Erraldoitasun
Erraldoitasuna hazkunde hormonaren gainprodukzioak eragindako gaixotasun bat da, hazkunde garaian, hezurreko epifisia itxi aurretik. Egoera hau, epifisia itxi ondoren gertatzen baldin bada, akromegalia esaten zaio.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Erraldoitasun | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | tall stature (en) , growth hormone-producing pituitary gland neoplasm (en) eritasuna |
Espezialitatea | endokrinologia |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | E22.0 |
GNS-10 | E22.0 eta E34.4 |
GNS-9 | 253.0 |
DiseasesDB | 30730 |
MedlinePlus | 001174 |
eMedicine | 001174 |
MeSH | D005877 |
Erraldoitasuna gehiegizko hazkundea da, besoetan eta hanketan batik bat; eta, horri, gorputz osoko altuera hazkundeak jarraitzen dio. Haurtzaroan agertzen denean, osifikazio normala amaitu aurretik, jatorria da hazkunde hormonaren gainprodukzioa; aurrealdeko hipofisiak jariatzen du hormona hori. Pubertaroan, osifikazio normalak jarraitzea eragozten duten akats hereditarioek, hazkundeak jarraitzea eragiten dute, eta, honek ere, erraldoitasuna eragiten du. Hazkunde hormonak, ugalketa aparatuaren jariapen ahalmena murrizten duenez, erraldoitasuna, funtzio sexualen ahulduraz jarraitua egoten da, eta, orduan, erraldoitasun eunukoideoa esaten zaio. Hala ere, arazo sexual hauek izan gabe ere gerta daiteke erraldoitasuna. Edozein erraldoitasun mota jasaten duten pertsona guztiek gihar ahulezia izaten dute.
Erraldoitasuna izan duten pertsona ezagunak
- Migel Joakin Eleizegi Ateaga (1818-1861)
- Angus MacAskill (1830-1863)
- Robert Wadlow (1918-1940)