Erresuma Batuaren banaketa administratiboa

Erresuma Batuaren banaketa administratiboa konplexua, anitza eta nahasgarria izan daiteke. Erresuma Batua, Ingalaterra, Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako lurraldeek osatzen dute, munduak zehar dituen hainbat dependentziekin batera.

Lurralde bakoitzak bere banaketa administratibo propioa du, beraz, ez dago administrazio-unitate amankomunik.

Ikuspegi orokorra

Erresuma Batuak konderrietan edo shiretan duen banaketa geografikoa Ingalaterran eta Eskozian hasi zen Erdi Aroaren hasieran eta Britainia Handian eta Irlandan osatu zen Aro Modernoaren hasieran[1]. Xedapen administratiboak bananduta garatu ziren Erresuma Batuko herrialde bakoitzean, sarritan Erresuma Batua sortu baino lehenagokoak diren jatorriekin. Tokiko gobernu modernoa, hautatutako kontseiluen bidez, neurri batean antzinako konderrietan oinarritua, modu bananduan sortu zen: Ingalaterran eta Galesen 1888ko lege batean, Eskozian 1889ko lege batean eta Irlandan 1898ko lege batean; honela, ez dago gobernu lokalen administrazioen lege orokorrik Erresuma Batu osorako[2]. XIX. mendera arte ia ez zen aldaketarik izan xedapen horietan, baina orduz geroztik etengabeko bilakaera izan dute eginkizunek eta funtzioek[3].

Ingalaterrako tokiko gobernuaren antolaketa konplexua da, eta funtzioen banaketa tokiko xedapenen arabera aldatzen da. Ingalaterrako goi mailako azpiatalak bederatzi eskualdeak dira, gaur egun nagusiki helburu estatistikoetarako erabiltzen direnak[4]. Eskualde batek, Londres Handiak, batzar bat eta alkate bat ditu, zuzenean 2000. urtetik hautatuak, herritarrek erreferendum batean proposamenari emandako babesaren ondoren[5]. Asmoa zen beste eskualde batzuek ere beren eskualde-biltzar propioak izatea, baina ipar-ekialdeko eskualdean batzar proposamen bat baztertua izan zen 2004ko erreferendum batean[6]. 2011tik, hamar autoritate konbinatu sortu dira Ingalaterran. Horietako zortzik alkate hautatuak dituzte, eta lehen hauteskundeak 2017ko maiatzaren 4an egin ziren[7]. Eskualde mailatik behera, Ingalaterrako toki batzuek konderri-kontseiluak eta barruti-kontseiluak dituzte, eta beste batzuek agintari unitarioak; Londres, berriz, Londresko 32 udalerrik eta Londresko hiriak osatzen dute. Zinegotziak gehiengo soileko sistemaren bidez aukeratzen dira izen bakarreko barrutietan, edo kide anitzeko sistemaren bidez, izen anitzeko barrutietan[8].

Tokiko gobernuari dagokionez, Eskozia 32 kontseilu-eremutan banatuta dago, eta aldaketa handiak daude, bai tamainari dagokionez, bai biztanleriari dagokionez. Glasgow, Edinburgo, Aberdeen eta Dundee hiriak banandutako kontseilu guneak dira, Lur Garaien Kontseilua bezala, Eskoziaren azaleraren herena hartzen duena, baina soilik 200.000 pertsona baino gehixeago. Tokiko kontseiluak hautatutako zinegotziek osatzen dituzte, eta horietatik 1.223 zinegotzi daude[9]; lanaldi partzialeko soldata jasotzen dute. Hauteskundeak boto bakar transferigarriaren bidez egiten dira, hiruzpalau zinegotzi hautatzen dituzten barruti plurinominaletan. Kontseilu bakoitzak probestu edo deitzaile bat aukeratzen du, kontseiluaren bileretako buru izango dena eta eremuaren buru gisa jardungo duena.

Galesko tokiko gobernuak 22 agintari ditu. Horien artean daude Cardiff, Swansea eta Newport hiriak, eskubide propioz agintari bateratuak direnak. Hauteskundeak lau urtean behin egiten dira, gehiengo sinplearen sistemaren arabera[10].

Ipar Irlandako tokiko gobernua 1973tik barrutiko 26 kontseilutan antolatuta dago, horietako bakoitza boto bakar transferigarriaren bidez aukeratua. Bere eskumenak zerbitzu hauetara mugatzen dira: hondakinen bilketa, txakurren kontrola eta parke eta hilerrien mantentzea[10]. 2008an, gobernuak 11 kontseilu berri sortzeko eta egungo sistema ordezkatzeko proposamenak adostu zituen[11].


Osaketa

Erresuma Batua
Lege jurisdikzioa Ingalaterra eta Gales (Lege ingelesa) Lege ipar irlandarra Lege eskoziarra
Herrialdea Ingalaterra Gales Ipar Irlanda Eskozia
Eskualdea Londres Handia Eskualde estatistikoak
Konderria City of London Metropolitar konderriak Ez-metropolitar konderriak (bigarren mailakoak) Ez-metropolitar konderriak (autoritate unitarioak) Scilly uharteak Autoritate unitarioak Barrutiak Autoritate unitarioak
Barrutia Londresko auzoak Metropolitar barrutiak Ez-metropolitar barrutiak
Parrokia Ward-ak Parrokia zibilak Parrokia zibilak Komunitateak Parrokia zibilak Komunitateak

Ingalaterra

Sakontzeko, irakurri: «Ingalaterra», «Ingalaterrako eskualdeak» eta «Ingalaterrako konderriak»
Ingalaterra

Ingalaterrak ez du lurralde parlamenturik, beste Erresuma Batuko lurralde guztiak ez bezala. Ingalaterraren banaketa administratiboa honakoa da maila altuenetik baxuraino:

  • Eskualde mailan: 9 eskualde
  • Konderri mailan: 6 metropolitar konderria, 27 ez-metropolitar konderri, konderri zeremonialak eta Londres Handia.
  • Barruti mailan: 36 metropolitar barruti, 201 ez-metropolitar barruti, Scilly uharteak eta Londres Handiaren barnean 32 auzo eta City of London barrutia
  • Parrokia mailan: parrokia zibilak.

Halaber, konderri eta barruti mailetan 56 autoritate unitario daude.

Ipar Irlanda

Sakontzeko, irakurri: «Ipar Irlanda» eta «Irlandako konderriak»

Ipar Irlandak banaketa administratibo sinplea du. 6 konderritan eta hauek 26 barrutitan banatzen dira.

Eskozia

Sakontzeko, irakurri: «Eskozia» eta «Eskoziako azpibanaketak»

Eskozia 32 council area edo kontseilu guneetan banatzen da. Kontseilu guneak eskualde hitzaren parekoak dira.

Gales

Sakontzeko, irakurri: «Gales» eta «Galesko azpibanaketak»

Gales 22 eremu adminsitratibotan banatzen da, eta banaketa hau herrialde honetako konderri historiko eta hirigunetan oinarrituta dago.

Dependentziak

Erresuma Batuak hainbat dependentzia ditu munduan zehar. Hauek lau lurralde motetan banatzen dira:

Erreferentziak

  1. «The Story of the Shire : Being the Lore, History, and Evolution of English County Institutions» Notes and Queries s12-VIII (157): 320–320. 1921-04-16  doi:10.1093/nq/s12-viii.157.320. ISSN 1471-6941. (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  2. York), UN Conference on the Standardization of Geographical Names (9th : 2007 : New. (2007). Ninth United Nations Conference on the Standardization of Geographical Names, New York, 21-30 August 2007.. UN ISBN 978-92-1-101158-6. PMC 1248064950. (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  3. Barlow, I. M.. (1991). Metropolitan government. Routledge ISBN 0-415-02099-9. PMC 22809989. (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  4. «Government Offices | National | National» web.archive.org 2009-06-06 (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  5. «A short history of London government - London Life, GLA» web.archive.org 2008-04-21 (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  6. (Ingelesez) «The Times & The Sunday Times» www.thetimes.co.uk (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  7. (Ingelesez) «Elections 2017 results: Who are the new metro mayors?» BBC News 2017-05-05 (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  8. «Wayback Machine» web.archive.org 2012-01-18 (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  9. Bennie, Lynn. (2006-11). «TRANSITION TO STV: SCOTTISH LOCAL GOVERNMENT ELECTIONS 2007» Representation 42 (4): 273–287.  doi:10.1080/00344890600951841. ISSN 0034-4893. (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  10. «Welsh Government | Unitary authorities» web.archive.org 2015-03-10 (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  11. «13 March 2008 - Foster announces the future shape of local government | Northern Ireland Executive» web.archive.org 2008-07-25 (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.