B2 bitamina
B2 bitamina edo erriboflabina kolore horidun bitamina hidrosolugarria da. Bere egituran isoaloxazina eraztun konplexu bati erribitol talde bat lotzen zaio, erribosatik eratorritako alkohol bat.
B2 bitamina | |
---|---|
Formula kimikoa | C17H20N4O6 |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
SMILES isomerikoa | CC1=CC2=C(C=C1C)N(C3=NC(=O)NC(=O)C3=N2)C[C@@H]([C@@H]([C@@H](CO)O)O)O |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | karbono |
Mota | pteridine (en) |
Ezaugarriak | |
Fusio-puntua | 282 °C |
Masa molekularra | 376,138 Da |
Erabilera | |
Tratatzen du | ariboflavinosis (en) |
Haurdunaldia | US pregnancy category A (en) |
Rola | B taldearen bitaminak, photosensitizer (en) , farmako esentzial, Bitamina eta primary metabolite (en) |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | AUNGANRZJHBGPY-SCRDCRAPSA-N |
CAS zenbakia | 83-88-5 |
ChemSpider | 431981 |
PubChem | 493570 |
Reaxys | 97831 |
Gmelin | 17015 |
ChEMBL | CHEMBL1534 |
ZVG | 40080 |
EC zenbakia | 201-507-1 |
ECHA | 100.001.370 |
CosIng | 34829 eta 37498 |
MeSH | D012256 |
RxNorm | 9346 |
Human Metabolome Database | HMDB0000244 |
KNApSAcK | C00001552 |
UNII | TLM2976OFR |
NDF-RT | N0000146013 |
KEGG | D00050 eta C00255 |
PDB Ligand | RBF |
Gehienetan, erriboflabina FAD eta FMN koentzimen osaketan parte hartzen du. Honela, arnasketa zelularrarekin zerikusia duten prozesu entzimatikoetan hartzen du parte, hala nola Krebs zikloan, arnas katean eta lipidoen beta oxidazioan.
B2 bitamina beharrezkoa da azalak bere osotasuna mantendu dezan, mukosen mantenurako, eta baita begiko kornea oxigenatzeko ere. Dietan zenbat eta kaloria gehiago jaso, orduan eta B2 bitamina gehiago beharko du organismoak.
Iturburu nagusiak haragiak, esnea eta esnekiak, zerealak, legamiak eta barazki berdeak dira. Beharrizanak asetzeko, egunero 1,1-1,4 mgr. bitarteko kopurua hartu behar da; haurdunaldian eta edoskitzean gehiago. Esan beharra dago, behar baino erriboflabina gehiago hartuz gero, soberakina iraitz aparatuaren bidez kanporatzen dela, organismoak ezpaitu metatzen.
Bitamina honen gabeziak begietako, ahoko eta azaleko arazoak sortzen ditu, zikatrizazio prozesuak mantsotu eta anemia sortu. Gabeziaren arrazoiak hainbat izan daitezke, hala nola, elikadura ez orekatua, alkoholismo kronikoa, diabetesa, hipertiroidismoa, ariketa fisiko gehiegi egitea, sukarraldi luzea, estresa, gehiegizko beroa, zenbait droga kontsumitzea edo edoskitze artifiziala.
Europar Batasunak onartutako elikagaien gehigarrien artean dago eta E-101 kodea du. Gehigarri moduan erabiltzen da zerealetan, pastetan, saltsetan, fruta-zukuetan, e.a.