Erradiazio termikoaren Kirchhoffen legea

Termodinamikan, erradiazio termikoaren Kirchhoffen legea objektu beroetan igorpena eta xurgatzea parekatzen dituen izaera orokorreko teorema bat da. Gustav Kirchhoffek proposatu zuen 1859an oreka termodinamikoaren kontsiderazio orokorren ondorioz.

Kirchhoffen legeak honakoa dio: Gorputz edo azalera bat bere inguruarekin oreka termodinamikoan baldin badago, bere igortzetasuna bere xurgatzetasunaren baliokidea da (α = ε).

Kirchhoffen legearen honako korolarioak daude:

  • Lege hau honela labur daiteke: islatzaile txar bat igortzaile on bat da, eta islatzaile on bat igortzaile txar bat da.
  • Igortzetasuna ezin daiteke 1 baino gehiago izan (ε < = 1), hau ezinezkoa bait da, energiaren kontserbazioaren ondorioz, eta, beraz, oreka egoeran, ez da posible termikoki gorputz beltz batek baino energia gehiago igortzea.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.