Erriolita
Erriolita arroka igneo bolkaniko bat da.
Erriolita | ![]() Mineral infotaula irakurtzeko era | ||
![]() | |||
Arroka igneoa | |||
---|---|---|---|
Mineral garrantzitsuak | kuartzo feldespato |
Aurkikuntza
Aintzinarotik Ipar-Ameriketan ustiatua izan bazen ere, Ferdinand Paul Wilhelm Richthofen esploratzaile alemaniarrak 1860 hamarkadan Estatu Batuetako Mendi Harritsuetan aurkitu eta deskribatu zuen eta bere omenez Rhyolite izena eman zitzaion.
Ezaugarriak
Kolore argia dauka, grisa edo arrosa. Ehundura trinko eta gogorra kuartzo fenokristal handien ondorioa da, naiz eta beiraren gisako ehundura ere ukan dezakeen.
Granitoaren osagai berak ditu (kuartzoa, feldespatoa- normalean > %69 SiO2- eta mika).
Eraketa
Labazko lasterretan azaltzen da batez ere, basaltoarekin eta andesitekin nahastuta.[1] Munduan osoan zehar aurkitzen bada ere ez da ohikoa izaten. XX mendean esate baterako hiru erupziotan baino ez da agertu, Papua Ginea Berriko St. Andrew Strait sumendian, Alaskako Novaruptan eta Txileko Chaiténen.
Iruditegia
- Erriolita arroxa.
Erreferentziak
- Lur entziklopedietatik hartua.