Erregetxo bekainzuri
Erregetxo bekainzuria (Regulus ignicapilla) Regulidae familiako hegazti paseriformea da Europako eskualde epeletan eta ipar-mendebaldeko Afrikan bizi dena[3]. Europako txori txikiena da, bitxia eta geldiezina.9 cm luze da eta 5 gramo pisatzen du
Erregetxo bekainzuri | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) [1] | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Passeriformes |
Familia | Regulidae |
Generoa | Regulus |
Espeziea | Regulus ignicapilla (Temminck, 1820)[2]
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Bizi itxaropena | 5,6 urte |
Zabalera | 14 cm |
Errute denbora | 16 egun |
Bizkarraldeko lumajea oliba kolorekoa du eta sabelaldean, zuri grisaxka. Buztan eta hego ilunak ditu, marra zuri bat begien gainean ("bekain zuria"), beste marra ilun bat, eta buruaren erdian, marra distiratsu bat (arrek, laranja eta emeek, horia). Gorputzaren goiko aldeak berde distiratsuak dira, eta sorbaldetan tonu hori eta laranjak ditu. Hego ilunak ditu, bularralde argia eta moko zuzen eta fina. Intsektuak jaten ditu eta habia zuhaitzetan egiten du. Euskal Herrian arrunta da, koniferoetan batez ere.[4] [5]
Uliako Mintegietako parkean enblematzat hartu zuten, parkea bezalaxe, txikia, bitxia eta geldiezina baita.
Beste izen batzuk
Euskaraz izenak beste aldaera batzuk jaso ditu: burugorri, kaskogorri, erregetxopit, mikelete-txori, pinu-txori, txio (burugorri).[6]
Erreferentziak
- (Ingelesez)BirdLife International (2012) Species factsheet. www.birdlife.org webgunetitik jaitsia 2012/05/07an
- (Ingelesez) IOC Master List
- BirdLife International (2004). Regulus ignicapilla. 2006. IUCN Red List of Threatened Species. IUCN 2006
- Larrañaga, Jon. (1996). Euskal Herriko fauna (ornodun lehortarrak). Elhuyar, 187 or. ISBN 84-87114-09-1..
- de Vicente de Viana, Joseba Gurutz. (2009). Kristina Enea-Gladys Parkea. Historia-Flora-Fauna. Haritzalde Naturzaleen Elkartea, 563-565 or. ISBN 978-84-613-2455-2..
- Erregetxo bekainzuria Txoriak.eus webgunean. (Noiz kontsultatua: 2017-08-25).
Ikus ere bai
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |