Erregu-lur
Erregu-lurra, errugunerria[1] edo erreneurria[2] (ahoz erregunerria eta erregu baten erria[3]) Nafarroa Garaian erabilitako azalera-unitate historikoa da, 8,98 area edo 898,4560 m² baliokidea izanik[4][5]. Erregu batekin erein daitekeen lur zatiaren tamainaren baliokidea zen, 22 kilogramo gari, 18 kg garagar eta 16 kg olo inguru. Sistema metriko hamartarra indarrean izan arren, Nafarroako Aldizkari Ofizialak oraindik erabiltzen du noizean behin.
Nafarroako Erresuman golde baten erdia zen[6]: 1/2 golde = 1 erregunerri = 2 gizalur = 4 gaitzeru-herri = 16 almute.
Gaur egun Nafarroan honen zabalera 898,456 m² bada ere, tokian tokiko salbuespenak bazeuden: Etxarri-Aranaz (1.200 m²); Lodosa (1.248 m²); Ziordia, Iturmendi eta Olatzagutia (1.250 m²) eta Igantzi (1.270 m²).
Erreferentziak
- «OEH - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-27).
- «OEH - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-27).
- «Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA)» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-27).
- Lasa, Irune. (2009-11-18). «Neurriari neurri bila» Berria: 46-67..
- Centro Español de Metrología (pdf) - Real Orden de 9 de diciembre de 1852, por la que se determinan las tablas de correspondencia recíproca entre las pesas y medidas métricas y las actualmente en uso Madril, 1858
- Espainiako Historiaren Erret Akademiaren Boletina