Errepublikanismo

Errepublikanismo Errepublikaren alde egiten duen teoria politikoa da. Errepublika batean agintaritza ez dago pertsona bakar baten esku, estatuaren buruzagitza hauteskunde bidez hautatzen da; era horretan gobernatzen den estatua.

Agintea herriaren biltzar batean edo senatu batean eta aginte betearazlea lehendakari baten eskuetan duen gobernu forma. Lehendakaria herriak edo biltzarrak aukeratzen du, eta ez da aitarengandik seme-alabengana pasatzen, erregetzarekin gertatzen den bezala. Errepubliken arteko bereizketa klasikoak errepublika oligarkikoak eta demokratikoak bereizten ditu. Lehena estamentu edo gizatalde berezietan banatutako gizarteetan ikusten zen, agintea talde oligarkiko baten eskuetan zegoela; Atenas, Esparta, Kartago eta Erdi Aroko Italiako errepublikak dira horren adibideak. Egungo errepublika mota, demokratikoa, Frantziako Iraultzaren ondoren garatu da Europan. Historian zehar, de iure errepublikaren forma izan duten zenbait diktadura ikusi izan da.

Errepublikanismoa teoria politikoan

Errepublikanismo terminoak Erdi Aroko Italiako zenbait udalerritan sortutako pentsamendu politikoaren korronte bati egiten dio erreferentzia[1]. Horrek esanahi berria eman zien Greziako eta Erromako herri-tradizioei, XVII. eta XVIII. mendeetako Ingalaterrako eztabaida politiko asko piztu zituen, Estatu Batuetako independentziaren sortzaileengan eragina izan zuen eta, ia bi mendetako isiltasun apalaren ondoren, gure idealak askatu ditu euskarri gisa.[2] Errepublikanismoa —doktrina-dimentsioan, gobernu-formetatik kanpo eta monarkiarekin kontrajarrita— erabaki politikoak ikertzeko programa bat da, ez behin betiko prestatutako errezeta bat.

Erreferentziak

  1. Quentin Skinner (1995): Las ciudades-república italianas, en John Dunn (dir.), Democracia. El viaje inacabado, Tusquets, Barcelona, pp. 70-82
  2. John G.A. Pocock (2002): El momento maquiavélico. El pensamiento político florentino y la tradición republicana atlántica, Tecnos. Madrid

Kanpo estekak

Politika Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.