Errefrakzio

Errefrakzioa uhin bat bi ingurune banatzen dituen gainazalera iristean, bigarren gainazalera sartzen da uhin-higiduraren energiaren zati bat eramanez eta hedapen-norabidea aldatuz. Errefrakzioa uhinaren abiaduraren aldaketaren ondorioz sortzen da eta gertatu dadin, bi inguruneek errefrakzio-indize ezberdina izan behar dute.

Errefrakzioaren legea
Argiaren errefrakzioa hainbat ontzietan.
Errefrakzioa.

Errefrakzioaren legea

Errefrakzioaren legea edo Snell-en legeak honakoa dio:

  1. Izpi errefraktatua, normala eta izpi erasotzailea plano berean daude.
  2. Eraso-angeluaren sinuaren eta errefrakzio-angeluaren sinuaren arteko erlazioa konstantea da, eta uhin-higidurak bi inguruneetan dituen hedapen-abiaduraren arteko erlazioaren berdina. Kantitate konstante horri (n12) bigarren ingurunean lehenengoarekiko duen errefrakzio-indize erlatiboa deritzo.

Errefrakzioaren legea Willebrord Snel van Royen "Snell" fisikari herbeheretarrak ondorioztatu zuen eta aurreko guztia kontuan izanik, legearen adierazpide aljebraikoa honela enuntzia dezakegu:


Prisma batek sakabanatutako argi izpi jarrai baten animazio eskematikoa. Izpi zuriak ikusgai diren uhin-luzera ugari adierazten du, horietatik 7 erakusten dira. Hutsean abiadura berdinarekin bidaiatzen baitute. Prismak argia moteldu egiten du eta horrek bere bidea makurtzen du errefrakzio prozesuaren bidez. Eragin hori indartsuagoa da uhin-luzera laburragoetan (mutur bioleta) uhin-luzera luzeagoetan (mutur gorria) baino, eta horrela osagaiak sakabanatzen dira. Prismatik irten ahala, osagai bakoitza jatorrizko abiadura berdinera itzultzen da eta berriro errefraktatzen da.

non

  • : Lehenengo ingurunearen errefrakzio-indizea
  • : Bigarren ingurunearen errefrakzio-indizea
  • (edo : Eraso-angelua
  • (edo : Errefrakzio-angelua
  • (orokorrean): .


Kasu berezi bat dago non errefrakzio-angelua 90º den eta normalarekiko perpendikularra irteten da izpi errefraktatua banaketa-gainazaletik justu-justu. Azken hau gertatzean eraso-angeluari () muga-angelua deitzen zaio, eta balio hori gaindituz errefrakzioaren ordez, islapena gertatuko litzateke. Fenomeno honi islapen osoa ere deitzen zaio.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.