Erraldoi urdin
Astronomian erraldoi urdin (blue giant ingelesez) O edo B espektru motako eta III argitasun klaseko (izar erraldoien klasea) izarrei deritze. Hertzsprung-Russell diagraman izar hauek goiko eta ezkerreko izkinan agertzen dira bere argitasun altua eta bere espektru mota goiztiarragatik (bere azaleko tenperatura altua).
Ezaugarri fisikoak
Erraldoi urdinak O edo B espektru motako izarrak dira, oso argitsuak, -5, -6 eta altuagoak ere izan daitezkeen magnitude absolutuetara iris daitezkeenak. Bere azaleko tenperatura altua dela eta (50.000 kelvinetik gorakoa ere izan daitekeena), bere erradiazioaren zati handi bat espektro elektromagnetikoko ultramorearen esparruan igortzen dute eta zuri-urdinska kolore batekin dizdira egiten dute. Iraupen laburreko eboluzio fase batean daude, hidrogenoaren fusioa amaitu ondorengoa, eta erraldoi gorri bihurtuko dituen hedapen eta hozte etapa baterantz joanez. Oso bizitza laburreko izar masiboak dira (hamarnaka edo ehundaka milioika urte ingurukoa), eta izar eboluzioaren egungo teoriak, horietako gehienek euren bizitza supernoba bezala amaituko dutela iragartzen du.
Gure eguzkia bezalako masa txikiagoko izarrekin alderatuta duten bizitza laburra dela eta, sarritan nebulosa dizdiratsuengandik gertu edo/eta izar elkarte edo kumulu ireki gazteen zati bezala aurki daitezke.
Erraldoi urdinak ez dira Rigel (β Orionis) bezalako supererraldoi urdinekin nahastu behar, ezta Regulo (α Leonis) bezalako sekuentzia nagusiko izar urdinekin ere.
Erraldoi urdin garrantzitsuenak
Ondorengo taulan erraldoi urdinik ezagunenetako batzuk azaltzen dira.
Nombre | Bayer izendapena | Espektru mota | Argitasuna (eguzkiak) | Tenperatura (K) | Distantzia (argi urteak) |
---|---|---|---|---|---|
Espiga A | Alfa Virginis | B1 III-IV | 13.400 | 22.400 | 260 |
Bellatrix | Gamma Orionis | B2 III | 6.400 | 21.500 | 240 |
Hadar | Beta Centauri | B1 III | 11.200 | 22.500 | 530 |
Murzim | Beta Canis Majoris | B1 II-III | 34.000 | 25.800 | 500 |
Albireo B | Beta Cygni B | B8V | 19.0 | 12.100 | 385 |
Alfa Lupi | B1.5 III | 20.000 | 21.600 | 550 | |
Beta Lupi | B2 III | 13.600 | 22.650 | 525 | |
Alfirk | Beta Cephei | B2 IIIv | 14.600 | 26.700 | 595 |
Alcíone | Eta Tauri | B7 IIIe | 1.400 | 13.000 | 440 |