Erregin (xakea)
Erregina, Dama edo Anderea (♕ ♛), xakean pieza nagusi bat da, erregearenaren ondoren garrantzitsuena. Balio absolutuaz aldiz, denetan baliotsuena da, gutxi gorebehera bederatzi eta hamar peoien balioa du. Normalki, eta salbuespenak-salbuespen, ez da xake hasieran erabiltzen, amaierako fasean baizik, dorrea bezala erregearen laguntzaz arerioaren erregea menpean hartzeko gai baita.
Erregea | |
Erregina | |
Dorrea | |
Alfila | |
Zaldia | |
Peoia |
Erreginak pieza guztien artean mugimendu aniztasun gehiena duena da: zutabe eta lerroetan nahiz diagonaletan harat-honata nahierako lauki kopuruan mugitu baidaiteke, bai aurrera nahiz atzera, nahiz alboetara, hortik duen berebiziko balioa. Alegia, dorrea, alfila eta peoien mugimenduen batura. Erregin baten galerak xake partida batean sekulako galera suposatzen du, erregearen galerak bakarrik gainditua. Beste piezak jateko eurak dauden laukian ezartzen da. Pieza izendatzeko orduan euskaraz ez da Erregina erabiltzen, partida apuntatzeko orduan Erregearen izenarekin ez nahasteko, horregatik Anderea edo Dama deitzen zaio.
Xake hasieran jokalari bakoitzak erregin bana du, bere lehen lerroan erregea eta alfilaren artean ezarria, D1 eta D8 laukietan.
Xakearen aintzindariak diren chaturanga eta shatranj jokoetan ez zegoen erreginik, bisir, aholkulari edo ministroa baizik (persieraz وزیر wazir, errusieraz ферзь ferz).
Erreginaren gehitzea Erdi Aroan Europan jazo zen eta piskanaka, ez bapatean. XIII. menderako Europa osora hedatu zen eta XV. mendean jada gaur egun dauzkan mugimenduak bereganatu zituen, nahiz eta peoia erregin bilakatzeko aukera oraindik ere mugatua egon.