Errenteriako Zaintza Sare Publiko-Komunitarioa
Errenteriako Zaintza Sare Publiko-Komunitarioa, Errenteriako Udalak eta herriko eragile sozialek Errenterian COVID-19 pandemiari aurre egiteko sortutako zaintza eta babes sarea da.[1]
Pandemiari aurre egiteko Espainiako Gobernuak ezarritako itxialdiaren lehen egunetan sortu zen, 2020ko martxoaren 16an zehazki.[1]
2020ko azaroaren 11an berriro aktibatu zen babes sarea, COVID-19 pandemiaren 2. olatuaren ondorioei aurre egiteko.[2]
Erreferentziak
- «Zaurgarrienak babesteko sarea martxan Errenterian ere» Oarsoaldeko Hitza 2020-03-16 (Noiz kontsultatua: 2020-11-15).
- «Zaintza sare komunitarioa berraktibatuko du udalak» Oarsoaldeko Hitza 2020-11-11 (Noiz kontsultatua: 2020-11-15).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.