Errekoletoen komentua (Ziburu)

Errekoletoen komentua Lapurdiko Ziburu udalerrian dagoen errekoletoen ordenako komentu bat da. Lapurdiko monumentu historikoen zerrendaren barnean sailkatua dago.

Errekoletoen komentua
 Monumentu historikoa
Komentuaren kalostra.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Lapurdi
HerriaZiburu
Koordenatuak43°23′08″N 1°39′56″W
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1613
Arkitektura
Ondarea
Mérimée IDPA00084374

    Kokalekua

    Errekoletoen plazako 1. zenbakian dago, Ziburu eta Donibane artean, eta Ziburu-Donibane Lohizuneko portuaren parean.

    Historia

    1609ko Lapurdiko sorgin ehiza traumatikoa gertatu berritan, bertan indarrean izandako araubide erlijiosoko desbiderapenak drezatzeko igorri zuten frantziskotar ordena, baita Donibane Lohizune eta Zibururen arteko tirabirak baretzera ere, bien artean zen gune honetan finkatuz.[1]

    Bertrand Etxauz Baionako apezpikuak eman zuen hura eraikitzeko agindua, Asisko Urmenetak azaldu duenez (2021), Etxauzen esanetan, "desegiteko sekta haragikoi eta libertino hauen akats zikinak". Bakearen Andre Dona Maria izena eman zion komentuari.[2]

    1613an eraiki zen, eta XVII eta XVIII. mendeetan handitua izan zen. Komentu hau Baionako apezpikuen ohiko egoitza izan zen, bertan gonbidatu garrantzitsuei harrera egin eta ostatu hartzen zuten, tartean, 1659an Jules Mazarin kardinala, Luis XIV.a Frantziakoa, bere ama eta bere emazte gaztea ere bai.

    Komentuaren eraikuntza 1613an hasi zen, Ziburu eta Donibane Lohizune arteko uharte batean, bi parroki hauen arteko lehia bizian bakea jartzeko asmoz.

    1791an eta Frantziako Iraultzaren eraginez arpilatua eta desjabetua izan zen, bai eta jatorrizkoak baina arras ezberdinagoak ziren helburuetarako erabilia ere: koartel militarra, bazka biltegia eta presoen kartzela. 1825etik aurrera inguruko eraikinen etxebizitza eta industriaren ondorioz asko desitxuratu da.

    Eraikina

    Multzoa komentua, kapera eta kalostrak osatzen dute, eta oraindik ere kalitatezko arkitektura hondakinak eta antzinako liburutegiko apaingarri margotuak ikusgai dauzka.

    Erreferentziak

    1. Madariaga, Ainize. «Errekoletoak: bake ekarle?» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-07-13).
    2. Urmeneta, Asisko. (L.G. 2020). Sugarren mende. Erroa agitaletxea ISBN 978-84-948076-4-0. PMC 1260196605. (Noiz kontsultatua: 2021-09-20).

    Ikus gainera

    • Lapurdiko monumentu historikoak

    Kanpo estekak

    Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
    Lapurdi
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.