Erreplika (artea)

Erreplika bat originala zehatz-mehatz erreproduzitzen duen artelan bat da. Erreplikak helburu didaktikoekin erabiltzen dira museoetan, beren hauskortasunagatik, balizko narriaduragatik edo beste arrazoi batzuengatik zuzenean erakutsi ezin diren obrak ordezteko. Erreplikek artea zabaltzeko aukera paregabea eskaintzen dute, publikoari originalen kopia berdinak hurbilduz, hainbat arrazoirengatik espezialisten zirkulu txiki bati erreserbatuak dauden lanak. Erreplikak egiteko hainbat espezialitatetako adituengana jotzen da, eta teknologia konplexuak erabiltzen dira, hala nola x izpiak, laserra edo informatika.

Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Erreplika (argipena)»

Legez kanpoko erreplikak

Legez kanpoko erreplikei faltsifikazio deitzen zaie eta irabazi-asmoekin egiten dira; badira legez kanpoko artelanen erreplikak, bereziki XX. mendetik aurrera, Picasso edo Matisserenak kasu. Billeteak, txanponak edo dokumentu ofizialak faltsutzea ere beste faltsutze-mota bat da; historikoki, Txinan, XII. mendetik aurrera izan dira horrelakoen ebidentziak.

Erreplikak, faltsifikazioak, imitazioak edo legez kanpoko kopiak, beren adiera guztietan, artisau eran egiteari utzi zaio, kontsumo-gizartearekin bat datorren industria-ekoizpen batera igarotzeko: erlojuen, zapatilen edo luxuzko marken beste edozein osagarriren imitazioak dira gehien eskatzen eta kopiatzen diren artikuluak.[1]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.