Errepublika Galaktikoa
Errepublika Galaktikoa Star Warseko fikziozko unibertsoan erakunde politiko bat da.
Errepublika Galaktikoa, arruntki Antzinako Errepublika deitua, historia galaktikoaren zati handi batean tamaina honetako potentziarik handiena eta ia bakarra ere bazen. Hamarnaka milak eguzki sistema hartzen zituen.
Errepublika galaktikoak 25.000 urteko historia hartzen du eta bertako gertakariak, literaturan, bideo-jokoetan filmeetan eta beste istorio batzuetan gertatzen dira.
Historia
Antzinako Errepublikaren aroa
Errepublika Inperioa sortu baino 25.000 urte lehenago sortu zen, eta historiaren aro honetan Jedien eta Sithen arteko borrokak egoteko joera bat egon izan da. Hiper bultzatzailearen, espazio esplorazioaren, hedapenaren, oparotasunaren eta gerren garaia zen.
Ruusaneko erreformaren aroa
Sithak eta etsai nagusiak Inperioa sortu baino mila urte lehenago desagerraraziak izan zirela zirudienean, Errepublikak erreforma militar, judizial eta irudi erreforma bat hasi zuen, Jediek bezala. Horrela sortu zen aurresekueletan ikusitako Errepublika Galaktikoa, honi buruz Palpatine enperadoreak honako hau esan zuelarik: "mila urtez bakean bizi izan den errepublika".
Inperioaren aroa
Palpatine Lord Sitha boterera iritsi zenean Klon Gerrak eragin zituen, boterea zentralizatu zuen, aliatuak irabazi zituen eta azkenik Jediak suntsitu zituen eta Inperio Galaktiko bat altxatu zuen Errepublikaren hondarretatik. Hogei urte inguruz Inperioak Gerra Zibil Galaktiko baten amaierararte eta Errepublika Berriarekin lehenik eta Aliantza Galaktikoarekin ondoren demokrazia berrezarri zen arte gobernatu zuen.
Senatu Galaktikoa
Planetetako gobernariek, demokratikoki aukeratuak zirenak, senatariak aukeratzen zituzten (ehundaka planeta ordezkatzen zituztenak), hauek, aldi berean, Errepublikako Kantziler Gorena aukeratzen zutelarik. Coruscant planeta eta Senatu Galaktikoa beti izan ziren errepublikaren egoitzak.
Baina Senatu Galaktikoa errotonda formako egungoan berreraikia izan zen, Ruusan erreformaren ondoren, handiagoa eta harrizkoa zen zaharraren gainean.