Errododendro
Errododendroa (antzinako grezieraz: ῥόδον, rhódon "arrosa" eta δένδρον déndron "zuhaitz") edo azalea Ericaceae familiako Rhododendron generoko espezieei ematen zaien izen arrunta da.
Errododendro | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Ericales |
Familia | Ericaceae |
Subfamilia | Ericoideae |
Generoa | Rhododendron |
Errodoendro nagusia Rhododendron ferrugineum da, baina 1.000 errododendro-espezie inguru daude; Rhododendron lapponicum eta Rhododendron myrtilifolium, esaterako.
Loreak gorri-beltzak edo arrosa kolorekoak dituzte, oso ikusgarriak. Hostoek lantza-itxura dute, eta oso gogorrak izaten dira. Landare apaingarri gisa erabiltzen dira; Europako, Ipar Amerikako eta Asiako lurralde menditsuetan eta Himalaian, batez ere, ugariak dira.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.