Errobi herri elkargoa
Errobi herri elkargoa (frantsesez communauté de communes Errobi)[1] Lapurdiko 11 udalerrik osatzen zuten herri elkargoa izan zen.
- Artikulu hau Kanbo hiriburu duen herri elkargoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Errobi (argipena)».
Errobi herri elkargoa | |
---|---|
Administrazioa | |
Lurraldea | Lapurdi |
Sorrera | 2006ko abenduaren 21a |
Desagerpena | 2017ko urtarrilaren 1a |
Presidentea | Paul Baudry |
Hiriburua | Kanbo |
Udalerriak | 11 |
Estatistikak | |
Azalera | 199,5 km² |
Biztanleria | 25178 (2006) |
Dentsitatea | 126,2 bizt./km² |
2017ko urtarrilaren 1ean desegin zen elkargoa, Euskal Herri Elkargoa sortu zenean.
Osaera
Elkargoak 11 udalerri biltzen zituen, Lapurdiko barnealde-erdialdeko herri ertain batzuen (Uztaritze herrialdeburu-ohia, Kanbo, Ezpeleta) inguruan.
- Kantonamendu aldetik hauxe da banaketa:
- Lapurdin eskualdeen banaketak ez duenez Nafarroa Beherean edo Zuberoan duen oinarri historiko-naturala, eskualde historiko-natural aldetik definitzea zail samarra da; gainera 2006tik baino ez da existitzen, eta izenetik hasita herri elkargo askorekin gertatzen den bezala artifizialtasun puntu bat badu. Adibidez, Errobi-Aturri herri elkargoarekin nahasteko arriskua bada.
- Lapurdiko eskualdeen zerrendan erakusten den eskualde naturalen banaketaren arabera, Uztaritzeko kantonamendukoak Lapurdi Erdialdean leudeke, eta Ezpeletakoak Lapurdi Garaian.
- Esan bezala, funtsean herrialdeko barnealdeko bihotza dela esan daiteke baina ahaztu gabe BABrekin bereziki uztartuta eta hazkunde handia izaten ari diren dauden Arrangoitze eta Basusarri ere[2] kideak direla.
Udalerri kideen datuak
INSEE Kodea | Udalerria | Alkatea | Biztanleria | Azalera | Dentsitatea | Delegatuak |
---|---|---|---|---|---|---|
64161 | Arrangoitze | Jean-Michel Colo | 2985 bizt. | 17.47 km² | 170,86 bizt./km² | |
64123 | Basusarri | Paul Baudry | 2377 bizt. | 6,51 km2 | 365,13 bizt./km² | |
64113 | Ezpeleta | Graxi Florence | 1936 bizt. | 26,85 km2 | 72,1 bizt./km² | |
64031 | Haltsu | Vincent Carpentier | 486 bizt. | 5,08 km2 | 95,67 bizt./km² | |
64250 | Itsasu | Roger Gamoy | 1970 bizt. | 39,37 km2 | 50,04 bizt./km² | |
64502 | Jatsu | Alain Castaing | 1001 bizt. | 13,95 km2 | 71,76 bizt./km² | |
64123 | Kanbo | Bixente Bru | 5671 bizt. | 22,49 km2 | 252,16 bizt./km² | |
64113 | Larresoro | Jean-Michel Lamerens | 1428 bizt. | 10,76 km2 | 132,71 bizt./km² | |
64031 | Luhuso | Jean-Pierre Harriet | 784 bizt. | 7,38 km2 | 106,23 bizt./km² | |
64250 | Uztaritze | Dominique Lesbats | 5458 bizt. | 32,75 km2 | 166,66 bizt./km² | |
64502 | Zuraide | Louis Genin | 1082 bizt. | 16,86 km2 | 64,18 bizt./km² | |
25178 bizt. | 199,5 km² | 126,2 bizt./km² |
Erreferentziak
- Elkargoaren izena frantsesez ere ibaiaren euskarazko toponimotik eratorria da, eta ez da Nive deitzen.
- Banaketa hauen logika faltaren beste adibide gisa aipa daiteke bi udalerri hauekin oso harreman estua duen Arbona ordea ez dagoela elkargo honetan
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.