Errenta (argipena)
Errenta lan egiteagatik edo kapitala baliatzeagatik aldi jakin batean jasotzen den ordainsaria da. Ekonomian, errenta terminoak erabilera zenbait ditu:
- nazio errenta, herrialde bateko ekoizpen faktoreek, langileek eta kapitalek alegia, urte batean jasotzen duten ordainsari totala;
- per capita errenta, nazio errenta biztanle bakoitzeko, batezbestekotzat kalkulatua;
- errentaren banaketa, errenta nazionala bertako hiritarren artean nola banatzen den;
- lan errenta, lan egiteagatik jasotako ordainsaria;
- kapital errenta, kapitala baliatzeagatik jasotakoa;
- errenta aitorpena, pertsona juridiko batek gobernu-erakundeei edo zergadun potentzialei ordaindutako zergaren zenbatekoarekin lortutako diru-sarrerak kalkulatzen dituen dokumentua;
- finantzetan eta finantza-matematikan, errenta, denbora zehar burutzen diren aldiroko ekarpenen segida, interes batez;
- errenta, alokairu batengatik egiten den aldiroko ordainketa;
- Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga, zerga mota bat.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.