Erroilbide
Erroilbide edo Lizarretako Gaina Aiako harria mendiguneko mendirik garaiena da (837 metro). Gailurra Gipuzkoaren eta Nafarroa Garaiaren arteko mugan dago. Aiako harria osatzen duten hiru gailur edo mendietatik garaiena eta hegoalderenekoa da. Granitozkoa da.
Erroilbide | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 837 m |
Prominentzia | 356 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°16′58″N 1°47′03″W |
Mendikatea | Aiako harria |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Aritxulegi (1 ordu 30 min.) eta Elurretxe (2 ordu 30 min.) |
Mendikat | Mendikat |
Euskal Herriko mendi ikusgarrienetako bat da Aiako Harria. Berezia ere bada, izan ere jatorri bolkanikoa duen mendia da, granitozkoa. Historia ere luzea du, erromatarrek arrasto ugari utzi baitzuten bere magalean, Arditurriko meategietan eta inguruetan. Arditurriko aldea, Oiartzun aldera jotzen duena da ikusgarriena, amildegi ikusgarriak baititu alde horretara. Jendeak dio Oiartzun aldetik begiratuta Napoleonen buruaren itxura hartzen zaiola (kapela eta guzti), etzanda dagoen aurpegia (Francoren aurpegiaren aipamena ere entzun izan dut). Iparraldetik begiratzen diotenek "la couronne du roi" esaten diote.
Ohiko bideak
Erroilbide mendira igotzeko ohiko bideak honako hauek dira: Aritxulegi (1 ordu 30 min.) eta Elurretxe (2 ordu 30 min.)
Ikus, gainera
- Gipuzkoako mendiak
- Nafarroako mendiak
- Hirumugarrieta (Aiako harria)
- Txurrumurru