Errodrigo Urizkoa
Errodrigo Urizkoa Nafarroako Erresumako noblea izan zen. Familia garrantzitsu bateko kidea izanik, Karlos II.a Nafarroakoaren agintaldian parte-hartze nabarmendua izan zuen erresumako aferetan[1].
Errodrigo Urizkoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | XIV. mendea |
Herrialdea | Nafarroako Erresuma |
Heriotza | 1377ko martxoaren 27a ( urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | Merioa, ganberazaina eta qaid (en) |
Izan ere, Joan Ramirez Arellanorekin batera, Nafarroako baroirik garrantzitsuena izan zitekeen Errodrigo Urizkoa 1360ko hamarkadan. Luxako andrearekin ezkondu zen, eta Lizarrako merindadeko merinoa izan zen 1365ean, eta geroago, Erriberakoa ere. Erregearen Frantziako gerretan, Normandiaraino abiatu zen armadaren burua ere izan zen Rodrigo. Gaztelako Erresumaren aurkako gerran, Gasteiz Errodrigoren esku geratu zen.
Nolanahi ere, jokabide bikoitza izan zuen Errodrigo Urizkoak. Gaztelarrei Tutera eta Caparrosoko gazteluak ematea hitzartu zuen. Hori zela eta, 1377ko martxoaren 28an atzeman zuten, eta Karlosen aginduz, erail[2]. Bere ondasunak bahitu eta saldu zituen erregeak.
Erreferentziak
- Ramirez Vaquero, Eloisa. Carlos II. La nobleza. Vianako Printze Erakundea.
- Uriz. elvalledearce.blogspot.com.
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |