Erriberako zubia
Erriberako zubia[1] Bilboko itsasadarreko zubia da, eskuinaldetik Zazpikaleak eta ezkerraldetik San Frantzisko lotzen dituena. Erriberako Merkatua ondoan du.
Erriberako zubia | |
---|---|
Kokapena | |
Koordenatuak | 43°15′22″N 2°55′33″W |
Historia | |
Irekiera | 1939 |
Deskribapena |
Historia
San Frantziskoko zubia izenaz ere ezaguna, egungo pasabaidea 1939an eraiki zuten eta Fernando Arzadun izan zuen ingeniaria.
Bertan zegoen lehendabiziko zubia, zubi esekia izan zen, 1827 eta 1852 artean burdinezko kateez eta 1852 eta 1874 artean altzairuzko kableez lotuta. Zabaldu zutenean Fernando VII.a Espainiakoak zeharkatu zuen. Hirugarren Gerra Karlistan bota eta 1881an burdinezko zubi finkoa eraiki zuten, Bilbon Burdinezko zubia izenaz ezaguna.
1937ko ekainaren 17an Bilbo galdu zenean zubia dinamitaz lehertu eta frankistek laster hasi zituzten zubia berreraikitzeko lanak. 1939an zabalduta, Ortiz de Zarate koronelaren zubia jarri zioten izena. 1980an jatorrizko izena berreskuratu zuen.
Bitxikeria
1827 eta 1874. urteen arteko zubi esekia (Hirugarren Gerra Karlistan desagertu zena) hain famatua izan zen Bilbon ezen abestiak ere egin baitzioten, tartean famatuena honakoa:
« | No hay en el mundo puente colgante más elegante que el de Bilbao porque lo han hecho los bilbainitos que son muy finos y muy salaos. |
» |
Munduan ez da zubi exeki dotoreagorik Bilboko baino oso finak eta piper eta gatz diren bilbotarrek egin baizuten. |
Askoen ustez, abestia egungo Portugaleteko zubiari buruzkoa izan zen, baina jatorrizko abestia azkena zabaldu (1893an) baino lehengokoa da[2].