Errefektorio
Errefektorio (latinetik eratorrritako hitza, refectus hitzatik)[1] edo Jan-areto ere, komentu eta monasterioetan elkarrekin jateko den leku amankomun bat da; bertan, monjeek eta mojek haien askariak egiten dituzte. Normalean, elizaren beste aldean egoten da eta lauikuzen itxura du.
Antolaketa
Normalean mahaiak hormen paraleloan jartzen dira. Monjeak haien kategoriaren edo aintzinatasunaren arabera kokatzen dira, abadearena alde batean guztia buru izanez. Ordenen arabera, askotan askariak isiltasunean egiten dira. Ohikoa da, jaten den bitartean, monje batek Bibliaren pasarteak irakurtzea; horretarako pulpitu edo egokitutako espazioa egoten da. Haien ustez, horrela, gorputza elikatzen duten aldi berean espiritua ere indartzen da.[1]
Oso espazio garrantzitsua da monjeentzako zeren eta bertan ordu asko ematen baitituzte. Sarbidea klaustrotik edo sukaldetik izaten da.
Ohiturak
Areto horretan monje edo moja guztiak biltzen dira. Bertan eguneko askari guztiak egiten dira. Sartu aurretik lavatoriumen eskuak garbitu behar dituzte.[2] Errefektorioan isilik sartzen dira eta eserik baino lehen otoitz egiten dute.
Iruditegia
- Santa María de Huerta abadiaren errefektorioa.
- Biblia irakurtzeko pulpitu, Ruedako monasterioan.
- Maulbronngo monasterioaren errefektorio gotikoa.
Erreferentziak
- Lajo Pérez, Rosina (1990). Léxico de arte. Madril: Akal. 178 or. ISBN 978-84-460-0924-5.
- https://books.google.es/books?id=tuk-AAAAYAAJ&pg=PA191&dq="A+small+building+in+a+monastery,+in+which+the+monks+washed+their+hands+before+and+aftera+repast.+"+An+Illustrated+Dictionary+of+Words+Used+in+Art+and+Archaeology"&hl=en&sa=X&ei=afigUIWoL6n5igKej4CwCQ&redir_esc=y#v=onepage&q&f=false