Erregolito
Erregolitoa orokorrean alteratutako eta kontsolidatu gabeko geruza izendatzeko erabiltzen da. Geruza hau alteratu gabeko arroka solidoaren gainean kokatzen da eta arroka zatiz, mineral pikorrez eta gainazaleko edozein sedimentuz osatua dago. Gune tropiko hezeetan geruza honen lodiera maximoa ematen da, batzuetan ehunka metroko arroka alteratutako gunea aurkitu da. Beheko muga meteorizazio fronteak ematen du. Lurzorua materia organikoa eta landareen sustraiak eusteko gai den erregolitoa da.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.