Ardatzeko potentziak
Ardatzeko potentziak, Ardatzeko aliantza, Ardatzeko herrialdeak edo Erroma-Berlin-Tokio ardatza Bigarren Mundu Gerran borrokan zihardun alderdi bat izan zen, aliatuen aurkakoak. Ardatza batik bat Alemaniako Hirugarren Reichak, Italia faxistak eta Japoniako Inperioak osatzen zuten, 1940ko irailean Hiru Alderditako Hitzarmena sinatu ostean. Bere boterearen erpinean, Europako, Asiako, Afrikako zein Ozeano Bareko zonalde franko Ardatzaren menpean zeuden, baina Bigarren Mundu Gerrak euren erabateko suntsipena ekarri zuen. Aliatuen kasuan bezala, nazio batzuek bat eta alde egin zuten gerran zehar.
Espainia Ardatzeko herrialdeei babesa
« | Gure elkartasun moralak gogo biziz lagunduko dizue zuen zereginean, eta, elkartasun ekonomikoari dagokionez, ziur egon zaitezte gogo onez izango duzuela, ahal dugun neurrian. Zuen herrialdea gerran sartu denez, neutraltasun-adierazpenaren ordez, beligerantziarik ezarena onartzea erabaki dugu. Oso eskertuta nago Gibraltarren auzian Italiak izandako jarrerarekin (...) Espainiaren aukerak areagotuko dituen asmo nazional bidezkoetako bat da Gibraltar. (...) Zuen armak arrakastatsuak izango direlakoan, agurrik beroena bidaltzen dizuet. | » |
—Francok Mussoliniri bidalitako gutuna, 1940ko ekainaren 10a. |
« | Zalantza guztiak usatu eta zure alde nagoela adierazi nahi dut, helburu bakarrean bat eginik. Nik eta Espainian nik ordezkatzen dudan kausak geure buruaz beste egitea litzateke helburu hori alde batera uztea. Esan beharrik ez dago zure kausaren garaipenean siesten dudala, eta berretsi nahi dut beti egongo naizela haren alde, leialtasunez. | » |
—Francok Hitlerri bidalitako gutuna, 1941eko otsailaren 26a. |
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.