Erreakziobide
Erreakziobide edo erreakzio-mekanismo esaten zaio erreakzio kimiko batean erreaktiboetatik abiatuta produktuak lortu arte gertatzen diren prozesuen deskribapen zehatzari, urrats eta bitarteko espezie guztiak adierazten dituenari[1][2].
Erreakzio kimiko bat honen moduko ekuazioen bidez adierazten da:
Alabaina, benetan gertatzen ari denaren laburpena baino ez du adierazten, alegia, zeintzuk diren erreaktiboak eta erreakzioa burutzean zein produktu erdiesten den. Beste hitz batzuetan, bidaia baten irteera-puntua eta helmugak ikusten ditugu. Erreakzioa nola gertatzen den xehetasunez jakin nahi bada, erreakziobidea estudiatu beharko da.
Oinarri esperimentala
Erreakziobideak oinarri esperimentala behar du izan, hots, ezagutu beharko dira zeintzuk diren bitarteko espeziak, konplexu aktibatuak, urrats bakoitzaren energia, fase-aldaketak, katalizatzaileak eragindako ondorioak, lortutako produktuak, erreakzioaren etekina, estereokimika, etab[3].
Erreakziobideak erabakitzeko hainbat metodo esperimental usa daitezke. Hona horietako batzuk:
- Erreakzioaren zinetika ezagutzea[4].
- Tenperaturaren eraginaneurtzea (Arrhenius-en ekuazioa) aktibazio-energia determinatzeko.
- Erreakzio-bitartekoak espektroskopiaz detektatzea[5].
- Produktuen estereokimika determinatzea[4].
- Isotopo-ordezkapenak erreakzio-abiaduran duen eragina neurtzea[6].
- Disolbatutako ioien erreakzioetan indar ionikoaren eragina erreakzio-abiaduran neurtzea[6].
Adibidea
Erreakziobide konplexu baten adibidea dugu bentzoinaren sintesia. Zianuro ioia (CN-) katalizatzailea da. Lehen urratean sartzen da eta azkenekoan ateratzen. Protoi-tranferrentziak (H+) (i) eta (ii) urratsetan jazoten dira. Gezi kurbatuek elektroi-pareak nora doazen markatzeko usatzen dira.
Erreferentziak
- «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-18).
- Iriarte Ormazabal, Marian. (2015). Kimika orokorra 2: kimika fisikoa. EHU, 95 or. ISBN 978-84-9082-246-3..
- Basterretxea, Francisco; Zabala, Gorka; Mijangos, Fernando; Izurieta, Itziar; Etxeberria, Nestor & Martinez de Marigorta, Edorta. (1999). Kimika orokorra. UEU, 275-286 or. ISBN 84-86967-71-6..
- Espenson, James H.. (2002). Chemical kinetics and reaction mechanisms. (2nd ed. argitaraldia) McGraw-Hill ISBN 0-07-288362-6. PMC 54434975. (Noiz kontsultatua: 2021-01-18).
- Morrison, Robert Thornton, 1918-. (1983). Organic chemistry. (4th ed. argitaraldia) Allyn and Bacon ISBN 0-205-05838-8. PMC 8533276. (Noiz kontsultatua: 2021-01-18).
- Atkins, P. W. (Peter William), 1940-. (2006). Atkins' Physical chemistry. (8th ed. argitaraldia) W.H. Freeman ISBN 0-7167-8759-8. PMC 66528976. (Noiz kontsultatua: 2021-01-18).