Errenaga Txiki
Errenaga Txiki Aralarko mendilerroan dagoen mendi bat da. Ez da oso mendi garrantzitsua eta, mendizale askok, konturatu gabe pasa dezakete mendi honen tontorra. Izan ere, Errenaga mendiaren aurretontorra da, eta, Errenaga bera bezala, Nafarroa eta Gipuzkoa arteko mugan bertan dago.
Errenaga Txiki | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.277 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°58′55″N 2°02′16″W |
Mendikatea | Aralar |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Guardetxe |
Mendikat | Mendikat |
Irispideak
Mendi honen tontorrera iristeko, Errenagara doan bide berbera hartu behar da, hau da, Guardetxetik abiatu, eta, lehenik, Intzazelaiko lautadetara heldu. Beste igoera baten ondoren, Mandarrate izeneko pasabidera heltzen da, eta, ezkerretara, Ormazarretako lautadak utziz, Saltamuñoko atakara heldu behar da, Errenagaren tontorrean bertan. Beherago daude babeslekuak. Eskuinetarantz hartu eta Errenaga Txikiren tontorrera iristen da.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.