Erreologia
Erreologia materiaren deformazio eta jarioa aztertzen duen zientziaren adarra da. Eugene Binghamek 1929an sorturiko hitza da grekerazko rheō (isuri) eta logos (jakintza) hitzetatik[1].
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Definizio modernoago baten arabera, jariakortasuna duten materialetan tentsio eta deformazioaren arteko erlazioa aztertzen duen fisikaren adarra litzateke. Ingurune Jarraien Mekanikaren barne hartzen da. Erreologiaren helburu garrantzitsuenetako bat materialen portaera modelizatuko duten ekuazioak topatzea da.
Erreferentziak
- (Ingelesez) Burghelea, Teodor; Bertola, Bertola. (2019). Transport Phenomena in Complex Fluids. Springer International Publishing, 49 or. ISBN 9783030355586..
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.