Errefau min
Errefau mina (Armoracia rusticana) Brassicaceae familiako landare bizikor bat da. Gaur egun, mundu osora hedatu da, baina baliteke berez Europako ekialdekoa eta Asiako mendebaldekoa izatea. Metro eta erdiko altuera hartzen du, eta hostoak berde ilunak dira.
Errefau min | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Brassicales |
Familia | Brassicaceae |
Leinua | Cardamineae |
Generoa | Armoracia |
Espeziea | Armoracia rusticana G.Gaertn., B.Mey. & Scherb.
|
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | horseradish root (en) |
Sendabelar gisa eta lurringintzarako erabili da XIII. mendeaz geroztik. Horretarako, erroa baliatzen da. Ebakitzen denean, esentzia lurrunkor eta sarkorrak askatzen ditu, eta narritagarria da, amoniakoa bezala, eta negar-eragilea. Hosto berriak aroma emateko erabiltzen dira.
Erroa, arraspatu edo eho ondoren, ongailu bat egiteko erabiltzen da, eta ziapearen ordezko gisa baliatzen da. Erresuma Batuan, horseradish deritzote, eta Frantzian, raifort.
Landare diuretikoa da, eskorbutuaren aurkakoa, eta digestioaren lagungarria. Bestalde, errotik peroxidasa entzima lortzen da, test kimikoetan oxidatzaile gisa erabilia. Erroaren zukua kosmetikan erabiltzen da.
Sinonimia
- Armoracia amoracia (L.) Cockerell, Fl. Boulder Colorado 130. 1911, orth. var.
- Armoracia armoracia (L.) Cockerell ex Daniels, Univ. Missouri Studies, Sc. Ser., 2. No. 2, 130. 1911, nom. inadmiss.
- Armoracia lapathifolia Gilib., Fl. Lituan., 2 : 53. 1782. nom. inval.
- Armoracia lapathifolia Usteri, Delect. op. bot. vol. 2, 359. 1793
- Armoracia rustica Schur, Verh. Siebenb. Ver. Naturw. 4. 8. 1858
- Armoracia sativa Bernh., Syst. Verz. Erfurt, 189. 1800.
- Cochlearia armoracia L., Sp. Pl., 648. 1753.
- Cochlearia lancifolia Stokes, Bot. Mat. Med., 3 : 437. 1812, nom. illeg.
- Cochlearia variifolia Salisb., Prodr. 267. 1796, nom. illeg.
- Crucifera armoracia (L.) E.H.L.Krause, Fl. Deutschl., ed. 2, 6 : 54. 1902
- Nasturtium armoracia (L.) Fries, Corp. Fl. Prov. Suec,, Fl. scan. 65. 1835
- Radicula armoracia (L.) B.L.Rob., Rhodora 10:32. 1908
- Raphanis magna Moench, Methodus, 267. 1794
- Rorippa armoracia (L.) Hitchc., Spring Fl. Manhatt., 18. 1894.