Errekalde (Bilbo)
Errekalde Bilboko 7. barrutia da. Iparraldean Basurtu-Zorrotzako barrutiarekin, mendebaldean Alonsotegiko udalerriarekin, ekialdean Abandoko barrutiarekin eta hegoaldean Ibaiondoko barrutiarekin egiten du muga. Barrutiak guztira 696,29 hektareako azalera dauka, eta 47.583 biztanle (2005).
- Artikulu hau Bilboko barrutiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Errekalde».
Errekalde (7) | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Probintzia Udalerria |
Euskal Herria Bizkaia Bilbo | ||||
Auzoak | Ametzola, Iralabarri, Errekaldeberri, Uretamendi eta Iturrigorri | ||||
Azalera | 69,629 km² | ||||
Biztanleria | 45.583 (2006) | ||||
Bilbo erdigunea
| |||||
Koordenatuak: | 43.25194°N 2.94611°W |
Bost auzotan banatzen da, Ametzola, Iralabarri, Errekaldeberri, Uretamendi eta Iturrigorri. Bilboko langileri eta Espainiatik lan bila etorritako hainbat pertsonaren jomuga izan zen Errekalde XX. mendean. Barrutia Pagasarri mendiaren lehen maldetan zehar hedatzen da, zenbat eta mendebalderago, orduan eta garaiera gehiago dagoela.
Barrutia A-8 Autobideak bitan banatzen du, Errekaldeberri auzoaren parean. Autobidea auzoa eraiki eta gero eraiki zen eta betidanik izan da arazo handia auzoaren eguneroko bizitzan.
Barrutiaren eraberritzea
Azken urteetako obra handiek barrutia eraberritu dute. Batetik, Renfek Trenbidearen etorbidean zeuzkan trenbideak lurperatu dira, eta haien tokian etorbide berria eraiki da.
Bestetik, Ametzola auzoan, parke berri bat eta ehunka etxebizitza berri eraiki dira. Oraindik amaitzeke dagoen prozesuan. Errekaldeberritik Basurturako tartean FEVE konpainiaren trenbideak lurperatzeko lanak 2006. urtearen hasieran hasi ziren. Eta horrez gain, laster Iralabarri auzoko trenbidea ere lurperatzeko proiektua dago.
Biztanleria (1987-2005) | ||
---|---|---|
Errolda urtea | Biztanleria | |
1987 | 51.643 | |
1988 | 51.721 | |
1989 | 51.499 | |
1990 | 51.176 | |
1991 | 48.819 | |
1992 | 48.895 | |
1993 | 48.935 | |
1994 | 48.617 | |
1995 | 48.414 | |
1996 | 46.398 | |
1997 | 46.234 | |
1998 | 46.214 | |
1999 | 45.846 | |
2000 | 45.616 | |
2001 | 45.690 | |
2002 | 46.188 | |
2003 | 46.511 | |
2004 | 47.297 | |
2005 | 47.583 |
Demografia
2016an 47.245 pertsona erroldatuta zeuden, modu honetan banatuta:
- Errekaldeberri - 16.221 p.
- Ametzola - 12.200 p.
- Iralabarri - 11.534 p.
- Larraskitu - 2.766 p.
- Uretamendi - 2.561 p.
- Betolaza (ofizialki: Betolatza) - 300 p.
- Iturrigorri-Peñascal - 1.963 p.
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |