Erretiro

Erretiroa (Ipar Euskal Herrian, erretreta) pertsona batek adin-arrazoiak direla medio behin betiko ordaindutako lan egiteari utzi egiten deneko egoerari deritzo. Erretiroa hartu duen pertsonari jubilatuta dagoela esaten da. Salbuespenak salbuespen, jubilatzeko adina 60-70 urte bitartekoa da herrialde gehienetan. Jubilatuak gehienetan pentsioa edo errenta jasotzen du aldiro bizimodua atera ahal izateko, lan egindako urteetan zehar egindako ekarpenei esker, pentsio-sistema publikoak edo, horrelakorik ez duten herrialdeetan, berak aurreztutako dirutik. Beste alde batetik, erretiroak mugarri garrantzitsua izaten da pertsona baten bizitzan, lan-egoeratik askotan egoera pasibora iragaten baita, batzuetan depresio edo bestelako arazo larriekin batera.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.