Erramu Zapatuko Feria
Erramu Zapatuko feria Bergaran ospatzen den artisautza eta ganadu azoka da, garizumako bosgarren asteko larunbatean, erramu igandeko bezpera egunean.
Erramu Zapatuko Feria | |
---|---|
Mota | azoka |
Kokaleku | Bergara |
Herrialdea | Euskal Herria |
Historia
Erramu Zapatuko feria, 1844. urtean Bergarako herrigunera Elosuatik jaitsitako merkatu nagusiaren oinordeko da. Aste osoko merkatu zen lehendabizi, Mendekoste astean. XX. mende erdirako hilabeteko bigarren larunbatetan, erramu larunbatean eta Mendekoste paskoan izaten zen ganadu azoka, merkatua igandetan ospatzen zelarik.[1] Erramu zapatuko feria urteko lehendabizikoa izaten zen eta Mendekostekoa azkena. [2]
Egitaraua
Gaur egun, egitarauak hurrengo ekintzak jasotzen ditu urtero: [3]
- Bertso-saioa ostiralean, bezperan.
- Abelburuen erakusketa Ibargarai kalean.
- Elikagai postuak Oxirondo plazan.
- Artisautza postuak San Martin plazan.
- Makinaria, burdindegi eta landare erakusketa Seminarioko patioan.
- Umeentzako txorimalo lehiaketa.
- Bergarako trikitilari, dantzari eta perkusio ikasleen kalejira.
- Herri-bazkaria Udal Pilotalekuan.
- Bergarako txaranga baten kalejira.
80. hamarkadan idi-probak ospatzen ziren oraindik erramu zapatu egunez Santa Marina elizaren atzean. [4]
2007an herritar talde batek euskal nortasuna eta ohiturak bultzatu eta goizeko egitarauari egunaren bigarren erdian jarraipena emateko, hainbat ekitaldi antolatzen hasi zen: karrozak, kontzertuak. Ekitaldi horietatik nagusia herri-bazkaria izan da. [5] 2014tik Txapa Irratiak eta Xaxau konpartsak antolatzen dute herri-bazkari hau Bergarako Udalaren, eta herriko hainbat merkatariren laguntasunarekin. [6]
Erreferentziak
- «Bergara - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-01).
- «Guipuzcoa en el siglo XVIII a la luz de la obra de Tomas López / Juan Antonio Saez Garcia» www.ingeba.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-01).
- «Todo listo para la edición de 2022 de ‘Erramu Zapatua’ | Bergarako Udala» www.bergara.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-01).
- «Prueba de bueyes de Sábado de Ramos, detrás de Santa Marina. | Artxiboa» www.bergarakoartxiboa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-01).
- «"Ez da azkena izango" - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-01).
- «Martxoaren 23an salduko dituzte Erramu Zapatuko bazkarirako txartelak - Bergara» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-01).