Errefuxiatuen Olinpiar Taldea

Errefuxiatuen Olinpiar Taldea edo EOR (Équipe Olympique des Réfugiés) Olinpiar Jokoetako Parte-hartzaile Independiente talde bat da, errefuxiatuz osatua.

2016ko martxoan Nazioarteko Batzorde Olinpikoko (NOB) lehendakari Thomas Bach-ek iragarri zuen Errefuxiatuen Olinpiar Taldea sortuko zela, 2016ko Rioko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuena. Erabaki hau hartuta, NOBk behin betiko 29 kirolariak aukeratu zituen, Atleta Errefuxiatuentzako Beka jaso zuten 55 kirolariko hasierako talde bat abiapuntutzat hartuta.

Gerrengatik, jazarpen ideologikoengatik, indarkeria orokorragatik edo nazioarteko babesa behar duten beste inguruabar batzuengatik beren jatorrizko herrialdeak utzi behar izan zituzten atletei leku bat emateko sortu zen taldea. Eta honen helburua mundu osoko errefuxiatuentzat esperantza sinbolo moduan jokatzea eta mundu mailako deialdia egitea da errefuxiatuen krisiak duen garrantzia azpimarratzeko. Nazioarteko komunitatearentzat ere oroigarri bat da, errefuxiatuak gure parekoak direla eta gizartea aberasten dutela gogorarazten duena.[1][2]

Parte hartzea

2016ko Udako Olinpiar Jokoak

Errefuxiatuen Olinpiar Taldeak 2016ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen lehen aldiz. Lehen aldi hartan 10 kirolarik osatu zuten taldea.

Kirolariak

Hauek dira 2016ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuten kirolariak.

IgeriketaAtletismoaJudo
Rami Anis (Siria)Yiech Pur Biel (Sudango Errepublika)Popole Misenga (Kongoko Errepublika Demokratikoa)
Yusra Mardini (Siria)James Nyang Chiengjiek (Sudango Errepublika)Yolande Bukasa Mabika (Kongoko Errepublika Demokratikoa)
Anjelina Nadai Lohalith (Sudango Errepublika)
Rose Nathike Lokonyen (Sudango Errepublika)
Paulo Amotun Lokoro (Sudango Errepublika)
Yonas Kinde (Etiopia)

2020ko Udako Olinpiar Jokoak

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuten bigarren aldiz. 29 kirolarik osatutako zuren taldea kasu honetan. Jatorrizko 11 herrialdetako kirolariak ziren (Afganistan, Iran, Irak, Siria, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Sudango Errepublika, Kamerun, Eritrea eta Venezuela), 21 herrialde anfitrioitan bizi direnak[3][4].

Hasiera ekitaldian, bigarren taldea izan zen Japoniako Estadio Nazionalean sartzen, Greziar Taldearen atzetik, bandera olinpikoa eskutan. Taldearen parte-hartze ofizial guztietan -dominen zeremonia posibleak barne-, bandera olinpikoa igo eta ereserki olinpikoa entzungo zela hitzartu zen.[5]

Kirolariak

Hauek dira 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu duten kirolariak[6][7][8].

TaekwondoTxirrindularitza (errepidekoa)JudoBorroka greko-erromatarraIgeriketaAtletismoaHalterofiliaBádmintonBoxeoTiroKarateKanoa
Abdullah Sediqi (Afganistán)Ahmad Baddredin Wais] (Siria)Ahmad Alikaj (Siria)Aker Al Obaidi

(Irak)

Alaa Maso Siria)Anjelina Nadai Lohalith (Sudango Errepublika)Cyrille Fagat Tchatche

(Camerun)

Aram Mahmoud (Siria)Eldric Sella Rodríguez (Venezuela)Luna Solomon (Eritrea)Hamoon Derafshipour (Irán)Saeid Fazloula(Irán)
Dina Pouryounes Langeroudi] (Irán)Masomah Ali Zada (Afganistán)Javad Majoub (Irán)Yusra Mardini (Siria)Dorian Keletela

(Kongoko Errepublika Demokratikoa)

Wessam Salamana

(Siria)

Wael Sheub (Siria)
Kimia Alizadeh Zenozi] (Irán)Muna Dahouk (Siria)Paulo Amotun Lokoro (Sudango Errepublika)
Nigara Shaheen

(Afganistán)

Rose Nathike Likonyen

(Sudango Errepublika)

Popole Misenga

(Kongoko Errepublika Demokratikoa)

Tachlowini Gabriyesos (Eritrea)
Sanda Aldass (Siria) James Nyang Chiengjiek

(Sudango Errepublika)

Jamal Abdelmaji Mohammed (Sudango Errepublika)

Erreferentziak

  1. Press, Europa. (2021-06-08). «El COI anuncia los 29 deportistas del equipo olímpico de refugiados» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  2. (Gaztelaniaz) Derbyshire, Yaiza. (2021-07-28). «Qué es el Equipo Olímpico de Refugiados, quiénes lo componen y por qué se creó» elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  3. (Gaztelaniaz) Serra, Emili. (2021-07-30). «Las historias de los 29 atletas que forman el equipo de refugiados en las Olimpiadas de Tokio» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  4. (Gaztelaniaz) «Equipo Olímpico de Refugiados en Tokio: quiénes son y en qué categorías compiten» CNN 2021-07-23 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  5. (Gaztelaniaz) Refugiados, Alto Comisionado de las Naciones Unidas para los. «Atletas refugiados, el centro de atención mundial al inaugurarse los Juegos de Tokio» UNHCR (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  6. IOC Refugee Olympic Team. .
  7. (Gaztelaniaz) «Los 29 refugiados olímpicos de Tokio 2020» El Correo 2021-07-19 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  8. (Gaztelaniaz) «El equipo olímpico de refugiados: estos son los 29 deportistas» abc 2021-07-22 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.