Errolanen Arraila
Errolanen Arraila[1] (frantsesez: brèche de Roland; gaztelaniaz: Brecha de Rolando; aragoieraz: Breca Roldán) Pirinioetako mendi-lepo estu bat da, Monte Perdido mendilerroan. Bertako kondaira baten arabera, Orreagako guduan, Karlomagnoren iloba Errolanek bere ezpata Durandal suntsitu nahi izan zuen arrokaren kontra, eta hala ireki omen zen koska hori.
Errolanen Arraila | |
---|---|
Geografia | |
Altuera | 2.807 m |
Mendikatea | Pirinioak |
Lurraldea | Pirinio Garaiak eta Aragoi |
Mendizale ugarik hartzen du hara heltzeko bidea, dela Sarradets aterpetik abiatuta (Frantzian dagoen Gavarnie haranetik), dela Espainian dagoen Ordesa eta Perdidoko Parke Nazionaletik abiatuta. Azken honetatik (Aragoi), Gorizko mendi-aterpetik, Carriatako zirkutik edo Cotatueroko zirkutik igo daiteke.
Erreferentziak
- 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-6).
Kanpo estekak
- Brechaderolando.com — Pirinioak. Errolanen arraila (Gaztelaniaz)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.