Errolanen estatua (Bremen)

Errolanen estatua (alemanez Bremer Roland) Bremenen dagoen estatua famatua da, 2004ean UNESCOk Udaletxearekin batera Gizateriaren Ondare izendatu zuena.

Bremengo udaletxea eta Errolanen estatua1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Errolanen estatua

MotaKulturala
Irizpideak iii, iv, vi
Erreferentzia 1087
Kokalekua Alemania
Eskualdea2Europa eta Ipar Amerika
Izen ematea2004 (XXVIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Sinbolismoa

Germaniako Erromatar Inperio Santukoak izan ziren hainbat hiritan ageri dira Errolanen estatuak, izan ere hiriaren askatasuna sinbolizatzen baitzuten, baina Bremengoa bere 10'21 metrotako garaierarekin guztietan handiena da. Estatuak berak 5'47 metro ditu baina monumento osoak altuera bikoizten du.

Historia

1404ean ezarri zen estatua Bremengo Merkatu plazan (Marktplatz). Aurrez egurrezko estatua bat izan zen, baina artzapezpikuaren soldaduek erre egin zuten eta bremendarrek berria harrizkoa egitea erabaki zuten. XIX mendearen hasieran Napoleonek hartu eta Louvre museora eraman nahi izan zuen, baina azkenean ez zuen egin, Bremengo hiritarrek bere balio artistikoa hutsaren hurrengoa zela esan baitzioten. Horrela bertan geldi zedin lortu zuten.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.