Errioxako ilustreen iturria

Errioxako ilustreen iturria (gaztelaniaz: Fuente de los Riojanos Ilustres) Errioxako Logroño hiriburuan dagoen iturria da. Gran Vía etorbidearen amaieran dago eta Errioxako historian garrantzitsuak izan diren 8 pertsonaren eskulturak ditu.

Errioxako ilustreen iturria
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Errioxa
Q123680441Logroño
Koordenatuak42°27′53″N 2°27′18″W
Map

    Eskulturak kanporantz begira daudenez La fuente de las espaldas mojadas ("bizkar bustien iturria") ezizenaz ere ezagutzen da[1].

    Historia

    1999ko otsailaren 19an inauguratu zen "Logroño en el siglo XX" kanpainaren barruan. Alejandro Rubio Dalmati eta Alejandro Narvaiza Rubio eskultoreak izan ziren iturriko estatuen egileak, osaba eta iloba direnak[2].

    Eskulturak

    Errioxako ilustreen iturriko eskulturak[3]
    IrudiaIzenaDeskribapenaGarrantzia
    Kintiliano

    (K.o. 35-95)

    Toga eta pergaminoa dituI. mendean jaio zen Calahorran. Abokatua, irakaslea eta erretorikoa izan zen.
    Gartzia IV.a Santxitz

    (1012-1054)

    Koroa buruan, kapa bizkarrean eta txori bat du ezkerreko eskuanNaiaran ezarri zuen Nafarroako Erresumaren egoitza eta hainbat monasterio sortu zituen; San Millan de Yusokoa eta Naiarako Andre Maria Erreginarena.
    Gonzalo de Berceo

    (1198-1264)

    Monje jantzita eta liburua eskuanGazteleraz idatzi zuen aurreneko poeta izan zen
    Pedro del Castillo

    (1521-1569)

    Armadura eta kaskoa ditu eta eskuan dokumentuaArgentinan dagoen Mendoza hiria fundatu zuen.
    Juan Fernández de Navarrete "Mutua"

    (1526-1579)

    Pizkundeko janzkera eta margolarien paleta eskuanFilipe II.aren kamara margolaria izan zen.
    Ensenadako markesa (1702-1781)Almirantze jantzita eta itsasontzi bat eskuanEspainiako Itsas Armadako ministroa izan zen
    Fausto Elhuyar

    (1755-1833)

    Lepoko zabaldun berokia, zapia lepoan eta laborategiko ontzi bat duWolframioaren asmatzailea izan zen Juan Jose anaiarekin batera.
    Julio Rey Pastor

    (1888-1962)

    Toga eta pajarita daramatza eta matematikazko liburu bat duAnalisi matematikoaren katedra lortu zuen 1913an

    Emakumezkoen zerrenda

    Gizonezkoak baino agertzen ez diren iturria izanik polemika iturri ere izan da eta proposamen gisa Emakumezko errioxar ilustreen zerrenda ere egin da:[4]

    Erreferentziak

    1. (Gaztelaniaz) «Los Ilustres Riojanos» La Rioja 2018-11-30 (Noiz kontsultatua: 2021-04-17).
    2. (Gaztelaniaz) «Fuente de los riojanos ilustres» LA CALLE ES UN MUSEO (Noiz kontsultatua: 2021-04-17).
    3. (Gaztelaniaz) «Fuente de los Riojanos Ilustres - Lugar de interés» La Rioja Turismo@es||| (Noiz kontsultatua: 2021-04-17).
    4. (Gaztelaniaz) «Riojanas ilustres, un segundo plano en la historia» Rioja2.com 2016-03-04 (Noiz kontsultatua: 2021-04-17).

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.