Errementari kalea (Gasteiz)

Gasteizko Errementari kalea Alde Zaharrean dago. Herri hizkeran Herre moduan ezaguna da.

Errementari kalea (Gasteiz)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz eta Alde Zaharra
Koordenatuak42°50′59″N 2°40′28″W
Map
Dimentsioak600 (luzera) m


    Kokapena


    Andre Mari Zuriaren plazan hasten da eta Jesusen Zerbitzarien kalean amaitzen da, Ahate Iturri plazatxoaren ondoan.



    Luzera

    600 metro inguruko luzera du. Ezkerreko espaloian 43 zenbakiraino iristen da eta eskuinekoan 108raino.

    Historia

    Henrike Knörr eta Elena Martínez de Madina Salazarrek idatzitako “Toponimia de Vitoria I – Gasteizko toponimia I[1]” (Euskaltzaindia, 2009) liburuaren arabera, Alfontso XII Gaztelako Erregeak fundatu zuen kale hau 1200 urtean. Izenaren jatorria kalean tailerra zuten errementariengandik dator.

    Kale honetan jaiotako pertsonai ezagunak

    Azpiegiturak

    Alde Zaharraren goiko aldera igotzeko bi arrakala automatiko kale honetan hasten dira, Apaizgaitegi zein Bakardade kantoietan.

    Oinezko gutxi ibiltzen denez merkataritza ez da oso ugaria kalean, horren ordez Gastronomia Elkarte asko dago.

    Eraikinak

    Jaiak

    Kalearen azken zatiak, Harategi kantoitik Ahateen Iturrien plazara doanak, jaiak ospatzen ditu iraileko lehen larunbatean Bideko Ama Birjinaren omenez.

    Trafikoa

    Oinezkoentzako kalea den arren ibilgailu ugari ibiltzen da, gehienbat banaketa kamioiak. Norabide bakarrekoa, iparraldetik hegoalderantz.

    Gasteiztxo tren turistikoa[3]k kaletik igarotzen da.

    Aparkalekua

    Ezin da aparkatu.

    Erreferentziak

    1. (pdf) Gasteizko toponimia. (Noiz kontsultatua: 2020/03/03).
    2. (Gaztelaniaz) Museo Santa María Josefa. .
    3. «Vitoria-Gasteizko Udala - Gasteiztxo Tren Turistikoa» www.vitoria-gasteiz.org (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.