Errenaga

Errenaga Aralarko mendilerroan dagoen mendi bat da, Nafarroa eta Gipuzkoa arteko mugan bertan. Nafar aldean, Ernara ere deitzen diote. Oso mendi ezaguna da mendizaleen artean; izan ere, Guardetxetik Errenagako babeslekuetara doan bidea Errenagaren tontorretik bertatik pasatzen da.

Errenaga
Datu orokorrak
Garaiera1.282 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°59′02″N 2°02′14″W
MendikateaAralar
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bideaGuardetxea / Lizarrusti / Lakuntza
MendikatMendikat

Irispideak

Guardetxeko bidea oso klasikoa da. Basetxe hori Aralarko Errege Sailetako pagadietan dago, Lekunberritik Done Mikel Aralarkoaren santutegira doan bide asfaltatuaren 13. kilometroan. Bide bat, Kolosabarnea izeneko pasabide harritsutik pasatzen da, Intzazelai izeneko lautadetara iristeko. Bideak, Saltamuñoko atakara segitzen du. Hemendik, gailur belartsua jarraitzea baino ez da geratzen, mendi honen tontorrera iristeko.

Berezitasunak

Errenaga mendiaren mendebaldeko aurpegian, Mikeleteen etxean, orain, Aralarko Adiskideak izeneko Tolosako mendizale elkartearen babeslekua dago, bai eta Aralarko Andre Mariaren ermita ere.

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.