Erratzu
Erratzu Nafarroa Garaiko iparraldeko lekua da, Baztan udalerrikoa. Bi auzo ditu: Gorostapalo eta Iñarbil. 2022 hasieran, 484 biztanle zituen.[1]
Erratzu | |
---|---|
![]() | |
![]() Erratzu herriaren irudi orokorra. | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Baztan |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°10′51″N 1°27′21″W |
Demografia | |
Biztanleria | 484 (2022: ![]() |
Biztanleria
1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2000 | 2010 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1098 | 1010 | 870 | 671 | 572 | 542 | 505 | 490 | 479 |
Kultura
Bestak eta ospakizunak
![](../I/Erratzu_vue_3.jpg.webp)
Herriko bestak ekainaren 29an ospatzen dira, San Pedroetan.
Inauteak Hausterre-egunaren aurreko azken igandean hasten dira; beraz, ez dute egun finkorik, urtero aldatzen baita. Hiru egun irauten dute. Herriko gazteek lau danbolin nagusi izendatzen dituzte, bi mutil eta bi neska. Horiek urteko ospakizun guztiak antolatzen dituzte, inauteriak, bestak...
Inauteetako lehenbiziko egunean, gazteek, bi taldetan banatuak eta soinulariak lagun, eskea edo puska biltzea egiten dute herrian barna. Etxe batera ailegatzean, larrainean edo barnean, jatera eta edatera ematen diete; lehengo denboretan, txistorra, odolkia edota arrautzak ere jasotzen zuten, baina gaur egun dirua bildu ohi dute. Astelehenean, talde batek Untxideko eskea egiten du, eta besteak Gorostapalotik hasi eta Azkarateraino.[2]
Astearte goizean, bi taldetan, Iñarbil eta Iñarbegi korritzen dituzte. Bazkalondoan, desfilea egiten da. Damak dira pertsonaia nagusiak.[oh 2] Zuriz jantzirik, koloretako zintez apaindutako zapela buruan eta aurpegia beloarekin estalirik ateratzen dira, berek zanbonbak izendatzen dituzten dunbalak joaz.[3]
Euskara
Erratzun[4] Baztango euskara[5] egiten da, nafarreraren aldaera.
Ondarea
- Apeztegia jauregia, XVII. mendearen bigarren erdikoa.[6][7]
- Goienetxe jauregia, XVIII. mendearen bigarren erdikoa.[6][7]
- Herriko ostatua, XVIII. mendekoa.[6]
- San Pedro eliza, XVI-XX. mende bitartekoa.[6]
- Etxenike jauregia, Iñarbil auzoan.
- Xorroxin ur-jauzia, Gorostapalo auzoan.
Erratzuar ezagunak
- Jose Apeztegia (169?-1746), Nafarroako Bikario Nagusia eta priorea, Iruñeko kalonjea, irakaslea eta idazlea. Bere garaiko Europako gizonik garaienetakoa omen zen.
- Juan Lorenzo Irigoien Dutari (1712-1778), Iruñeko apezpikua.
- Migel Jose Mariano Irigoien Dolarea (1785-1852), Nafarroako probintzia-senataria, elizgizona eta teologoa.
- Ricardo Zabaltza (1898-1940), sindikalista eta politikaria.
- Jose Mari Apezetxea (1927-2017), margolaria.
- Xabier Ibargarai (1985), palaria.
Argazki galeria
- Erratzu herriaren sarrera.
- Erratzu
- Karrika
- San Pedro eliza
Oharrak
- Herriguneko, Iñarbilgo eta Gorostapaloko biztanleen batura.
- Lehenago eskera ere joaten ziren damak, baina egun astearte arratsaldean baino ez dira ateratzen.
Erreferentziak
- Nomenclátor. Relación detallada de las entidades y núcleos de Población. nastat.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-9).
- Inauteri giroa nagusi izanen da igandetik asteartera Erratzun ere. Xorroxin irratia, 2023ko otsailak 15, erran.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-9).
- Erratzu: Inauteriak 2020, damak eta mozorroak. Dantzan, dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-9).
- «Erratzu» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-19).
- «Baztango euskara» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-19).
- Arozamena Ayala, Ainhoa, García Nieto, Fernando. Erratzu. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2023, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
- Erratzuko antzinako eraikin nobleak. baztan.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
Kanpo estekak
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
Erratzu | ||
---|---|---|
Gorostapalo | Iñarbil |