Erretaula

Erretaula (latinetik: retro tabula altaris, «aldare atzeko ohola») edo eliz oholtza aldare atzean ezartzen den atal bat da, margolanez eta eskulturez osatua.

San Migel elizako Pietatearen kaperako erretaula (Oñati).

Erretaulak tamaina askotakoak izan daitezke, altzari izatetik aldare atzeko horma guztia estaltzeraino. Altzari badira, atal mugikorrak ere izan ditzake: bi diptikoa bada, hiru triptikoa bada eta gehiago poliptikoa bada.

Historia

Aldarea Kristoren sinboloa da eta antzinako liturgia kristauan debekatua zegoen gainean edozer ipintzea. IX. mendean, Aita Santuaren baimenak alboko aldareetan erlikia-ontziak ezartzea onartu zuen. XI. mende amaieran, agertu ziren aldare atzeko atal istoriodunak. Eukaristia ospatzeko erreformarekin, aldare nagusiaren atzean erretaulak ezartzeko aukera agertu zen. Garai honetakoak dira Aralarko San Migelen santutegiko erretaula erromanikoa eta Veneziako Pala d'Oro.

Aldareko margolanak XIII. mendean agertu ziren, batez ere Ama Birjinari ohore egiteko, baina baita ere bi ordena nagusiei ohoratzeko, frantziskotarrak eta domingotarrak[1].

Margolanez osatutako lehen erretaula[2] Duccio di Buoninsegna toskanarrak margotutako Maestà da, Sienako katedralerako XIV. mendean. Dagoeneko egitura klasikoaz osatua dago: burutzea, margolan nagusia eta pradela.

Erreferentziak

  1. Lacas M, Images de dévotion, De Sienne à Florence, les primitifs italiens, Connaissance des Arts, Hors série n° 391, p 10-18
  2. Idem

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.