutabeen oinarriak. Janben iz­kinak eta hauen aurreneko aurpegiak eta ar­kibolta ba­tzuk ekialdekoen kutsua dute. Eta agian ekialdetik etorriak izango ziren, halaber –Lopez del Valladoren ustez–, kapiteletan, buru la­tzak, gezurrez­ko kiribildurak, palmondo-hosto zakarrak, zir­kulu eta triangeluen egileak; eta zenbai­ten iz­kinetan borrokan ari diren mamuak, arrano ha­tzaparlariak, kopa beretik edaten duten hegaztiak eta abar.

Argandoñako elizaren ataria

Argandoñako Santa Kolunba

Gasteiztik eta Estibali­ztik kilometro gu­txitara Argandoñako Santa Kolunba elizak XIII. mendeko arabar erromaniko elizak duten egitura ezaguna erakusten du: habearte bakarra, puntudun kanoi erdiz estalia, hiru tartetako ar­ku zerrenda, zir­kuluerdi-formako absidea, eta abar.

Badu atari eder bat ere, Estibaliz­koaren an­tzera zestoz­ko fusteak dituen zutabeduna; eta absidean, leiho bikain bat, lehen ziren bietatik bat. Harrigarriak dira bere zimazioak eta bere sei pare zutabeetako kapitelak eta hauek kokatuak direneko janba iz­kinak dituzten apaingarri ugariak. Duranako ahaidetasuna oso begien bistakoa da.

Lopidanako eliza

Arabar elizetan, Estibali­zko eragina nabarien ager­tzen zaiona, Lopidanako parrokia‑eliza da, agian. Ar­kuen zur­kaitzak oso deigarriak dira, hu­tsarteetan batez ere. Angeluzuzenez­koa du burualdea, erromaniko biz­kaitarrak bezala. Absideak baditu zenbait leiho, baketa handiz osaturiko ar­kiboltekin, baketa handien zutabeetan zatika­tzen direnak berauek ere, baina kapitel oso bereziekin; hauetako ba­tzuk giza buruez soilik osatuak.

Zalan­tzarik gabe Lopidanako gauzarik deigarriena bere atari ederra da: hiru ar­kibolta ditu, hiruretan erdikoa da akanto-hosto estilizatuez edertua. Alde bateko zutabeak beste aldekoen berdinak dira. Kanpoko lauak zestoz­koak dira eta barruko biak sarekarak. Argandoña eta Lopidanan bezalako fuste zestodunak Okarizen ere ikus daitez­ke, zalan­tzarik gabe Estibalizko monasterioa izango zen arabar erromanikoaren foku horren eraginean sorturiko lana.

Baselizak

Nafarroan bezala Araban ere, ar­kitektura erromanikoaren zerrenda luze batek lekuen izenak aipa­tzera behartzen gaitu, parrokia-elizak izan ziren baselizetatik hasita. Bi aipatuko ditugu, hala nola:

Amamioko San Joan, Donemiliagaren menpeko Araia eta Albeniz herri komuneroen artean dago; oinplano angeluzuzenekoa duen eraikin txikia, burualdea zuzena eta ongi eraikia du eta bertan leihate txaranbeldu bat. Burualdeko saihe­tsetan xake-itxurako inposta beste apaingarririk ez duena.

Toberako Santa Maria ermita, lehen esan dugun bezala, probin­tziako hego‑mendebaldeko eskualdeetan erromaniko elizetan zaharrena da.[49]

Trantsizioko elizak Gotikorantz

Tuesta eta Markizen frogatu dugun bezala, gotiko alderako trantsizioko beste eliza askotan ere adierazten da eta hauetako ba­tzuk merezi dute hemen aipa­tzea:

Dulan­tziko Aiarako Ama santutegiak egitura protogotiko garbia du, deskribatu dugun eskemaren arabera; apaingarri gu­txikoa: apaingarriz­ko landareak dituzten kapitel ba­tzuk, presbiterioaren hegoaldean hu­tsarte interesgarri bat, hegaleko harlandu sail bi­txia eta abar. Otogien eta Otobarrengo bi parrokia‑elizak, beren egituran XIII. mendeko protogotikoak dira.

Otogoiengo elizak harlanduz­ko horma zabalaren monotonia hausten dute hiru gorpu­tzetan bana­tzen duten bi inpostek eta erdi-puntuko bi leihok, baina ez da ikusten inongo apaingarri eta moldurarik, ez hauetan, ez erlai­tzetan, ez hegaletan, ez eusgarri dituzten harlandu­txoetan.

Otobarrengo elizak apainketa alderdia bereziki zaindua du. Burualdeko hegalean oso apaindutako harlandu ilara ager­tzen du; gero, absideko erdiko gorpu­tzeko txanponetan, itsa­tsitako zutabe erdiez banatuta, ia erdi-puntuko hiru leiho­tzar daude, akanto-hostoko eta xake-itxurako ar­kiboltaz apainduak ba­tzuk. Ederrak dira baita ere kapitelak apain­tzen dituzten akanto-hostoak. Ar­ku zorro­tza duen ataria baketoiak dituen bost ar­kibolta ditu eta hauek apainketa ugaria duten kapitelez koroaturiko baketa handietan etzaten dira: hosto­tzak, giza irudiak, buruz buruko animaliak, eta abar.

Betoñoko San Estebanen atariak, propor­tzio ederrak ditu eta ia zur­kaiztu gabea da. Bere hiru ar­kiboltak, begi apainketa urrikoak, ia kapitel berdinak dituzten hiru zutabe paretan bermatzen dira, soil-soilki apainduak daude, akanto-hostoz, kiribilduraz eta pinaburuz.

Garran­tziz­ko beste aztarna batzuk hainbat elizetan ikus daitez­ke, adibidez, Urrialde, Miñao Gutxia, Gazeo eta Guardiako San Andresen.

Erromanikoa Bizkaian

Biz­kaiko erromanikoa, zalan­tzarik gabe, Arabakoa baino urriagoa da, hala kantitatean nola kalitatean. Hala ere, lurralde honetan aur­ki di­tzakegu, zati eta puska ugariez gain, erromanikoak izan daitez­keen eta ia osorik gorde diren eraikinak ere.[50]

Hemen ez dugu Arrigorriagako Abrisketako San Pedro ermitaz hitz egingo, aurreko atalean jada, eginak baititugu prerromaniko eta agian bisigotiko aztarna ba­tzuk dituen kapera oso an­tzinako honen aipamenak.

Muxikan, Erdi Aroko arte historialariaren­tzat garran­tziz­ko bi gur­tza leku aur­ki di­tzakegu: Ugarteko San Bizente parrokia eta San Erroman ermita.

Ugarteko San Bizente

San Bizente elizak baditu garai batean eliza erromanikoa izango zenaren arrastoak, hala nola, oinplano angeluzuzena, bi tarte karratu eta burualdea. Gogoratu ditugun arrastoak, iparraldeko horman hu­tsarte bikoitz pare bat, gaur egun itsuak badira ere, eta zenbait harlandu­txo bestaldeko horman, eliza aurrean babesten eta profil ganbil bateko erlai­tzari eusten diotenak. Erlai­tzean, apainketa gaiak hostoak dira, modu zakarrean landuak baina berez­ko grazia apur bat badutenak. Figuratiboak dira bost harlandu txikiak, baina denborarekin higatuak daudela-eta ezagutu ezinez­ko gaiak dituzte. Teknikaz, berriz, esku zakar batek eginak dirudite, nahiz eta, beste alde batetik, lan osoa XII. mende bete betekoaren aurrekoa ez den arte erromanikoari dagokiona izan.

San Roman

San Roman ermita, tontor atse­gin batean dago eta ohiko habearte bakarra eta burualde angeluzuzenaren eskemari jarraiki­tzen zaio. Hargin-lan xumekoa da; harlanduak er­tzetan baino ez ditu. Estua izateak, hasiera hasieratik beharbada, zurez estal­tzen utziko zuen. Hegoaldetik du sarrera, zor­tzi dobela handiz buruturiko ar­kuaz zur­kaizturiko hu­tsarte batetik. Dena lanketa la­tzeko inposta baten gainean dago kokaturik. Sartaldeko paretan bi hu­tsarte daude. Baina, beharbada deigarrienak bere absideko bi leiho bikiak dira, maineldunak, kanpoalderako isuri nabarmena dutenak; ar­ku zorro­tz xumeak ditu estalgarri. Bi­txia da, halaber, tinpanoa eta inguruan dituen ar­kuak harlandu bakar batean landuak izatea.

Zume­txagako San Migel

Zume­txagako San Migel ermita, kokapen eroso, ingurune la­tz eta kalitate estetikoagatik Biz­kaiko arte erromanikoaren maitaleek gehien bisita­tzen eta estima­tzen duten tokia da.

Arkitekturaz ohiko eskemari jarraiki­tzen zaio: oinplano angeluzuzena, habearte bakarra eta absidea ere angeluzuzena. Horma-harri txikiz osatua da ermitaren er­tzetan eta hu­tsarteetan harlanduz tartekatua. Horma gizenetakoa izan arren, sendogarri horma‑bular ba­tzuk jarri behar izan zaiz­kio eraiki ondoren. Jarraian doan inposta batetik abia­tzen den kanoi-ganga bat du barruan. Absidea karratua eta estua da –4 m baino gu­txiago– eta erdi-puntuko kanoi batez estalia da.

Badu leihate zoragarri bat txaranbeldu joerakoa, bi ar­kutakoa, landare eta taila guru­tzaketak dituena bata. Bi ar­ku hauek zutabe gainetan daude, bata fuste laua duena eta bestea apaindua; geometria alderako kapitelak, bakarren batean giza bururen bat ikus daitekeen arren.

Hiru sarbide ditu ermitak. Interesgarriena hegoaldekoa da. Bi ar­kibolta lau dituen ate txaranbeldu joerakoa. Kanpo aldekoena horma gainean bermatzen da eta besteak janba gainetan. Deigarri egiten da apainketarik ez ikustea. Ar­kiboltak zuti­tzen direneko zutabeek hainbat tankeretako fusteak dituzte. Hauen arteko bik, irudi geometriko eta landare-irudien nahasketak dituzte; besteak zestoz­koak dira. Hainbat tankeretakoak dira bere kapitelak ere, izan ere, batak giza aurpegia dauka eta besteetan hosto­tzak eta pinaburuak nagusi­tzen dira, akanto-hostoak eta aldaxkak dituztela. Barrio Lozak, kanpotik ikusita, leiho­txo honen edertasuna az­pimarra­tzen du, “bai apainduria ugariengatik, herri estetikan hain sustraituriko gaiengatik eta hain ongi gordea egoteagatik”.[51] Herri usaia handia bada ere, bere fuste zestoz­koetan Arabarekin, Estibalizekin eta Argandoñarekin, zerikusia baduela eta honekin batera euskal hargin talde ibiltariak izan zitez­keela ere pen­tsa­tzera behar­tzen gaitu.

Bakioko San Pelaio

Bakioko San Pelaio elizak, Bermeotik askatu zenetik Bakio esaten zaiolarik (1927), Gazteluga­txeko San Joanera igo eta jai­tsi ibil­tzera behartuak zeuden jendeei liturgia zerbi­tzu erosoago bat eskain­tzeko balio izan zuen monasterioa, 1053. urtean San Joan de la Peñari emana izan zi­tzaion.

Zume­txagatik gertu dagoen San Pelaio betiko eskematan sar­tzen da: habearte bakarra eta abside angeluzuzena. Habeartea zu­rezko teilatuz estal­tzen da, eta absidea gangaz. Paramentua hareharriz­koa da er­tzetan tarteka harlanduekin. Hormak metrokoak dira zabalean, eta az­ken zaharberri­tzearen ostean itxura bikaina hartu du.

Barruan garaipen ar­ku zorrotz batek har­tzen du habeartearen zabalera osoa. Zarpadun harroin euskarrietan babesturiko zutabe erditan eusten da. Fustak ahulak ditu, kapitelak ez bezala, zestoz­ko hostodun oso handiak baitira. Moldura lau eta ez oso lodi batek inposta nazelatu garbi bat bidera­tzen du. Zabal samarra den absidea –4 m eta erdikoa– leihate txaranbeldu atsegin bat du, zutabe txikietan kokaturiko ar­kuak, alde banatan bana eta zestozkoak dituena.

Atea

Ermitako sarrera bakarra sartaldeko eliza aurrean dagoena da. Txaranbeldua da. Atearen ar­ku aldetik kanpoaldeko hiru ar­kiboltak lauak ditu; zutabe ukondotuen gainetan inposten bidez daude kokaturik, fuste lauetan, eta berezitasun batekin: plinto kubiko ba­tzuen gainean lurretik tarte bat utzita daudela kokaturik. Kapitelek itxura la­tza dute, beren diseinu bakarra profil okerrez barneraturiko ildoak dituela, nekazari giroko egileak zirela nabarmen utziz.

Fruiz­ko San Salbatore

Fruniz­ko San Salbatoreren an­tzinako eliza erromanikotik geratu den gauza deigarri bakarra ataria da. Elizaren hego aldean kokaturik, fuste garai eta mehezko zutabeek eu­tsita dagoen kanpoal­derako gorputz batek uztaitua eta babestua dago, mul­tzo osoak metro erdiko zokalo baten gainean uzten du bere zama.

Atearen hu­tsartea, argiz 1,22 m-koa dena, janba, erlaitz eta ar­kibolta zorro­tzez mugaturik dago. Horietan ederrena barne aldekoa da, landare eta akanto-hostoz landutako dobelaz osatua dago –giza irudia ager­tzen duen erdikoaz aparte. Atari honetan arreta handienaz landurikoa eusgarrietan dago, animalia figuratiboen harroinen gainetan kokaturik dauden zutabe ukondotuak dira. Er­tzetako fusteak bikiak dira txirikordaz­ko sare estu batean sartuak, erronboz­ko zirrikitu sakonekin.

Piramide‑enborrez­ko kapitelak ere interesgarriak dira, kemen­tsu zulaturiko hostoak, pinaburuak eta kardo-hostoez apainduak. Beste bi kapitelak figuratiboak dira per­tsonaia geldiak eta zaldunak azalduz, oso litekeena da torneo ala borroketako eszenak irudikatu nahi izatea. Mul­tzo hau dena, uste da kronologikoki 1200ean koka daitekeela, arabar erromanikoaren eraginekoa izan daitekeenez.

Lemoiz­ko Andre Maria

Atari bat, absideko leiho bat eta beste arrastoren bat geratu da XIII. mende hasierako eliza­txo zaharretik, Lemoiz­ko Andre Marin. Ataria, erdi-puntuko hiru ar­ku dituen sarrera txiki bat da, eta hari dagozkionak bi ar­kibolta eta bukaera-ar­kua. Kapitelak eta Jakako takeatuz bizi­agotzen den erlai­tzaz gain, apainketarik gabeak dira atari honen gai guztiak: janbak, zutabeak eta ar­kuak. Kapitelak bakarrik dute apaingarri ugari, ikonoz­koak ba­tzuk, eta estilizaturiko landareak eta gai geometrikoak besteak. Haietan ez da erraz irudiak eta gaiak ezagu­tzea. Batean badirudi go­tzain bat irudikatu nahi izan dela. Kapera honen hormetan leihate erromaniko bat ere gorde da, oso xumea, zutabe gizen­txoak eta hosto zabalen kapitelak dituela.

Tobirako San Pedro

Biz­kaia aldeko lurraldeetan agirietan an­tzinakoenak Durango aldekoak dira. Gauza jakina da han, XI. mendean, zenbait monasterio txiki izan bazirela. Horietako bat Tabirako San Pedrorena zen. Haren an­tzinakotasuna paretetako horma-atal ba­tzuen lekukotasunak baino ez adierazten, eta berauek begiratzeak garbi dago ez doala XII. mendea baino haran­tzago.[52] Agian, 1180a da dagokiona, garai hartan eman bai­tzion Antso Az­karrak, Nafarroako erregek bere forua Durangoko Villanueva hari. Nahiz eta oso eraldatua dagoen XV. mendeko eranskinez eta ondorengo zaharberri­tzeez, garbi ikusten da hasierako elizak ohiko eredua zuela, oinplanoa angeluzuzena habeartean eta absidean.

Hegoaldeko horma‑atalak baditu bi bao: profilez erromanikoa da bata eta oxkaturiko ar­ku‑barnera duena bestea, zistertar joerakoa. Ikusgarriak dira beste bi piezak: koruko baranda, taila mozarabiarra – ba­tzuek XII. menderaino atzeratu diote jatorria– eta bataiarri bat, eskema erronboidez apaindua, XIII. mendekoa izan daitekeena.

Barrikako Andre Mari

Barrikako Andre Mariaren eliza ere, monasterio bat sor­tzearekin lotu beharra dago, XI. mendeko emarien agirietan azaltzen baita.

Baina, hasierako elizatik leihate bat duen absideko horma besterik ez da geratu. Honek ager­tzen du garaiko eliza biz­kaitarretan txaranbelduena dela. Erdi-puntuko hiru ar­kibolta ditu eta bolaz apainduriko hauts-babesa. Kanpoaldeko ar­kibolta laua da; beste biak zir­kulu­txo soilez daude apainduak, txaranbeldu osoan zehar doan inposta baten gainean koka­tzen dira, janbak barne direla. Kono-enbo­rrez­koa eta landare gaiak inolako fintasunik gabe eskematiza­tzen dituen kapitela da. Zutabe­txoek ebakidura geometrikoz apur bat apainduriko fusteak dituzte.

Galdakaoko Elexalde

Esparru estilistiko eta ikonografiko baten barruan, Biz­kaiko elizarik deigarriena Galdakaoko Elexaldeko Andre Mariarena da, nahiz eta kronologikoki saihesten bada ere, oraindik ere erromaniko bezala sailkatu dezakegun. Ikerlariek XX. mendearen hasieratik Bizkaian gehien bisitatu eta aztertu duten Erdi Aroko arte monumentua da.[53] Barrio Loza eta F. Malo Anguianoren arabera, badira 1250ko data emateko agiri frogagarriak. Bestalde, Leopoldo Torres Balbásek dioenez, Galdakaoko zenbait emakumeren buruko kapela Alfon­tso Az­karraren (1252‑84) eta Antso IV.aren (1284‑95) erregealdian modan zeuden. Elexaldeko Andre Mariren eliza, beste euskal eliza asko bezala, oso eraldatua izan da ondoren.

Eliza

Erromanikoz arnasten duen eraikin zabal bat da, ezaugarri gotiko nabariak baditu ere. Aurretik beste eliza bat izana da, agirietan eliza “zaharra” izenez aipa­tzen dena. Gaur egun ikusten duguna, bere atzealdean XIII. mende aurreratukoa da: habeartearen bi tarteak oinetan. Gerora, burualde osoari eragin zion errenazimenduko berrikun­tza bat iri­tsi zen, eta 1738an bestea. Zaharberri­tze hauetan hu­tsarte ba­tzuk itxi egin ziren, aire korronteak eragoztearren, ospakizunak zail­tzen bai­tzituzten. Eraikun­tza sendoa da, horma‑bular indar­tsuez babestua, eta harlandu onez eginikoa paramentua. Habeartea zabala da: 30 m luzeran eta 18 m-ko zabalera guru­tzaduran eta 7 habeartean. Eraikin hau protogotikotzat jo behar da, baina badu erromaniko jatorrizko zerbait, zutikako parpain-ar­ku gizenen egituran, nerbioak eusten dituzten zutabe barneratuen kapiteletan, eta jasaten dituzten harroin garaietan. Habeartea hegoal­deko horman irekitako bi leiho­tzarrez argizta­tzen da, bata txaranbeldua da eta bestea, atari gainean dagoena, bikoi­tza. Eraikina, oso zaharberrituriko kanpandorre sendo batez koroaturik dago eta gotorleku baten tankera ematen dio.

Elizako ataria, isur­ki batez eta ia hiru zir­kuluerdi-formako ar­kiboltaz eta bere barrualdean beste ar­ku hirugingildun batez mugatua dago. Ar­ku hirugingildun horren eta az­ken ar­kiboltaren artean geldi­tzen den tartean Gizakundearen eszena –Aingerua ez­kerretara eta Birjina eskuinetara– ikus daiteke, gai nagusia bera dela nabarmendu nahi izango balitz bezala. Gainon­tzeko apainketa ar­kitektonikoa ar­kibolta eta kapiteletan isur­tzen da. Hauek fuste monolitiko lauetan zutabe ukondotuen gainean dira kokatuak, turuta an­tzean. Goitik atea bedera­tzi harburu txiki dituen hegal batez mugatzen da. Egiturazko zenbait ezaugarrik protogorikoaz pen­tsa­tzen jar­tzen bagaitu ere, bere atariko ikonografiak erromanikora itzularazten gaitu.

Isur­kia bere er­tzetan bi aingeruren gainean babesten da, eta landarez apain­tzen. Kanpoeneko ar­kiboltak hildakoen piztuera gogorarazten du. Beste ar­kiboltatan apainketa era askotakoa da: landareak, animaliak eta gu­txi ezagu­tzen diren giza irudiak. Lerromakurrean daude irudi guztiak, erresel gotiko zakarren az­pian. Zenbait aurpegietako irribarreen zirriborroek azal­tzen dituzten espresio bilaketan lora­tzen den naturalismo hasiberri batez hitz egin daiteke. Kosme Barañano eta Gonzalez de Duranaren lan jakin­tsu eta agiri asko duenak atari honen iker­keta ikonografiko osatu eta xehea egiten du, azter­keta ikonologi­ko bat oraingoz ezinez­koa dela ohartaraztearekin batera, garai horretako kultur berririk ez baitago. Atari nagusiko ikonografiaz gain, az­pimarratu behar dugu horman beste gai figuratibo ba­tzuk txertatuak badirela, ezagu­tzen zailak badira ere, eta bigarren ate bat ere badela, txikia eta zutabe, kapitel eta abakoetan kokaturiko ar­ku zorro­tza eta berauen gainean oso zahar­kituriko bi aingeru­txo.

Jatorrian espiritualki gu­txitua den gizartearen berez­ko ezaugarria izanik, eta fran­tziskotarren bizi­tzarekiko ikuspuntuarekin zerikusia izan dezakeen naturaltasun irribarre­tsu baten bilaketak ikono gaietan nahasketa bi­txia duen Galdakaoko eliza berezi honi jatortasuna ematen dio.

Aztarna erromanikoak

Kapitulu hau buka­tzeko konta di­tzagun aztarna erromanikoak aurki daitez­keen lekuak, hauetako ba­tzuk ez dira-eta arte mailan garran­tzirik gabeak. Biz­kaiko sartalde aldeko lurraldeetan zehar abiatuz Koli­txa mendiaren gainean San Roke eta San Sebastian ermita aur­kituko dugu, paramentu xumea duen eraikina, zalan­tzarik gabe denboran zehar bere egitura eta paramentuaren zakartasuna errespetatu duten behin eta berriz­ko berrikun­tzak jasandakoa eta an­tzinako bi sarbide salbatu zaiz­kiona: ataria erromanikoa baketa handi­ko bi ar­kibolta oso estuak men­tsula mehe gainetan kokatuak dituen, eta hegoaldeko beste ataria estilo protogotiko handiagoa duena.

Fede eta gur­tza beraren elkarte baten sinboloa gisa, an­tzinako elizaren zati baten begirune izatea XVI. eta XVII. mendeetako berreraikuntza guztietarako agindu ofiziala balitz bezala Ar­tzentaleseko San Migelen elizan zuhur­ki gorde da, marraz­ki geometrikoz apainduriko bi ar­kiboltako atari estua. Era berean Biz­kaia hegoaldeko mugatik oso gertu, Oroz­koko Olarteko San Bartolomen an­tzinako elizarena izan zen atari erromaniko bat ikus daiteke.

Baketoi zakarrezko ar­kiboltak dituzten ateak ikus daiteke, halaber, Iurreko San Kristobalen, ar­ku erromaniko zorro­tzen testigan­tza. Modu berean Arteagako Andre Marin, bertako atari txaranbelduak baditu orain­dik ere zorro­tzagoak diren hiru ar­kibolta.

Aztarna erromaniko ala protogotikoak dituzte Ge­txoko Santa Mariak eta Murgiako San Pedrok –kapitelak, bietan ere–, Kortezubiko parrokia-elizak bataiarri bat, Sondikako San Joan Bataia­tzaileak, Bermejilloko San Loren­tzoren ermitak, eta abar. Gaur egun aztarna hauetako ba­tzuk Biz­kaiko Historia Museoan erakusgai daude.

==== Santur­tziko San Jurgi ====Museo honetan bertan dago jasota Santur­tziko San Jurgi elizarena zen tinpano bi­txia. Bi­txia esan dugu, Biz­kaian gorde­tzen den zir­kuluerdi-formako tinpano ale bakarra delako; eta bi­txia baita ere, lanketaz zakarra delako.

Apokalipsiko Teofania adierazten da bertan, Kristo Ain­tza­tsuaren inguruan Tetramorfoa duelarik. Irudiaren diseinu zakarrarekin kontrajarria dagoen sigi-sagako apainketa finez­ko zerrenda batez inguratua dago. Baina, agian irudien marraz­keta eta lanketaren zakartasunaz baino gehiago hitz egin behar­ko li­tzateke oinarriz­ko espresionismo itxuragabe­tzaileaz.

Berari buruzko kronologiaz eztabaida luzeak egon dira. Ba­tzuen ustez, “itsas er­tzeko San Jurgi monasterioa” elizaren emailearen agirietan azal­tzen denaren garaikide egin behar du –1075ekoa, alegia. San Jurgiren hasierako elizaren beste ohar ba­tzuengatik bada tinpano hau XII. mende bete betean koka­tzen duenik (Apraiz). Gaya Nuñok, haren lanketa lau eta zakarraren laztasuna az­pimarratuz, XII. mende aurreraturikoa dela uste du.

Erromanikoa Gipuzkoan

Astigarribia Deba ibaiaren arroan alde batera utziz, gaur­ egungo Gipuz­koan zeharreko lurraldeetan, arte erromanikoak aztarna apal ba­tzuk besterik ez ditu utzi. Beste behin ere esan beharra daukagu probin­tzian eraikin erromanikorik ez aur­ki­tzeak, ez duela izan ez zirenik adierazi nahi. A. Felix López del Valladok ematen duen azalpena guztiz zuzena irudi­tzen zaigu. Haren iritziz, Erdi Aroko elizen desager­tzea nazioko bizi­tzan XVI. mendean gipuz­koarrek izan zuten esku-hartze handiaren ondorioa izan zen, eta “herri honetara zetozen aberastasun asko, eraikin handi guztiak berreraiki­tzen ala berriak al­txatzeko izatea” da honen arrazoia.[54]

Bedoñako eliza (Arrasate), Aretxabaletako hilerriaren atea, Ormaiztegiko elizaren ataria, Idiazabalgo San Migel elizarena, Abaltzisketako ataria, Ezkio-Itsasoko ataria eta Tolosako Andre Mariaren elizarena ditugu. Badaude osagarri erromanikoak hurrengo elizetan ere: San Pedro eliza (Asteasu) eta San Martin Tourskoaren eliza (Berastegi).

Bedoña

Ar­keologo honek berak dio probin­tziako aztarna erromanikorik an­tzinakoenak Arrasatetik 3 km‑tara dagoen Bedoñan ikus daitez­keela: gaur­ egungo elizaren hormetan itsa­­tsirik dauden leiho bat eta beste baten zuta­beak. Hasierako eliza beraren beste leiho bat apaiz-etxera eraman zen.

Igeldo

Eta erromaniko profileko leihoak zenba­tzen jarraitu behar izanez gero, Donostian Igeldoko elizan presbiterioko horman azal­tzen diren bi leiho­txoak gogoratu behar­ko lirateke.

Astigarribia

Ez ditzagun ahantzi lehen aipaturiko Astigarribiako leihoak.

Atariak

Baina, atariak dira Gipuz­koan gorde diren arrasto erromanikorik esangura­tsuenak. Eder­tzeko hartu den arretarengatik zenbait desberdintasun suma­tzen zaien dozena bat atariek, esan daiteke arte fineziagatik ez bada ere, neurriengatik historialariaren arreta ia beti erakarri behar luketela; zeren eta agerian jar­tzen baitute nekazari-herri sakabanatu batek elizkizunei eskainitako eraikinek barrualdean izan behar zuten handitasuna.

Tolosa

Adibide garbi bat gaur egun Tolosan bataiategiko atea da, hiribilduaren kanpoaldean zen San Estebanen an­tzinako ermita batetik ekarritakoa. Sei ar­kibolta ditu eta txaranbeldua da, janben antzera eskailera moduan; baketa handiko zutabe sendoetan koka­tzen dira, ar­kuen abiada osoa etenik gabe zehar­ka­tzen duen xake-itxurako erlaitz alakatu deigarri batek koroa­tzen duelarik. Horma honen er­tzak ere baketa handizkoak dira. Inpostaren kanpoko zatitik izarrez apainduriko ar­kibolta bat irteten da eta hurrengo biak era berean ditu: horietako bat, barrualdera takeatuz edertua, eta zerra hortz handiez, bestea.

Abal­tzisketa

Neurrietan, apaingarrien soiltasunean eta ar­kibolten kopuruan Tolosako horren an­tzeko ataria du Abal­tzisketako elizak. Sei ar­kuen aurrealdeko zati lauan sigi-sagako soka bat erakusten du eta kapiteletako uhinak –horrela dei­tzerik balego– kordoi edo kiribilduren marra-lerroak ditu.

Idiazabal

Aurreko bien an­tzekoa da, baina neurrietan handiagoa. Idiazabalgo parrokia-elizakoa da, izan ere, zaz­pi ar­kibolta ditu. Lehenengoan ar­ku­txo zorrotz koskadun hirugingildunak erakusten ditu. Inposta-lokarri handi batez koroatua da; janben iz­kinetan zenbait buru tailatu ziren eta berauen aurrealde lauak, baketa handirik gabeak, lokarrien apainketaz eder­tzen dira, lauhostoz, guru­tzaketaz eta irudi geometrikoez biribilak osatuz, López del Valladoren ustez “ekialdekoen ukitua du”.

Beste zenbait

Aipa di­tzagun Gipuz­koan mota askotakoak ez diren beste zenbait atari erromaniko; haien apainketa oso soila da, ezer ere gabea dela ez esatearren, eta bakoi­tzean desberdina gainera.

Erdi‑puntuko atariak

Pasai San Pedron, gaur­ egungo hilerrian, an­tzinako elizaren zati bat den horretan, aztarna erromanikoak ikus daitez­ke beraren atari bikoi­tzean. An­tzeko kasua da Are­txabaletako kanposantuko atea, an­tzina parrokia elizakoa izana. Era berean, Az­koitiko parrokia-elizaren an­tzinako atea hilerrira eramana izan zen eta han aur­ki­tzen da orain.

Hain zuzen ere, tokiz aldaturiko hiru ate hauek, erdi-puntuko garbiak dira. Erdi-puntu hau bera ikus daiteke Amez­ketako Ugarteko atean eta Arrasateko Garagarzakoan.

Ar­ku zorro­tzeko atariak

Urnietan, berriz, San Migel parrokia-elizan dorrepean dagoen atari handiak ar­ku zorro­tza du, trantsizio aldietakoen antzekoa, baina oraindik badu kareharriz­ko ar­kibolta eta kapiteletako jokoan nolabaiteko kutsu erromanikorik.

Hernanin, lekaime agustindarren elizako ataria XVI. mendera arte an­tzinako parrokia-eliza izandakoaren ateak ar­kibolta lau eta soilak ditu.

Berastegi, Elduain eta Berrobiko atarietan egitura gotikoak azal­tzen dira jada.

Antiguako baseliza

Zumarragan, “Gipuz­koako ermiten katedrala” deritzon Antiguakoari buruz Manuel Lekuonak az­pimarratu egiten du. Absideko egitura laua eta estiloetan sailkapena egiten erraza ez den leiho txiki bat du “hala ere, –dio berak– erroma­niko­tzat har daiteke, egitura osoa tankeraz erromanikoa baita, eta, batez ere, barrualde osoa zurez hornitua duelako, dena ere erromaniko kutsukoa”.[55] Horretaz gain, Lekuonak ohartarazten du berak XII. mende betekoa dela deritzon atariari eman behar zaion kronologia desberdina dela, hegoaldeko alde horretan, elizari itsa­tsirik zeuden lehenagoko eraikun­tzak bota­tzean azaldu ziren hormako leiho itsuen aldean.

Antiguako elizaren barruan landutako zureria eder eta interesgarriaz, hauxe dio Lekuonak: “erromaniko jatorreko lanketak, atxiki ezinez­ko gure ku­txa maiteen artea ekar­tzen digu oroimenera; hauek ere erromanikoan inspiratuak, beti lerro simetriko eta trazu geometrikoak zituzten, ia beti erregela eta konpasaz eginak”.

Arrasto hauek denak, Gipuz­koaren hedadura estua gogoan ez duenaren­tzat, gu­txienekoak eta esanahi txikikoak izango dira. Baina arkitekturaz­ko zatiak izanik, halaxe baitira, garran­tziz­koak dira, lurralde honetan ar­kitektura erromanikorik izan zela erakusten baitute. Beste alde batetik, arrasto guztien arabera, eliza txikiak zurez­ko gangez estal­tzen ziren eta materialaren ahultasunak berak eragin zuela –kasu hauetan eta beste askotan ere, ziur asko– beste eliza sendoago eta iraunkorragoez ordez­ka­tu beharra.

Zenotafioak, irudi solteak, luxuzko arteak

Blanka Nafarrokoaren zenotafioa

Monumentuetatik mende horretako beste arte erakusgaietara igarotzen bagara, arte baliogatik Naiarako XII. mendeko Blanka Nafarroakoaren hilobi hu­tsa aipatu beharko genuke. Sar­kofago bat da eta Santa Maria elizan bere senar Antso “Desiratua” Gaztelako eta Leongo erregeak kokatu zuen. Lan hau 1156 eta 1158ra bitartean egina izan daiteke, senar emazteen herio­tza datari lo­tzen baga­tzaiz­kio.

Sarkofagoaren estiloan aur­kitu ditu Urangak hainbat eragin: Iruñeko klaustroko Maisuarena eta Borgoinako eskulturagilearena, Gislebertus fran­tsesarena hain zuzen ere; agian, honek Autuneko San Lazaron tinpanoko Az­ken Epaia zirraragarria urte ba­tzuk lehen­txeago, 1148. urtean, bukatua zuelako; eta Blanka Anderearen hiletarien samin agerpenetan eta Errugabeen Zin­tzur ebaki­tzeetan, erraz suma zitekeelako kidetasuna Autungo infernura zigortuak zirenen aurpegi izutuetan. Baina eragin hori ez da oso konben­tzigarria, baldin eta Hilobi hu­tseko irudien kanon mo­tza kontutan hartzen bada, desberdinegia baita Gislebertorena, izugarri luzea eta guztiz leiala baita hiz­kera espresionistarekin.

San­txa Anderearen Zenotafioa

Hemen aipa­tzekoa da, halaber, mende bereko maisu lan bat, apainketa ar­kitekturaren sailekoa ez dena: San­txa Aderearen Hilobi hu­tsa. Prin­tzesa hau Ramiro I.aren alaba zen, Antso Nagusia erregeren biloba, beraz. Aragoiko lurretan bizi eta hil bazen ere, Nafarroako gorteetako haren ahaidego eta hurbiltasun topologikoagatik, haren hilobia nafar erromanikoaren alorrean eginiko lana dela esan daiteke.

San­txa Anderea Serosko Santa Guru­tze monasteriora erretiratua bizi zen eta 1095. urtean hil zen. Monasterio horretako elkarte erlijiosoa Jakara lekualdatu zen, eta urte gu­txi ba­tzuen buruan –1622.go azaroaren 22an, hain juxtu– San­txa Anderearen sar­kofagoa ere, hara eramana zen. Artelan hau XII. mendearen az­ken urteetakoa da eta beraren egilea beste lan ba­tzuk egin zituen maisu ezezagun batena dela esaten da, San­txa Anderearen Maisutzat har­tzen delarik. Harri gris gogor batean landua den sar­kofagoa, oinarri trapeziala du eta garaieran baditu 65 cm eta mutur baten zabalerak 85 cm eta bestearenak 55 cm. Harlosa lau eta landugabe batez estalirik dago; lau aurpegiak, berriz, landuak ditu, horietatik bat apaindurez hanpaturikoa da eta besteak sinboloz­koak.

Konposaketa ezin hobea du aurpegi nagusian; erdian, hildakoaren arima, gorpuz biluz eta sexurik gabearen irudian, zerurantz bi aingeruk daramatela ikus daiteke. Alde batean, aulki tolesgarri batean eserita eskuan liburu bat duela eta bi anderez inguraturik dago San­txa Anderea; beste aldean, erdiko per­tsonaia, go­tzain ala abade, go­tzain makila daramana, apaingarriak darama­tzaten bi elizgi­zon lagun dituela. Talde hauek babesten diren ar­kuen sostengu dira, hegoak zabaldurik eta ha­tzapar artean liburuak dituzten bi arranoen oinpean daude kapiteletako zutabeak.

Bigarren aurpegiak, lehenengoaren kontrakoak, ar­kuez mugaturiko hirutan zati­tze bat ager­tzen du, eta lehen bi zatietan zaldiz­ko gerrari armatu baten irudia dago bakoi­tzean; erdikoa ez­kutuarekin, ez­kerraldekoaren aurrez aurre jar­tzen dela, eta eskuinaldekoa, lehoi bat zamalkatzen.

Sar­kofagoaren er­tz batean bi grifo daude, edergarriez, zuztarrez eta hostoz, apainduriko zir­kulu batean finkatu eta itsa­tsirik. Beste er­tzean finki landutako krismoi oso eder bat erakusten du, eta erdiko zir­kulu ñimiñoan guru­tzea duen Bildots mistikoa dago. Krismoiaren hiz­kiak, diseinu fineko apaingarri-zerrenda batek osaturik.

Ikonografia

Europako arte erromanikoan orokorra den bezala, Euskal Herrian eskultura askeak kristau-fedearen oinarriz­ko bi gaiak har­tzen ditu, Gizakundea eta Erospena: Jaungoikoaren Ama eta Kristo Guru­tzil­tzatua.

Jaungoikoaren Amaren eskulturei dagokienez –Erdi Aroan, horiek ziren gairik ohikoenak–, bi irudi mota bereizi izan ohi da –inposatua zaigun bereiz­keta, bestalde– bai edukiz, bai egituraz eta baiestiloz, horietatik atera baitaiteke nolabaiteko data. Sedes Sapientiae tankerako ikonoa. Bada lehen eredu ar­kaiko bat: Birjina Haurrarekin, Sedes Sapientiae esan ohi zaion jarrera horretan, Birjinaren Theotokos edo Kiriotissa adierari eran­tzuten dio. Normalean XI. eta XII. mendeetan, Eliza ofizialak arianismo berpiztu bati aurre egiteko ezagu­tzera eman izan duen irudia da: Birjina Mariaren dogma nabarmen­tzea beharrez­koa zela-eta, Jaungoikoaren Hi­tzaren hartzailea gizasemeoi erakusteko eta emateko.

Nafarroa

Nafarroan, Pirinioen ekialdean, badira ideia dogmatiko horri eran­tzuten dioten Mariaren hainbat irudi. Tronuratuta eta jarrera hieratikoan dagoen Birjinak, Jainko Haur bedeinkazio-emailea erakusten du magalaren erdian eserita. Hoa hemen talde horretako zenbait:

  • Iharno­tzeko Birjina, erromanikoan ohikoa denez, buruaren eta gorpu­tzaren arteko propor­tziorik gabea da, eta amaren magal betean eseritako Haurraren eskain­tza hieratikoaren keinu nabarmena du;
  • Uxuekoa, aurrekoaren an­tzekoa da, errege-erregina nafarrek hainbestetan gur­tua eta XIV. mendean zilarreztatua;
  • Tuterako “Birjina Zuria” deritzona, harrian landua eta hieratikoa, baina finki landua, janz­keraren toles geometriakoetan; oraindik baditu jatorriz­ko koloreani­tzetatik gorri eta urdin arrastoak;
  • Ira­txekoa, gaur egun Deikaztelun dago, zurean landua da, baina mailuz jotako zilarrez jan­tzia, baina –Uxuekoaaren antzera– zurezko eskuak eta burua koloreani­tzez utzi zitzaiz­kion.

Araba

Beste euskal probin­tzietan badira, asko ez badira ere, Birjina mota ar­kaikoago hau irudika­tzen duten beste ba­tzuk:

Estibalizkoa esate baterako, 1898ko eraberri­tzean oso aldatu bazuten ere, bizan­tziar ereduari jarraiki­tzen zaiola ikusten da, simetriaz ardatz bakarreko eta toles oso soilak baititu; XII. mendekoa izango da agian.

Ar­tziniegako Arteko Andre Mariarena ere hasierako eskemari jarrai­tzen zaio. Maria ikus dezakegun aurrez aurreko jarreran, bere bi eskuak luzatuz, Kristo salba­tzaile moduan, bere magalean janz­kera ospe­tsuan eta Bizi­tzako Liburua eskuan duela Jesus munduari eskain­tzeko. Sendadianokoa –gaur egun, Gasteiz­ko Elizbarrutiko Museoan dena– erromanikotzat jo behar­ko dugu, jada XIII. mendekoa den arren, aurrez aurreko jarreran eta simetrian, erromanikoak bere-bereak dituen goitik beherako toles ezaugarriak eta guzti.

Gipuz­koan

Gipuz­koan, Junkaleko Andre Mari Probin­tziako Birjinetan erromaniko zaharrena dela esaten da. Itziar­koa eta Hernaniko Zikuñagakoa.

Badira elezaharretan “Birjina Bel­tzak” izenez sartu diren beste ba­tzuk, XIII. mendekoak, hauetako bakarren bat jendearen gur­tza tokitik desagertu egin zen, esku pribatuetara joateko, an­tza denez.

Ikono Protogotikoa

Gure an­tzinako santutegietan sarriagotan ikusi ohi ditugu, sorreraz eta egituraz, protogotikoak diren bigarren mota honetako Birjinaren estatuak. Hauetako ba­tzuetan –Biz­kaiko zaharrenetan gertatu ohi den bezala– zenbait taxu erromaniko ikusten bada ere, ez da zalan­tzarik berriagoak direlako iri­tzien atzetik doala eta horren ondorioz estilo aldaketa bat hasten dela. Birjina Mariarengan oraingoan ama berriago baten irudia bilatuko du. Beste garai bateko espiritua islatzen duten irudiak dira, eta haiei buruz gotiko estiloari eskainitako atalean hitz egin behar­ko dugu.

Kristo Guru­tzil­tzatuaren irudia

Gure eskulturagile eta tailagile an­tzinakoenen artea teologia beste gai iradokitzailea Kristo Guru­tzil­tzatua da.

Gauza jakina da, guru­tzeko Eroslearen irudiak, teknika guztietan berregin izan denak –miniaturatatik hasi eta marfilez­ko erliebeetara arte–, historian etengabeko tradizioa du, VIII. eta IX. mendeetan nolabaiteko ilunaldia izan bazuen ere.

Ikonografia

Guru­tzil­tzatuaren irudia XI. eta XII. mendeetan indarrez azal­tzen da eta erraz ezagut daitez­ke haren ezaugarri ikonografiak: Guru­tzil­tzatuaren irudia zuzen azal­tzen da, gu­txi ba­tzuetan izan ezik, bere bi oinak, hil­tzedun finkoak hasieran zabaldu eta gero paraleloan jartzen dira; besoak oso dira horizontalean edo apur bat okertuak; beha­tzetako hatz lodiak “abdukzioan” ireki­tzen dira hasieran eta beste beha­tzengana bil­tzeko joera har­tzen dute; sarritan, burua zuzen eta apur­ka-apur­ka eskuineko sorbalda aldera makur­tzera jo­tzen du: ez du minik adierazten eta errege-koroa izaten du sarritan –ez da ohikoa arran­tzaz­ko koroa; hasieran zurruna bada ere, an­tzinakoen irudietan gorputz osoa siriar jatorrikoa den colobium edo errege estalkiz jan­tzia azal­tzen da; gerora perizonium‑ez “garbitasun oihal” deritzonean jan­tzia, gerrian lotua eta belaunetaraino iristen zaiona besterik ez dute azalduko.

Halako eredua dute Kaparrosoko Kristo hunkigarri eta bareak –gaur egun, Iruñean, katedraleko Santa Kristina Kaperan dena–, Pitillaskoa, Torreskoa eta beste ba­tzuk.

Prozesioetako guru­tzeak

Gainerakoan euskal lurraldeetan, bulto solteei dagozkion­ Guru­tze ba­tzuk, aipatu ezaugarri jakin ba­tzuk besterik ageri ez dutenak, gorde izan dira, eta erromanikotik gotikorantz gara­tzen ari ziren garaikoak direla dirudite. Izan ere arruntena den Kristoren oinak hil­tze bakar batez zulaturiko xehetasun ikonografiko hau, gorputz atalak bigundu nahi horrekin uztar­tzen dela dirudi, gotikoko errealismo alderako ezaugarria. Mende haietatik orokorrean, Kristo guru­tzil­tzatuaren gur­tzaren lekuko geratu zaiguna prozesioetako guru­tzea da. Gipuz­koan adibidez, Zegamako prozesioetako bi guru­tzeak, Aiz­korrikoa eta Zeraingoa, XII. mendearen az­ken aldekoak ala XIII. mende hasierakoak izan daitez­ke.

  • Zeraingoak errege-koroa darama, baina besoek eman egin dute gorpu­tzaren zamapean;
  • Zegamakoak besoak horizontalki dauz­ka baina bere errege-koroaz, bere garaian buruan eusteko behar zituen bi hil­tze besterik ez zaio gera­tzen. Bietan ere, zangoak guru­tzaturik dauz­kate. Aurpegiko jarrera lasaia eta bake­tsua da.

Orreagako ebanjelarioa

Luxuz­ko arteari buruz berriz, Euskal Herrian ez da benetako arte kalitatea duen ezer geratu. Izatekotan, gogora dezagun Orreagako ostatuko ebanjelio liburuaren azalean, ezaugarri erromanikoak dituen Guru­tzil­tzatuaren irudia, dena mailuz landua da, zilarreztatua eta filigrana eta harri‑kristalez apaindua.

Aralar­ko aurrealdea

Balio handikoa eta kalitate berezikoa da Aralar­ko San Migelen aurrealdea, ba­tzuen ustez “Europako esmalteztaturiko kobre-lanik hoberena” da. Jatorriz, Iruñeko katedraleko aldare nagusiko antipendioa izan zen, Santa Mariaren gorespenari eskainia baitago eta ez dago bertan San Migelen inolako adieraz­penik.

Mar­ko modura 1765ean eraberri­tzeko agindua hartu zuen urreginak. Letoiz­ko burutez­ko er­tza eran­tsi zion taulak baditu 2 m luzean eta 1,40 m zabalean. Erdian du mandorla moduko gorputz bat, saihe­tsetan bi solairutako ar­kuteriaren babesean, apostoluak eta 18 domina handi adierazten dituzten irudi esmalteztatuak. Taularen hondo guztia apaindua dago ebakiez eta harri naturalez. Irudietan dauden per­tsonaiek burua erliebean dute, bikain landua. Erromanikoko hieratismoa distira­tzen badute ere, XIII. mendeak berea duen indar adieraz­kor bat islatzen da jada harengandik. Amanda-begietako irisak esmaltez­ko bola­txo pittinez eginak diranez, bizitasun zoragarria ematen diete. Laino urdin eta izarreztatua den zeruaren erdian tronuko Birjinaren irudiak, Jainko Haurra du bere magalean benedikapena emanaz; edertasun plastiko liluragarria du.

“Maisu baten bikaintasuna jartzen dute agerian, bai jarrerak, bai per­tsonaia bakoi­tzaren janz­kera desberdin zoragarriak, arte industrialean parekorik gabekoak, eta irudien estilizazio espirituala eta landetako esmalteen margo-banaketa orekatuak”.[56]

Margolanak

Margolanen alorrean, ia ez dugu Baskonian zeharo erromanikotzat har eta izenda daitekeen adibiderik aur­ki­tzen. Trebiñuko Añastroko erretaula gogora dezakegu, gaur egun New York eta Zumaiako Zuloaga Museoaren artean banatua: Hasierako eta San Andresen bizi­tzako eszenak margotuak dituen taula horrek, erromanikoak berea duen estilo zurrunekoa baldin bada ere, ez dirudi 1300ekoa baino lehenagokoa denik.

Oharrak

  1. Artikulu honen oinarria Entziklopedia Enblematikoa da. Obra osoa eskuragarri dago, cc-by-sa lizentziarekin,  Wikitekan

Erreferentziak

  1. J. M LACARRA, Historia Política del reino de Navarra, I. libk. 337. or. eta beste.
  2. “Nous n´avons aucun raison de supposer que le courant ait éte unilatéral; au contraire, il est vraiment vraisenblable qu’ il y a eu influence réciproque et action dans les deux sens” (G. GAILLARD, les débuts de la sculpture romane espagnole. Leon, Jaca,Compostelle. Paris, 1938, 227. or.).
  3. R. ORSEL, El mundo románico. Encuentro Argt., 1983, 100. or.
  4. J. E. URANGA eta F. IÑIGUEZ ALNECH, Arte Medieval Navarro (N. E. A. A.) Iruñea 1973, II. libk. 9. or.
  5. J. L. ORELLA eta E. KORTADI, “Santiago bidea Gipuzkoan. Zuberoatik Zalduondora”. Eusko Ikaskuntzan. Arte plastikoak eta monumentuzkoak, 3, 1985; Elisa GARCIA REYES, “El camino de San Adrián (Gipuzkoa -Araba) en la ruta jacobea. Análisis documental y arqueológico”. E.A.A. 15ean, 1987; M PORTILLA, Una ruta europea. Por Alava a Compostela. Del paso de San Adrián al Ebro. (Gasteiz, 1991)
  6. “In vertice montis qui dicitur Roncesvals, iuxta capellam Caroli Magni..in quo ut incolae testantur, multa millia quamplures vivi devorati sunt ab impetu luporum ..” B.A.H., IV. libk., 1884, 180. or. J. M LACARRAk aipatua, “Roncesvalles”. Estudios de Historia navarra-n. (Iruñea, 1971) 114. or.
  7. A.M N., II, 48. or.
  8. L. GRODECKI, Au seuil de l´art roman. L´Architecture ottonienne. 1958.
  9. L´Arquitectura Romanica a Catalunya, II, 32. or.
  10. R. OURSEL, El mundo románico. Encuentro Argt., 1983, 95. or. Euskal Herrian erromanikoari buruz, XX. mende hasieratik jada, baina 50 urtetik aurrera batez ere, bibliografia oso ugaria da. kus, A.GOMEZ GOMEZ, “Bibliografia de la arquitectura y escultura románicas”. A. P. M 15ean, 1996, 529-561. or. Bibliografia funtsezko bat Dulce OCON ALONSO, “La arquitectura románica vasca: Tipos, modelos y especificidad”. Ibid. 55-58. or. bere oharrekin. Oraindik berrikiago, A. GOMEZ GOMEZ, “Asimilación y transición del arte románico en el País Vasco”. Kobie (Arte Ederrak) 12an, 1996, 241-261. or.
  11. J. GOÑI GAZTAMBIDE, Historia de los Obispos de Pamplona. (Iruñea, 1978), I. libk. 236. or.
  12. Ibidem, 304. or.
  13. J. GOÑI GAZTANBIDE, O.c., 235. or.
  14. J.Goñi Gaztanbidek dio (o.c. 304. or.) ziurra dela azken eta behin betirako sagaratzea 1098. urtean izan zela. Monasterioetako antzinako larrukietan elizen sagaratze data bikoitz hori sarritan ematen da. Badu ordea honek azalpenik, izan ere, sarritan aldarea sagaratzen zen lehendabizi eta eraikin bukatua azkenean.
  15. Luis M LOJENDIO, Navarre Romane. Zodiaque Argt. , 1967, 61-120. or.; 370-371.
  16. “Arquitectura y escultura románicas” A.H.n V. libk., 1948, 121. or.
  17. J. M LACARRA, “La catedral románica de Pamplona”. A. E. A.A. VII.ean, 1931, 73-86. or.
  18. A.H.n V. libk., 142. or.
  19. L. M LOJENDIO, Navarre romane. Zodiaque Argt. 1967, 233. or. Zein mailataraino iritsiko zen, horren arabera, Moissac-en tailerraren eragina, M L.Molerok baieztu duena? Cf. “La sculpture du cloître de la cathedrale de Pampelune et sa repercussion sur l´art roman navarrais”.Cahiers de civilisation médievale 35.ean (1992) 241-246. or. ID.: La escultura románica en Navarra. Espainiako artearen kuadernoak. “Historia 16”, 1992, 6-12. or.
  20. URANGA-IÑIGUEZ, A.M N. III. libk., 23. or.
  21. J. GUDIOL, J .A. GAYA NUÑO, “Arquitectura y escultura románicas”. A.H.n V libk.156. or eta hur.
  22. A.M N. III, 149. or.
  23. J. GOÑI GAZTANBIDE, O.c., 297. or.
  24. A.M N.,
  25. J. A. BARRIO LOZA, La arquitectura románica vizcaína. (Bilbo, 1979), 13. or.
  26. A.M N., III, 70-79. or.
  27. Ikus, Zangotzako Santa Maria la Realeko eta bere atariko deskribapen zehatza, bibliografia ugariduna, C.M N. IV. libk., 2: Merindad de Sangüesa, 367-381. or.
  28. C.M N. IV, 2, 372. or.
  29. Aguadé, Clara Fernández-Ladreda. (2010). «La Portada de Santa María la Real de Sangüesa (Navarra)» Románico: Revista de arte de amigos del románico ( AdR ) (10): 60–67. ISSN 1885-8651. (Noiz kontsultatua: 2021-07-15).
  30. Uranga, J. E.. (1950). «Zangozako Santa Mariako eskulturak» Pirineos VI: 53-66. or...
  31. Urangaren ustez, beren hankak mokokatzen dituzten hegaztien gaia, Sosen hasi zen, Leiren jarraitu zuen, iruindar katedraleko hondarretan eusten eta Uncastillon (1156), Ozkabarten (1160), Agüero (1170), Zangozan eta abarretan berrazaltzen da.
  32. 39. A.M N., III, 151. or. eta hu.
  33. J. M AZKARATE, “Nafar eskulturaren sinkretismoa”. P.V.n 1976, 142-143. znb. 131-150. or.
  34. C.M N., II, 1, 483-487. or.
  35. Anne de EGRY, “Tuterako katedralaren klaustroko eskultura”. P.V.n, 74-75 zenb., 1959, 63-107. or., gehi 164 irudi. Ikusi halaber, A. de Egryren artikuluaren laburpen on bat J. R. CASTRO ALABAren Tudela monumental.en T.C.P., 227. znb. III. libk. Iruñea d/g 16-27. or. Anne de Egryk bere azterketa sakonean, Aragoiko artisten eragina aitortzen du baina ohar bat ematen du, bere aurreko aragoarretatik bereizi egiten dela tuterar klaustroko kapiteletako estiloa “eszenen arkitekturazko inguratzetan eta irudien gaineko tarteak adierazpide berdinekin betetzean. Berau, XII. mendean orokortu egiten den jarduera da, Nafarroako klaustroetako eskulturen kidetasunean, adibidez, Iruñeko katedralaren klaustroko XII. mendeko antzinako kapitelen antzera edo Lizarrako Ruako San Pedrorenak...”
  36. Ikus, Tuterako Epaiketaren atariaren ikonografiazko deskribapen on bat, J. E. URANGA- F. IÑIGUEZ ALMECH, A.M N. III. lanean, 169-170. or.
  37. R. OURSEL, El mundo románico. Encuentro Argt., 1983, 278. or.
  38. Izengabekoa. “Erromanikoa eta protogotikoa Araban” . Alava en tus manos-en (A. Llanosek zuzen.), (Gasteiz, 1983), IV. libk., 46-49. or.
  39. A. GOMEZ GOMEZ, “Toberako Santa Maria”. Kobie (Arte Ederrak) 6an, 1989, 269-276. or.
  40. F. LOPEZ DEL VALLADO, “Kristau monumentuzko arkeologia Euskal herrian”. Primer congreso de estudios vascos-en , 1919, 846. or.
  41. A. MAÑARIKUA, Obispados en Alava, Guipuzcoa y Vizcaya hasta fines del siglo XI. (Gasteiz, 1963) 37. or.
  42. J. AMADOR DE LOS RIOS, Estudios monumentales. 44-45. or.; BARAIBAR, Epigrafia armentiense, 257-260. or.
  43. P. Lopez del Valladok uste duen bezala, litekeena da han, XI. mendekoa baino lehenagoko eliza bat egona izatea. Beste XII. mendekoaz ere zalantzak eta iritzi desberdinak daude hainbat ikertzailerengan...Ikus, Dulce Ocon Alonsoren ikerlan berria: “Lehenbiziko Armentiako (Araba) San Andres ataria: Agirietako oharrak”. Kobie, 9an, 1992-1993, 107-180. or.
  44. V.V., M N. E. I. libk.: Araba. Eusko Jaurlaritza 1985, 6-12. or.
  45. F. DE MENDOZA, El ornato arquitectónico de Estibalitz. (Donostia 1931) 14. or.; A. GOMEZ GOMEZ, “Arte erromanikoaren barneratzea eta transmititzea Euskal He­rrian”. Kobie 11n, 1995-1997, 241-261... or.
  46. Berriki, merezimendu handiko ikerketak izanak dira Tuestari buruz: F. LOPEZ DEL VALLADO, “Erromanikoa Araban... Tuesta”. Geografia General del País Vasco-Navarron. (Carrera Candiren Zuzen.), 846-851. or.; S. RUIZ LOYZAGA, “Tuestako parrokia-eliza”. B. I. S. S. XXII.ean, 1978,55-85. or.; M PORTILLA, “Arte erromanikoa. Sustraiak eta garapena”. Alava en sus manos-en (Gasteiz 1983), 41-72. or.; Izengabea: “Tuesta. Gure Amaren eliza”. M N. E.n Araba (Eusko Jaurlaritzak Argt.), 1985, 337-347. or.; J. LOPEZ DE OCARIZ, Templo de Nuestra Señora de la Asunción de tuesta (Gasteiz, 1986).
  47. Idazkunan Gartzia Pangua “Armentiako maisua” aipatzen da azken tokian. Ez dugu berari buruzko inolako berririk. Frai Fernando de Mendozaren iritziz, “Armentiako maisuaren” izengoitia, ohoragarri hutsa izan daiteke. “Araba artistikoa. Markizko San Joan ermita. San Vicentejoko Sortzez Garbia”. Euskal Herriaren-alde-n, Bilbo, 1974, V. libk. 134. or.
  48. LOPEZ DEL VALLADO, O.c., 858-859. or.
  49. A. GOMEZ GOMEZ, “Toberako Santa Maria: landa erromanikoaren agerpen bat Araban”. “Kobie-n” (Arte Ederrak) 1987; Idem: Toberako Santa Maria. Kobie-n. Arte Ederrak. 6, 1989, 269-276. or.
  50. K de BARAÑANO eta J. GONZALEZ DE DURANAk gaur arte (1982) ezagutzen diren Bizkaiko erromaniko eraikin eta aztarna guztien errolda egin zuten beren “Etxebarriako San Agustinen arte erromanikoari buruz eta abar.” ikerketan. Kobie-n (Arte Ederrak), Bilbo I, 1983, 65-131. or.
  51. Fuste hauen urrutiko izan daitekeen iturburuari buruz, ikus, J.A. BARRIO LOZA, La arquitectura románica vizcaína, 56-57. or.
  52. Harmoraren zenbait tokitako paramenduaren desberdintasunak Lopez del Valladori zera pentsarazten dio, agian segidan buruturiko eraikuntza batzuk izango direla, denak ere antzinakoak (Arkeologia....,870. or.
  53. Galdakaoko santa Mariari buruz, ikus: P, VAZQUEZ, “Zumetxagako San Migelen ermita”. Bol. De la Comisión de Monumentos de Vizcaya, I.ean, 1909; eta baita, Bol. de Excursiones, XVI. libk.,127. or.; P. LIZARRALDE, Andra-Mari. Ikonografiazko, elezaharretako eta historiazko saiakera. (Bilbo 1934); N. PIQUERAS, “Galdakaoko Santa Maria”. Vida Vasca-n 1966; J. M BARREBETXEA, “Galdakaoko eliza-aurrea”. Vida Vasca-n 1966. F. MALO ANGUIANO, Galdakao,Etxebarri eta Zaratamo. Historia-artezko ikerketa. (Bilbo, 1997).
  54. J. A. BARRIO LOZA, O.c., 76. or.
  55. “Erdi Aroko artea Euskal Herrian”. Cultura Vasca-n (Donostia, 1978) II. libk. 63. or.
  56. J. M JIMENO JURIO, Aralarko San Migel. Iruñea d/g. , T. C. P., 78 znb., 30. or.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.