Erregearen Ospitalea
Erregearen Ospitalea (gaztelaniaz: Hospital del Rey), erromesen eta ibiltarientzako laguntza zentro bat zen, Donejakue bidearen ondoan zegoena, bide hau Burgosetik igarotzean. Egun Espainiako Ondare Nazionalaren zatia da, El Parralekin batera.
Erregearen Ospitala | |
---|---|
![]() Kultura ondasuna | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Burgos |
Koordenatuak | 42°20′26″N 3°43′40″W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1195 |
Jabea | Patrimonio Nacional |
Erabiltzailea | Burgosko Unibertsitatea |
Arkitektura | |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-1006 |
Eskualdea[upper-roman 1] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
BIC | RI-51-0000454 |
1006 | |
|
Historia
Alfontso VIII.a Gaztelakoak sortu zuen 1195ean. Santa María la Real de Las Huelgas monasterioaren mende, erromes hartze zentro handi bat zen. Bere sarreraren ondoan, Erromesen Atea, San Amaroren ermita dago, baita hiltzen ziren erromesak lurperatzen ziren hilerria ere.
1234an, Valdefuentesko ospitalea eta bere jabetza guztiak Erregearen Ospitalera pasa ziren.
Coto Redondo
Coto Redondo, Burgosko auzitegi-barrutiaren zati zena, Burgosko Intendentzia osatzen zuten hamalauetako bat, herri bakar mailan, 1785 eta 1833 bitartean, 1787ko Floridablancaren Erroldan, abadia jurisdikzioa. Orduan, 253 biztanle zituen.
Abadiaren jurisdikzioa, bere titularra Erregearen Ospitalea zelarik, Alfoz de Burgos eskualdeko Arroyal, Cardeñadijo, Marmellar de Arriba, San Mamés de Burgos, San Medel, Villacienzo eta Villarmero herrietaraino zabaltzen zen, guztiak auzo alkateekin.
Burgosko Unibertsitatea
Hondarrak Burgosko Unibertsitatearen eraikinak hartzeko zaharberrituak eta emanak izan dira. Han daude errektoretza, Zuzenbide Fakultatea eta antzinako liburutegia. Lorategiz inguratutako inguru ederrean, Xake Taula bat dago, non, udan, Unibertsitateko Udako Kurtsoekin bat egiten duten musika aktibitateak antolatzen diren.
Iruditegia
- Dorrea.
- Barruko patioa.
- Ospitalea euripean.
Erreferentziak
Kanpo loturak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erregearen Ospitalea ![]() |