Errefortzu (psikologia)

Psikologian, errefortzua portaera edo erantzun psikologiko baten probabilitatea gehitzen duen estimulu bat da. Errefortzu positiboan, zerbait egitean estimulu atsegina edo gustagarria ematen zaio pertsonari edo animaliari, etorkizunean hura egiteko probabilitatea gehitu egiten duena (adibidez, ataza bat ongi egitean animalia bati janari gustagarria ematen zaionean). Errefortzu negatiboan, berriz, zerbait egitean estimulu desatsegina kentzen zaio pertsonari edo animaliari, etorkizunean hori egiten jarraitzeko probabilitatea handitzeko (adibidez, haur bati hatzamarrekin jaten duenean errieta egiten bazaio, baina azkenean koilarearekin egiten duenean ez, koilararekin jateko portaera bultzatu egiten da). Errefortzu negatiboa eta zigorra bereizi egin behar dira: zigortzen denean zerbait desatsegina eransten da, portaera bat bultzatzeko; errefortzu negatiboan berriz, giroan desatsegina dagoen zerbait kentzen da helburu berdinarekin.[1]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Maisto, Albert A.. (2001). Introducción a la psicología. , 156-159 or..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.