Erretorearen jauregia (Dubrovnik)

Erretorearen jauregia (kroazieraz: Knežev dvor) Dubrovnik hiriko jauregi ezaguna da, hiriko erretorearen egoitza izan ohi zena. 1979tik aurrera hiriaren alde historikoa UNESCOren Gizateriaren Ondarea da.

Erretorearen jauregia
Kokapena
Estatu burujabe Kroazia
Kroaziaren banaketa administratiboa Dubrovnik-Neretva eskualdea
Town in CroatiaDubrovnik
Koordenatuak42°38′25″N 18°06′39″E
Map
Historia eta erabilera
Erabileramuseoa
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Ondarea
RST-1243-1986.

    Historia

    Erretorearen jauregia XIV mendean eraiki zen estilo gotikoan eta babes funtzio nabarmena zeukan. 1435ean suak erre zuen eta hiriak jauregi berria altxatzea erabaki zuen. Napoliko Onofrio della Cava arkitektuak diseinatu zuen, honek ere estilop gotikoan, eta eskulturak Pietro di Martino milandarrak egin zituen.

    Polvora leherketa batek jauregiaren zati bat suntsitu zuen 1463an eta arkitektu florentziarrek gidatu zuten konponketa, oraingoan pizkundeko estiloan. 1520 eta 1667ko lurrikarek berriz kaltetu zuten jauregia eta konponketak estilo barrokoan egin ziren. Azken berriztatzean eskailerak etakanpaia gehitu zitzaizkion atrioan.

    Erabilpena

    XIV mendetik hasi eta 1808 arte Ragusako Errepublikako erretorearen egoitza izan zen. 1872tik aurrera Dubrovnikeko museoaren historia departamentua egon izan da bertan.

    Iruditegia

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.