Errepublikaren Sari Nagusia

Errepublikaren Sari Nagusia 1932 eta 1936 artean egin zuten txirrindularitza-lasteketa izan zen. Lau atalez osatuta, txirrindulariek Eibar-Madril-Eibar ibilbidea osatzen zuten.

1932an Espainiako Bigarren Errepublika omentzeko sortu zuten eta, Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz utzi zuten. Garaipen gehien duen txirrindularia Luciano Montero da, hiru aldiz jarraian lortu zuelako.

Palmaresa

Urtea Garailea Bigarrena Hirugarrena
1932 Euskal Herria Luciano Montero Frantzia Gabriel Hargues Euskal Herria Jean-Baptiste Intzegarai
1933 Euskal Herria Luciano Montero Espainia Salvador Cardona Euskal Herria Jesús Dermit
1934 Euskal Herria Luciano Montero Euskal Herria Federico Ezkerra Frantzia Joseph Autaa
1935 Espainia Salvador Cardona Espainia Fermín Trueba Euskal Herria Luciano Montero
1936 Espainia Julián Berrendero Euskal Herria Luciano Montero Euskal Herria Jesús Dermit

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.