Erregerena

Erregerena, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da.[1]

Erregerena
Datu orokorrak
Garaiera1.239 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°01′06″N 1°32′30″W
MendikateaSaioako mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia

Garai batean Nafarroako erregeena zen mendi hau, baina konkistaren ondotik Espainiako koroak bereganatu zuen. Zorionez, egun jabetza Eugiko kontzejuarena da. Mendi honen malda luzeak pagadi zabalek hartuta daude, zuhaitzak ia gailurreraino bertaraino iristen direlarik. Erregerenak gailur bikoitza du.

Iparraldekoa, Arteko Gaina izenekoa, garbia eta garaiena da SITNAren arabera. Bertan izanik, ordea, hegoaldekoak ematen du altuen. Azken gailur hau, hegoaldekoa, basoak harturik dago, baina piramide itxurako harkaitz batzuk daude mendebaldean, ikuspegi mugatu baina eder bat eskaintzen dutenak.

Beste izenak: Alkozarko gaina, Erregeren Hartsua, Elikadoreko gaina.

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
    Erregerena (Mendikat)

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.