Erregeen Bidea

Erregeen Bidea, Ilgora Emankorrarentzako berebiziko garrantzia zuen merkataritza ibilbide bat izan zen, Nilo eta Eufrates lotzen zituena Sinai penintsula eta Mediterraneoko Sortaldea zeharkatuz. Bere garrantzi estrategikoa inperioen arteko gerretan dago, Egipto, Hati edo Asiria, eta, ziuraski, Israelgo Erresumak eta Judakoak mantendu zituztenetan.

Erregeen Bidea, K.a. XIV. mendean

Erregeen bideari buruzko erreferentziarik zaharrenetako bat Bibliakoa da[1]:

'Utz iezaguzu zeure lurraldetik igarotzen. Ez gara igaroko ez soroetatik, ez mahastietatik, eta ez dugu edango zure putzuetako urik. Errepidetik joango gara, apurtxo bat ere saihestu gabe, zure lurraldea zeharkatu arte.'

Zenbakiak 20, 17

Ibilbidea

Heliopolisen hasi eta ekialdera zihoan, Clysmara (Suez). Sinaiko basamortua Mitlako pasabidetik zeharkatzen zuen, Nekhl eta Themed gotorlekuek babestua, Eilat eta Aqabara iritsi arte, Itsaso Gorriaren iparraldean.

Aqabako golkotik, jada Ekialde Ertainean zegoena, iparraldeko norabidea hartzen zuen Aravako harana jarraituz eta Petra, Ma 'an, Udruh, Sela eta Shaubak zeharkatuz, eta Al Karak eta Madaba moabitar hiriak zeharkatuz, Itsaso hileraino. Handik, Jordan ibaiari jarraitzen zion bere ekialdeko ertzetik, Rabbah (Amman), Gerasa eta Bozrah igaroz, ondoren Damaskora iritsi arte.

Behin Damaskon, Via Marisekin elkartzen zen, ekialderantz biratuz, Resafara heltzeko Eufrates ibaiaren goi ibilguan, Palmiratik pasatuz.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) ZENBAKIAK 20 | EAB Biblia | YouVersion. (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.